IKEA, iragan iluneko multinazionala


2021eko uztailaren 27an

Mundu osoan ezaguna den IKEA altzarien multinazional suediarrak laster zabalduko ditu ateak Barakaldoko Megapark merkataritza parkean, Max Center-en parean. Euskal Herrian jartzen duen aurrenekoa izango da, multinazionalak hogeita hamar herrialdetan banatuta dauzkan 200 bat denden arteko beste bat »Alemania, Arabiar Emirerriak, Australia, Austria, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Errusia, Eslovakia, Espainia, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Holanda, Hungaria, Italia, Kanada, Malaysia, Norvegia, Polonia, Txekiar Errepublika, Txina, Suedia, Suitza eta abarretan barrena hedatuta dago». Guztira 70.000 inguru pertsonari ematen die lana. Ez da baztertzen IKEAk epe luzeagoan Baionan ere beste denda bat jartzea. Suediako multinazionalaren arduradunak jadanik joan dira Lapurdiko hiriburura, Ruwell enpresak garai batean instalazioak zeuzkan lurrak ikustera.

Beste ezeren aurretik, zer esan nahi du IKEAk edo zer dago IKEA izenaren atzean? Hain zuzen ere enpresaren sortzailearen izen-abizenak, bere baserria, eta haurtzaroa pasatu zuen herrixkaren izena. Multinazionalaren sortzaileak Ingvar izena du (I), Kamprad du abizena (K), Elmtaryd baserrikoa da (E), eta Agunnaryd-en hazi zen (A). Hortik jaio zen IKEA merkataritza marka.

Sortzaile bitxia

IKEA berrogeiko hamarkadan sortu zen, ia-ia ezerezetik. Ingvar Kamprad 1926ko martxoaren 30ean jaio zen, Suediako hegoaldean, baserritar familian. Txiki-txikitatik izan zen tratulari ona. Pospoloak merke erosi eta auzokideei saltzen zizkien batengana eta bestearengana bizikletan joanez. Poliki-poliki salgaiak ugarituz joan zen: boligrafoak, Eguberrietako apaingarriak, markoak, galtzerdiak, karterak, haziak, arraina... saltzen zituen esne saltzailearen furgoneta hartuta.

1943an, 17 urte zituela, IKEA sortu zuen bere aurreneko aurrezkiekin eta eskolan nota onak ateratzeagatik gurasoek emandako eskupekoarekin. Altzariak 1950ean jarri zituen salgai posta bidezko salmentaren katalogoan. Lehenengo denda 1953an zabaldu zuen, bere jaioterrian; etxea apaintzeko elementuak saltzen zituen. Handik bi urtera, IKEA altzari propioak diseinatzen hasi zen. Geroago bururatu zitzaion gaur egun besteengandik desberdintzen duen ideia bikaina: bezeroaren esku uztea altzarien garraioa eta muntaketa. IKEAk enbalatu edo paketatu besterik ez ditu egiten.

Lehenengo denda handia, 45.000 metro koadrotik gorakoa, Stockholm-en zabaldu zuen 1965ean. Dendaren diseinua New Yorkeko Guggenheim museoan oinarrituta dago. 1976an zabaldu zuen Europatik kanpoko aurreneko denda, Kanadan. 1985ean, berriz, Amerikako Estatu Batuetako aurreneko denda zabaldu zuen, Filadelfian. Urtebete geroago, Anders Moberg jarri zen IKEAko buru. 1998an beste denda bat zabaldu zuen Txinan. Eta 2000. urtean Errusian ireki zituen ateak. Multinazional suediarrak 2002an bere tren sarea jarri zuen martxan Europan, bere produktuak garraiatzeko.

IKEAren bost gakoak

Suediako multinazional honen negozioaren gakoak bost dira: kostuen kudeaketa eranginkorra; produktuen globalizazioa »katalogoan 12.000tik gora produktu aurki daitezke»; frankizien sistema »dendek frankizia independente moduan funtzionatzen dute»; hiritik kanpoko dendak »Barakaldokoa ere hiritik kanpo egongo da»; eta hazkunde kontrolatua »IKEAk datozen hamar urteetan bikoiztu egin nahi du bere tamaina, jadanik dendak dauzkan lekuetan sendotuz eta merkatu berriei ez uko eginez». Sektoreko analistek uste dute multinazional honen negozioaren gakoa dela etxeko altzari eta osagarri merkeak eskaintzea etxea apaintzeko diru gehiegi ez daukan jendeari, gazteei batez ere.

Ekonomia eta finantzetan, Suediako multinazional honen fakturazioak azken hamarkadan beti goranzko bilakaera izan du, 1997. urtean izan ezik. Horrela, 1993an 4.300 milioi dolar fakturatzetik 2003an 13.000 milioi dolarretik gora fakturatzera pasatu da. Europan fakturatzen du gehien: %80a hain zuzen ere. Ipar Amerikan %17a fakturatzen du eta Asian %3a. Kalkuluen arabera, 2003an 286 milioi pertsonatik gora pasatu ziren multinazionalaren dendetatik.

Egoera deserosoak eta salaketak

IKEAren historian une gogoangarriak eta ez hain gogoangarriak izan dira. Sortzaileak hainbat eragozpeni aurre egin behar izan zien. Lehenengo eragozpena gazte denboran neonaziekin izandako hartu-emanak dira »1994an aitortu zuen publikoki harreman horiek izan zituela». Ondorioz, Israelen baztertu egin zuten multinazional suediarra 2001 arte. Bigarren eragozpena, hogeita hamar urtez alkoholarekin izandako arazoa »1998an aitortu zuen arazo hori zeukala». Bestalde, enpresa multinazionalak hainbat salaketari aurre egin behar izan dio: garapen bidean dauden herrialdeetako zenbait hornitzailek haurrak erabiltzen zituztela lanerako, edo basoak soiltzen aritu direla. Gaur egun, jokabide kode bat dauka. Nazio Batuen Erakundearen giza eskubideen aldarrikapen unibertsalean, Lanaren Nazioarteko Erakundearen aldarrikapenean eta Rion garapen iraunkorraren inguruan egindako aldarrikapenean oinarritzen da kode hori, eta bere 2.000 inguru hornitzailek bete beharra daukate.

Etorkizuna, sortzailearen semeen esku
IKEAren sortzailea, Ingvar Kamprad, munduko gizonik aberatsenetakoa da orain, eta familiarekin Suitzan bizi da 1976az geroztik. Bere ondarea nabarmen gehitu da azken urteetan. Gaur egun gutxi gorabehera 18.000 milioi dolarreko dirutzaren jabe da. Multinazionalaren etorkizuna sortzailearen hiru semeen esku dago orain: Peter, Jonas eta Mathias-en esku. Argi eta garbi utzi zuen hori gaur egun prostatako minbiziak jota dagoen Ingvarrek berak, bere zenbait unitate »bankako Ikanobanken eta industriako Swedwook» burtsara aterako diren zurrumurruei erantzunez. Bere esanetan, enpresa ez da burtsara aterako; aitzitik, bere hiru semeen eskuetara pasatuko da. Sortzailearen asmoen arabera, Peterrek aitaren lekua hartuko du Holandako fundazioan »horren menpe dago negozioa, eta 25.000 milioi euroko balioa dauka». Jonasek hartuko du taldearen produktu sortaren ardura, eta Mathias izango da multinazionaleko burua.


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude