Eneko Aizpuru: «PSOE praktikan PPk egiten zuen politika bera egiten ari da»


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Intsumisio kanpaina burutu zenuten iragan urte bukaeran. Zein da balantzea?
Intsumisio kanpainak urritik abendura bitartean iraun zuen Euskal Herriko lurralde guztietan. Kanpaina garai berri bateko hasiera bezala planteatu genuen, intsumisio borroka moldeari bultzada emateko helburuz. Ekimena ez da bukatu, beraz. Egungo testuinguru politikoan eta Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan intsumisioaren praktika aurrera pausoak emateko bidea dela esaten dugu.

«Intsumisioa da bidea!» kanpainaren lema izaki, zer da zuentzat intsumisoa?
Intsumisioa Espainiako nahiz Frantziako armaden eta soldadutzaren aurkako borrokatzat jo da historikoki. Estatuen aldeko zerbitzu militarra bertan behera gelditu eta borroka hori garaitu ondoren, intsumisioa modu zabalagoan landu nahi dugu. Segik bi ardatz zehatzen inguruan landu nahi du intsumisioaren jarduera: autodeterminazio eskubidearen ukazioaren eta Euskal Herriko lurraldearen zatiketaren aurka. Estatuen ukazio nagusia nazio hau ez onartzea da. Euskaldunok frantses edo espainol izatera behartuta gaude, alegia. Intsumisioa, jarrera kolektibo gisa planteatu eta ukazio horien aurka garatu behar dugula diogu.

Askori harrigarria egiten zaio Segiko gazteek intsumisioa borroka gisa planteatzea.
Guk planteatzen dugun intsumiso borrokak ez ditu beste borroka motak ordezkatu nahi.

Bateragarria ikusten al duzue intsumisio ekimena zabaltzea, ETAren borroka armatua dagoen bitartean?
Bai. Ezker abertzaleak beti defendatu du borroka molde guztiak uztargarriak, osagarriak eta beharrezkoak direla. Guk borroka mota guztiak baliagarriak direla uste dugu, desobedientzia zibila barne.

Intsumisioa desobedientzia zibila ekimenarekin lotu izan da. Batzuen iritziz, desobedientzia zibila ez da azkartuko borroka armatua dagoen bitartean.
Intsumisio borroka betidanik izan da Euskal Herrian. Euskaldunek Euskal Herriaren aldeko askatasunean emandako pausoak intsumisioan oinarritu zituzten. Euskal Herria iraganean bezala gaur egun ere ukatuta dago, Euskal Herriaren alde borrokatzea ere debekatuta dago, horregatik ezker abertzalearen historian intsumisio jarrerak ere landu dira bi estatuen aurka.

Borroka armatuaren garaia pasa eta gizarte zibilaren ekimenei lehentasuna eman behar zaiela uste du jende askok.
Segik hainbat borroka mota bultzatzen segitu nahi du, zentzu horretan intsumisioaren jarrerak lehentasuna dauka gazteen arazoei irtenbideak bilatzerakoan. Baina, horietaz gain, beste batzuek lantzen dituzten borroka moldeak ez ditugu juzkatzen. Euskal Herriak bizi duen egoera kontuan hartuta, batzuek borroka armatuaren hautua egitea errespetagarria da. Segi ez da inor inori esateko zein borroka molde erabili behar duen eta zeinek duen lehentasuna. Beraz, errespetu horretatik abiaturik, Segiren lehentasuna gazteen problematikari aurre egitea da.

Problematikak problematika, Euskal Herrian bakea finkatzeko baldintzak daudela diozue. Zein?
Bakea lortzeko bidean ez dugu baldintza abstraktuez hitz egiten, ordea. Bake-baldintzak ez dira berez etorriko, bakeak azterketa sakon politikoa eskatzen du. Euskal Herriaren bakea bere buruaren jabe izateagatik jasaten duen zapalkuntzan bilatu behar da. Euskal Herriaren bake baldintzak autodeterminazio eskubidea onartzetik etorriko dira. Azken urteotan sekulako indarra metatzen ari da, indar eta eragile asko eskubide horren alde dago. Autodeterminazioaren aldeko mugimendua indartsu dagoen heinean, eskubidea gauzatzen den heinean, bakea etorriko dela diogu. Segiren ustez gatazkaren sorrera eta bake eza ukazio horretan datza.

Testuinguru horretan zer iritzi duzue Ibarretxeren planaz?
Gazteok Ibarretxe Planari ezezkoa ematea garrantzizkoa iruditzen zaigu. Azken 25 urteetan Gernikako Estatutuaren helburuak ez dira bete. Funtsean ez du bakea ekarri eta ez du lortu herri honen »osorik hartuta» eskubideak aitortuak izatea. Are gehiago, gatazkak segitzen du eta gazteok gara bake eta herri honen eskubideen ukazioa gehien jasaten dugunok. Gazteontzako bake premia berebizikoa da, eta bakera eramango gaituen benetako plana behar da, ez alderdi bakar batzuen planak. Batasunak Ibarretxeren planaz egiten duen irakurketa bera egiten dugu.

Zein plan planteatzen duzue zuek?
Euskal Herri osoa kontuan hartuko duen plana.

Zein markotan edo mahairen bitartez?
Segik herri hau aintzatetsiko duen plana babestuko du eta ondorioz bakea ekarriko duena. Berdin zaigu ezker abertzaletik edo beste sektore batetik datorren. Adibidez, Ibarretxe Planaren inguruan bi kontu nahasten dira: Euskal Herriaren bakea lortzeko nahia dago, baina plana bultzatzen duten alderdiak nahi hori baliatzen ari dira haien interesaren araberako proiektua gauzatzeko. PSE-EEren estatu proposamenaz ere beste hainbeste esan dezakegu. Ezker abertzaleak, adibidez, independentziara eramango gintuen plana planteatu zezakeen, baina ez gaude une horretan.

Euskal Herri politikoa gauzatzeaz ari zara. Egun hiru lurralde administratibotan zatituta dago: EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria. Badago plan orokor bat egiterik? Nola?
Askotan, baldintzen inguruan hitz egitean, benetako borondatea ezkutatzen dela uste dut. Ezker abertzaleko kideoi inozo eta ameslariak garela leporatzen zaigu, Euskal Herri osorako plan batek ez duela zentzurik, hiru administraziotan banatuta eta zatituta dagoelako. Hori irakurketa subjektiboa da. Esperientziak erakutsi digu Euskal Herria antola daitekeela bere osotasunean, eta subjektu politiko bezala antolatzeko aukerak badaudela. Lizarra-Garaziko Akordioa eta Udalbiltza Euskal Herria egituratzen eta bakerako bidea marrazten hasi ziren. Berriki, Herritarren Zerrenda (HZ) Euskal Herri osoan aurkeztu zen eta sekulako emaitzak lortu zituen. Beraz, bakera eramango gaituen metodoa finkatzeko baldintzak badaude, Batasunak Donostiako Belodromoan aurkeztu zuen proposamenean ageri den bezala.

ETAren atentatuak etorri ziren gero. Ezker abertzalean Batasunaren proposamenaren inguruan jarrera ezberdinak daudela esaten da.
Irakurketa hori interesatua da oso, tranpa dago hor. Ezker abertzaleak bakerako bidea lantzeko proposamena egin du, eta estatuen aldetik jaso duen erantzun bakarra errepresioa da. ETA erakunde armatuak komunikatu zenbaitetan bakerako eramango gaituen bidea agertu zuen, eta borondate horren aurrean errepresioa baino ez da jaso. PSOEren jarrera berria aipatu da, baina praktikan PPk egiten zuen politika bera egiten ari da. Torturek berdin jarraitzen dute. Ezker abertzaleari eta oro har euskal herritarrei ezin zaie eskatu »errepresioak irauten duen bitartean» erantzunik ez ematea.

Gatazka ez duzu ebazpen fasean ikusten orduan?
Batasunaren proposamena ezagutu ondoren, jende askok sinetsi nahi izan zuen gatazka konpontzeko fasean gaudela. Zoritxarrez, gatazka konpontzeko parte hartu behar duten eragile guztiek ez dute borondaterik erakusten, edo ez ezker abertzaleak erakusten duen adinako borondatea behintzat. Horrek, zoritxarrez, une honetan ez gaudela gatazka ebazteko unean erakusten digu. Hala ere, ikuspen zabaletik begiratuta, azken urtetan aurrera pausoak eman dira bakea lortzeko. Oraindik borrokan jarraitu beharko dugu estatuek Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko duen eskubidea onartu arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Laguntza humanitarioa, etenda: 130.000 haur, elikagai eta botikarik gabe

Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


2024-11-26 | Mikel Aramendi
India, Trump 2.0 aldirako kontuak ateratzen

Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


2024-11-20 | Nicolas Goñi
Betirako urpetutako lurrez ordaintzen dute klima aldaketa Hego Sudanen

Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]


Eguneraketa berriak daude