Butiglioneren eskandalua


2021eko uztailaren 28an
Duela zenbait aste, gaitzeko eskandalua sortu da Butiglione eurodiputatu italiarrak homo izatea bekatu zela erranik. Ez dakit non ikasi duen katixima edo dotrina. Ez dakit Batikanoko zein monsiñore daukan aholkulari. Baina, haurra nintzelarik katiximan ikasi dut bekatu egiteko behar zela zerbait gaizki nahitara egin. Menturaz harentzat homo izatea gaizki da, baina ez dut horrelakorik ikusi Jainkoaren hamar manamenduetan. Bestalde, nik dakidala, norbait ez da homo edo hetero izaten bere nahitara, berak aukeraturik. Beraz ez da bekaturik bat ala bestea izateagatik.

Dena den Butiglionek sortu eskandaluak Europa osoa inarrosi du. Europako Konstituzioa bera zalantzan egon da zenbait astez Butiglionerengatik. Europa bera ere bai. Zenbait astez ez da besterik aipatu. Hori zen mundu honetako arazo nagusia.
Ez ote da hori baino gauza eskandalagarriagorik Estrasburgoko eurodiputatu eta euro-ministro gaien koadriletan? Horrek iduri du Chirac, goraki erraten ari barkamenik ez dela behar lapur ttipientzat, baina berak auzitegira ez joan nahi, askoz ere gehiago leporatzen diotelarik.

Butiglione hori bera Berlusconiren gizona da, eta honen ordain hautatua izan dena ere bai. Berlusconik Bush lagundu du Irakeko gerla egiten. Berlusconi, Bush eta Butiglione »bai eta Berlusconiren beste gizonak edo beste edozein», Irakeko 100.000 hilen hobendun dira. 100.000 mila hildako »ez bada 150.000. Ez dakite zuzen!» ez irakiarren arabera, baina iparramerikar mediku talde batek egin ikerketen arabera, iparramerikarrek eta beren lagunek beren bonba erauntsi eta tiroketekin hil dituzte. Ez dira 100.000 horietan sartzen atentatuz irakiarrek berek hil dituztenak. Italiarrekin hor daude ere Blair ingelesaren gizonak eta Europa ekialdeko zenbait.

100.000 gizonen odolaz eskuak gorrituak dauzkate eta beren eurodiputatu lagunek ez dute hor deus eskandalagarriagorik ikusten. Ez diete horretaz deusik erraten. Elkarren ondoan bizi dira, ostatuan elkarrekin trago bat edaten dute, eskua -esku gorria- elkarri ematen arazo izpirik gabe. 100.000 edo 150.000 inuzenteen heriotza aipatzea ere ez zaie balio. Horrek ez du eskandalurik sortzen. Segi holo-hola!

Eta beste zenbat horrelako! Chiracek bere sostengua hitzemana dio Putini, Txetxeniako terroristen kontra, bidea zabal uzten diola, nahi duena egin, nahi duen bezainbat jende garbitu, nahi duten bezainbat emazte bortxatu, nahi duen bezainbat herri suntsitu. Frantziako eurodiputatuen erdiak bere gizonak dauzka Chiracek, bai eta Frantziako ordezkaria Europako gobernuan. Han daude denak, lasai besten erdian, arazo izpirik gabe, irriz erakusten dituztela beren hortz ederrak... Eta horrek ez du Europako Konstituzioa lanjerrean ematen. Jo aitzina!

Israeldarrek nahi dutena egiten dute Palestinan aspaldiko urteetan, Nazio Batuen erabaki guziak zangopilatuz, soldadu israeldarrek, duda mudarik gabe, tiroz hiltzen dituzte harri bat botatzen dieten haurrak. Nahi dutena egitera uzten dituzte eta horrek ez du Europa inarrosten. Goazen aurrera! Eta beste zenbat horrelako!

Astakeriak erran dituela Boutiglionek. Bai, segur. Baina, hori ote liteke eskandalurik handiena? Horren inguruan egin eskandalua ez ote da egina beste batzuen estaltzeko, hori baino handiagoen gainetik mantalin xuri bat emateko, kontzientzia kilika dutela, eskuak garbi daudela sinestarazteko beren bozkatzaileei… eta beren buruari.

Ez genuke guk aski inuzenteak izan behar haien jokoan sartzeko.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude