Asia eta bizikleta, tandem perfektua

  • Beste kulturetatik ikasteko gogoa asetu nahian, uda honen hasieran Asiako hegoekialdera zuzendu ditugu gure gurpilak. Uharte-hiri-estatu den Singapurren tandem gainean ibilbidea hasita, iparralderantz jarraitu genuen bidea. Malaysia osoa ekialdeko kostaldetik zeharkatu, Thailandian barrena sartu eta mendebaldera bideratu ginen, Andaman itsasoko bazterrak ezagutzeko. Geroago, Birmaniako muga itxita izanik, Thailandiako Golkotik gora egin genuen, lau mendez Siam-eko hiriburua izan zen Ayutthaya-n bidaiaren azken pedalkadak emanez. Kanbodiatik hain gertu ginenez, eta etxera itzultzeko egun gutxi batzuk geratzen zitzaizkigunez, bidaia bukatu baino lehen Angkor liluragarria ezagutzea erabaki genuen. Azken egunak, nahasmen orekatuaren hiria den Bangkok-en egin genituen.

2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Luzaroan prestaketa lanetan aritu ondoren, azkenean eguna iritsi da. Urduritasuna sumatzen dugu eta tandem gainean ibiltzeko irrikan gaude. ANESBADEk Loiuko aireportuan antolaturiko Asiako hegoekialdean dagoen prostituzioari buruzko argazki erakusketa ikusirik, pentsamendu gazi-gozoak ditugu. Geroago, erakusketa horrekin zerikusirik ez duen beste mundu bat aurkitu dugu aireportuan, aberatsen mundua. Hegazkina ateratzerako ordu batzuk ditugu. Bitartean, gure parean zergarik gabe dauden produktuak erosteko aukera paregabea dugu. Horretarako gara aberatsak, edo hori da behintzat Heathrow (Londres) eta munduko aireportu gehienetan helarazi nahi diguten mezua. Okerrena da, egia dela. Gure bizikleta adibidez, munduko pertsona gehienek, nahiz eta aurrezten gogor saiatu, ezin dute erosi.
Ekialdera goaz, ekialdetik datoz aireportuan salgai dauden produktu asko. Globalizazioaren arrakasta da: ekialdeko biztanleek, mendebaldeko aireportuetan beraien herrialdeetan sortuak diren produktuak erosten.

Badakigu 50 egun barru berriz ere etxean izango garela, beraz, denbora ondo aprobetxatu beharra dago. Lasai ibili nahi dugu, presarik gabe, baina egunik galdu gabe. Horregatik, bidaiaren hasiera zehazki planifikatu behar genuen eta horrela eginda dena errazago izan da.

Bangkok-en inoiz ez gara egon, baina dena espero genuen bezala atera da. Aireportuan bertan dirua atera dugu eta etxetik ekarritako gurpildun plataforma txikia erabat lagungarria izan da tandem eta gurditxoaren kutxak gurekin batera eramateko.

Hualampong-era, hiri erdiko geltokira eramango gaituen trena, aireportu ondoan dagoen tren geltokian hartu dugu. Geltokitik gertu dagoen China Town-en logela bat erreserbatu dugu. Ondoko kaleak txinatarren janariak saltzen dituzten postuz beterik daude. Ederki hornitutako "noodle" zopa, te eta batidoarekin bapo geratu gara; biona ordaintzeko bi euroekin nahikoa izan dugu.

Normalean hiri handi batera iritsi berriak izan garenean urduritasun puntua nabaritu dugu. Bangkoken berriz, nahiz eta gauez iritsi eta dena ilun egon, oso sentsazio onak izan ditugu. Aurpegiek, usainek, soinuek… denek ongi etorria eman digute, eta aurpegi gehienetan irribarrea da nagusi.

Tandema eta gurditxoa kutxatik atera ondoren, hoteleko atean azaldu garenean gaueko irribarreak barre bihurtu dira. Kuban "comiquísimo" hitza erabiltzen zuten gure itxura deskribatzeko. Thai hauek ere, segur aski bat datoz munduko beste puntako karibetarrekin. Den-denek bizikleta gainean eseri nahi dute. Txantxetan ari dira bi zelak konparatzen. Bata zabala, potoloa eta biguna; bestea berriz, estua, luzea eta gogorra, bizikleta gainean aritzeko bi helburu ezberdinei egokituak.

Singapurrerako bidean

Treneko bidaian geldialdi luze batzuk egin ditugu. Tarte hauetan Malaysiako George Town eta Kuala Lumpur hiriak ezagutzeko parada izan dugu. Penang Besar-eko mugan Malaysian sartzeko tramiteak egin behar izan ditugu. Hemen, itxuraz, aurpegiak ilunago eta serioagoak dira. Tren geltokian uniformez jantzitako gizon asko daude, gehienek erretzen dute eta emakume guztiek burua estalita dute. Muga honetan musulmanak dira nagusi eta irribarrea garestiagoa da.

Gentozen tren berean sartu gara, baina kargako bagoia joan da. Tandema eta gurditxoa trenera sartzeko hamaika arazo izan ditugu. Azkenean ederki ordainduta azkeneko bagoiaren sarreran joango dira. Mugatik 175km-ra bukatu da trenaren ibilbidea, Butterworth hirian, garraioetarako kaia baino ez duen hiria, hiri aspergarria.

Hurrengo trena ateratzeko 30 ordu ditugu. Zorionez, Butterworth parean Penang uhartea dago; eta bertan modernitatearen bidean zaharkitua geratu den George Town hiria. Bertara joan gara hiri erdiko tenpluak ezagutzera eta bide batez, irlako iparraldetik egindako ibilbidean bizikletaren sasoi ona aztertu dugu.

Itzuliko ferrya pasata, Butterworth-eko tren geltokira berriz. Txartelak atzo erosi genituen, hala ere, badaezpada denboraz joan gara arazorik ez izateko. Eta eskerrak horrela egin dugun, izan ere, iritsi bezain laster hasi dira komeriak. Malaysia osoko trenetako jabea zirudien tren geltokiko arduradun hinduak, bekokia ederki zimurturik, bizikleta luzeegia dela trenez eramateko esan digu. Irtenbiderik ba ote dagoen galdetu diogunean ezetza baino ez digu eman, Thailandiako trenetan bai, baina Malaysiakoetan ezin dela, luzeegia dela bizikleta. Azkenean, etsita ginenean txinatar aurpegia zuen gizon batek garraioko bulegoan galdetzeko esan digu, eta horrelaxe egin dugu, emaitza ona lortuz. Tandema eta gurditxoa beste tren batean Kuala Lumpur-era joango dira, gu ez goazen beste tren geltoki batera, baina esan digutenez oso urruti ez omen dago eta bi geltokien arteko bidea egiten duen trenik bada.

Trenean gauez zegoen zaratarekin ezinezkoa egin zaigu lo hartzea eta neka-neka eginda iritsi gara Kuala Lunpur-era. Ordu batzuk baditugu hiria ezagutzeko eta ohikoa denez, Petronas Tower munduko eraikinik altuena zena bisitatzera joan gara. Modernitatearen ikurra ikusirik, tradizio kutsuko beste toki batzuen bila joan gara, China Town eta Little India, zein baino zein beteago, zaharkituago eta interesgarriagoak.

Azkenengo trenean, Malaysia atzean utzita, uharte-hiri-estatua den Singapurrera iritsi gara. Hemen ere, arazorik gabe artu gara. Dena azkarra, dena eraginkorra, horrelaxe baita toki honen filosofia. Semaforoetan oinezkoei errepidea gurutzatzeko zenbat denbora duten atzeraka doan ordulari digital batek jakinarazten die; autobusek ez dute atzerapenik… hala ere hiri honek lasaitasuna ematen digu, eta laguntza eskatu dugun bakoitzean berehala jaso dugu. Denak oso itxura zaindua eskaintzen du. Hemengo Little India edo Chinatown-ek ez dute zer ikusirik Kuala Lunpur, George Town edota Bangkok-eko izen bereko auzoekin. Hiri erditik aterata, etorkin langileen auzoetan ere, dena apalagoa izan arren, gutxieneko duintasun baten barruan dago.

Zaramalaysia

Kuantan, Malaysia ekialdeko kostaldeko hiri nagusiena da. Bertako meskita kenduta, hiriak berez ez du erakargarritasun handirik, baina hiritik nahiko gertu Telak Chempedak herria dago, Kuantan herritarrentzako aisialdiko ihesgunea. Hondartzako hotel eta jatetxeak, paseatzeko bidea eta egurrezko pasarela luze bat zeharkaturik, era guztietako zuhaitzez inguraturiko 400 m baino gehiago izango ez dituen badia txikia dago. Lekua zoragarria da, naturak eskainitako opari liluragarria. Baina, herrialde honetan leku gehienetan gertatzen den bezala, gizakiaren eragina ikusgai dago. Mota guztietako plastikoak, botilak, latak... zaramaren erreinua. Gaua pasatzeko toki txukun bat bilatu genuen txoko batean; handik igarotako jendearen arrastoa garbitu ondoren kanpina jarri genuen.

Hurrengo goizean, denda jasotzen ari ginela tximuak azaldu ziren. Konturatu gabe bizikletara hurbildu ziren eta poltsa bat lapurtuta ihes egin zuten. Atzetik korrika joan ginen eta zuhaitz baten atzean ezkutatu ziren. Ezin genuen sinetsi zuhaitz horien atzean zegoena, ehunka zabor poltsa eta era guztietako zarama. Izan ere, Zaramalaysian gaude. Malaysiarrei mendebaldekoek kontsumoaren dinamika irakatsi diegu, baina ez bizimodu horretatik sortutako zaramarekin zer egin.

Saltzen saltzen... txinatar txiki baten bizimodua

Bi egun jarraian egoera berdintsua. Atzo, punta-puntako informatika gaiak saltzen diren hiriko denda gunerik garrantzitsuenean, txinatar gaztea ordenagailu bat hindu zahar bati saltzen saiatu zen. Ez genuen ezer ulertzen baina itxura guztien arabera agurea kalkulagailu baten bila joana zen eta gazteak behin eta berriz ezetz, gaur egun ordenagailua behar dela, dena errazago eta hobeto egiten dela. Agureak zenbakiz beteriko eskuz idatzitako orriak erakusten zizkion gazteari, kontaketa batzuk egiteko kalkulagailuarekin nahiko dela esan nahian. Gazteak ikasitako estrategia guztiak erabiltzen zituen, baina erosle zaila zen aurrean zuena. Gaztea, kalitate txarreko traje sasidotorea jantzirik. Agureak denboraren poderioz zaharkituriko alkandora, kolorerik gabeko neurri handiegiko zapatak betetzeko bi galtzerdi pare zeramatzan… ezinezko negozioa.

Gaur, interes gutxiko etapa egin ondoren, hoteleko nagusia ni baino azkarrago ibili da tratuan. Gela arrunta guztiak beteta omen ziren eta deskontu berezia egingo zidan "executive suite" bat hartzen banion. Bi euroko aldea zen eta gela hartu dugu. Geroago konturatu gara gelako izenaren zergatiaz. Komuneko bonba ez dabil, txingurriek gela honetan dute kuartel nagusia, ur berorik ez, entxufeak kableak agerian ditu, eta okerrena, gela txinatarren abesti kakofonikoak behin eta berriz errepikatzen dituen karaoke baten gainean dago. Imajinatzen dugu gela honetatik ateratako bezero gehienen nahia hoteleko jabea exekutatzea izango dela, eta hortik datorkio izena.

Eguneko iruzurra jasan berri nuela, sarreratik gelara bizikleta igotzeko pasa naiz. Une horretan etengabe hitz egiten zuen neska gazte txinatar baten ahotsa entzun dut. Ez nuen piperrik ulertzen, baina liluratuta geratu naiz neskaren hitz egiteko abiadura eta jarioarekin. Ez nekien zertan ari zen baina berari begira txundituta geratu naiz. Bera ere, sorbalda gainean nuen tramankulu luzea ikusirik aho zabalik geratu da, eta une txiki batez isiltasuna sortu da. Bizikleta luze bat baino ez zela konturatu denean berriro ere bere hitzaldiari ekin dio, sarreran ziren guztien aspergura handituz. Bizikleta lurrean jarri dut gertatzen ari zena ulertu ahal izateko. Berehala konturatu naiz saltzaile bat zela, gure herriko entziklopedia saltzaileen antzekoa. Honek plastikozko pieza karratu bat saltzen zuen, leihoetan jartzeko dela baino ez dut ulertu, baina gelako entzuleen interes eza ikusirik oso erabilgarria ez da izango.

Ni nintzen gelan aditzen nion bakarra eta saltzaileak nigana zuzendu du diskurtsoa. Askotan esan didate txinatar aurpegia dudala, baina inoiz ez dut pentsatu hainbesterako denik. Bat-batean egoeraren surrealismoa ikusita sarrerako guztiak barrezka hasi dira. Terima kasih (eskerrik asko) batekin agurtu dut saltzailea eta gelara alde egin dut. Oraindik ez dut asmatu zer den saltzen zuena, baina gogor samarra iruditu zait saldu ezinean dabiltzan saltzaile gazte hauen bizitza.

Angkor

Kanbodia osoko erakargarritasunik handiena Angkor-eko tenpluetan dago. Khmer errege batzuk goratzeko IX-XIII. mendeen artean eraikitako ehun pagoda inguru dira. Garai batean administrazio eta erlijio arloetan gune garrantzitsua izandakoaren aztarna sakratuak dira. Hiriaren zatirik handiena XV. mendean utzi zuten eta oihanak jan du. Gaur egun oraindik garbiketa lanetan naturaren aurkako borroka bizirik da.

Tenpluetako edertasunaz gain, toki ezin aproposagoa da bizikletaz ezagutzeko. Dena laua da, naturaz inguratutako tokia da, leku askotan bizikletak alokatu egiten dira eta gainera bertakoek ere bizikleta dute garraiobide nagusia.

Oharra

Artikuluan, gure ustez erabat gomendagarria den bidaia honetan izandako hainbat gogoeta eta pasadizo kontatu ditugu. Jendearekiko harreman jatorra, jaki goxo eta bitxiak, eguraldi ona, mugetako lasaitasuna, naturaren aberastasuna, erlijio aniztasuna… asko dira egindako bidaia gomendatzeko arrazoiak. Bestalde, bizikletaz gozatzeko beste hainbat osagarri ere baditu: tandem gainean guztiz lauak eta asfalto oneko 2.000 km baino gehiago egin ditugu, eta gehienetan bide bazterrak nahiko zabal eta garbi daude. Antzeko bidaia egin nahi duenari eta informazio bila dabilenari laguntzeko prest gaude, gu ere berdintsu ibili baikinen bidaia aurretik. Bestalde, handik ekarritako irudiak, musikak eta testuak erakusteko proiekzioa prestatu dugu. Gurekin harremanetan jartzeko rosamikeleuskalnet.net helbidean aurkituko gaituzue. Bidaia on.

Tandem bidaia
Tandem bizikletaz bidaiatzea erabat gomendagarria da. Bizikleta arruntak eskaintzen duen bakea, abiadura egokia eta kutsadura ezaren ezaugarriez gain, indarrak batzea eta orekatzea, bidean solasean joatea eta talde lanaren sentsazioa ere bada. Baina oztopo txiki batzuk ere sortzen ditu, gehienbat, bidaia honetan bezala tandema, tren, autobus, txalupa, hegazkin edo tuk-tuk batean eraman behar denean. Gure herrian ezinezkoa den arren, hegoekialdeko asiarren borondate onez dena konpontzen da. Hegazkinez bidaiatzeko tandemak kutxa barruan joan behar du. Hau dela eta, joana eta itzulera Bangkoketik egin genuen kutxa bertan utziz, eta handik Singapurrera joateko bidaia hiru tren hartuz.


Azkenak
2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Eguneraketa berriak daude