argia.eus
INPRIMATU
Zer da: AZTI
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a

AZTI Euskal Herriko irabazasmorik gabeko fundazioa da. Arrantzako eta elikadurako sektorearen garapen sozial eta ekonomikoarekin nahiz itsasoko ingurumenaren eta baliabideen zaintzarekin konprometitua dago. 1981ean sortu zen, eta azpiegitura eta ekipamendu teknologiko propioak ditu. Bi egoitza ditu, Pasaiakoa Gipuzkoan eta Sukarrietakoa Bizkaian, instalazio hauekin: 5.000 m2-tik gorako eremua, zortzi laboratorio espezializatu, planta pilotua, ekipamenduak eta itsasontzi ozeanografikoa. Pertsonala prestakuntza handiko 120 profesionalek osatzen dute. 23 urteko ibilbidean, 2.000 proiektu baino gehiago egin ditu enpresentzat, instituzioentzat eta administrazio publikoentzat, eta 10.000 zerbitzu teknologiko eta laboratorioko baino gehiago. Bezeroen arazoak konpontzea du helburu, ikerkuntza eta garapeneko, teknologiaren transferentziako eta zerbitzu teknikoetako eredu berritzailearen bidez. Hiru arlotan dago espezializatua: ozeanografian eta itsasoko ingurumenean, arrantzako baliabideetan eta elikagaien teknologian. AZTI Euskal Herrian zein nazioartean aritzen da. 30 proiektu baino gehiago ditu Europan, delegazio bat du Madrilen eta beste bi egoitza Hego Amerikan: ICA Chile eta ICA Argentina.