Joseba Irazoki: Irri eta solas intimoak


2021eko uztailaren 16an

Irri eta solas izenaz bataiatu du Joseba Irazokik bere lehen bakarlana. Atea jotako diskoetxeen interes ezak bultzatuta guztiz autoekoitzia da beratarraren disko berria. Bere ibilbide luzeak hedabideen arreta piztu du berehala. Eta beraz, ez du zailtasunik izan bakarkako proiektua Euskal Herriko publikoari helarazteko.

Onddorentzat konposatuak

Onddo taldearekin hasi zen Joseba Irazoki bere kantak idazten. Disko bat karrikan zutela, bigarren bat argitaratzeko kantak sortzen jarraitu zuen Irazokik. Baina taldeko partaideen artean desadostasunak eta bide berrietatik jotzeko asmoak zirela medio proiektuak ez zuen aurrera egin. Denbora aurrera zihoan eta sortutako kantek karrikaratu gabe jarraitzen zuten. Beraz, irtenbide bakarra abestiak bakarkako ibilbideari ekinez kaleratzea zela ikusi zuen. Horrela sortu zen Irri eta solas.

Onddo taldearen ildotik pop estiloa jorratzen du bere lehen bakarlanean. Amodioaz eta desamodioaz hitz egiten duten bederatzi kantetan sampler eta elektronika zertzeladarik ere bada, ordea. "Onddoren diskoan house erritmo garbia zuen kanta bat geneukan eta disko honetan ere badaude elektronika puntu batzuk. Zaratak eta sampleatutako zenbait doinu sartu ditut, adibidez. Beti gustatu izan zait elektronika puntu bat izatea", azaldu digu Irazokik. Izan ere, gitarra jolea Oiartzungo Pagoa garagardotegian DJ lanetan aritu zen denboraldi batez. Eta beraz, musika elektronikoa ez da berria berarentzat.

Lan intimista

Irri eta solas diskoa tristea baino intimista dela aitortzen du Joseba Irazokik: "Kantatzeko moduak, xuxurlatzeak, bai ematen dio triste puntu hori. Eta melodiak ere, nahiz eta pop estilokoak izan, ez dira oso argitsuak. Baina ez da tristea, nik intimista dela esango nuke".

Hitzak norberak ez idazteko arrazoi nagusia nagikeria izan dela aitortzen du Irazokik: "Ez dut batere irakurtzen eta irakurtzeko ohiturarik ez baduzu nire ustez oso zaila da hitz dezente edo polita idaztea. Aurrekoan, Onddorekin, idaztera ausartu nintzen, baina ez nengoen sobera kontent", diosku gitarra jole nafarrak. Hortaz, hitzak egiteko lagunez inguratu da Irazoki. Mikel Taberna, gitarra jolearen lehengusua, izan da gehientsuenak idatzi dituena. Daniel Irazokik eta Beñardo Goietxek ere hartu dute parte eta Xabier Silveirak Nafarroako Bertso Txapelketan abestutako Bizio bat bertsoa utzi dio. "Mikelek hogei olerki utzi zizkidan eta aukeraketa egin nuen. Gehienek amodio eta desamodio kontuez dihardute. Dena den, badira pare bat galdutako lagunez hitz egiten dutenak. Aurten koadrilan lagun bat joan zitzaigun istripuz eta egokia iruditu zitzaidan gai horren inguruan aritzea", diosku Irazokik.

Euskal musika oso osasuntsu ikusten badu ere, merkatuaren egoera ona ez dela dio: "Musika gustatzen zaion jende asko dago, baina gero benetako interesa duen hainbeste musikazale ere ez da. Jende guztiaren bizitzan dago musika, baina gauza berriak bilatzen eta erosten dituztenak zale amorratuak izan ohi dira eta horietatik ez daude hainbeste. Besteek edonon entzuten dute musika, beraz, ez dira arduratzen horretaz".

Diskoa bere kontura ekoitzi badu ere, Zabaltzen arduratuko da Irri eta solas Euskal Herriko dendetara banatzeaz. Bostehun ale bakarrik kaleratu ditu eta dendetan zein kontzertuetan izango dira salgai. Diskoan instrumentu ugari eta konponketa asko dauden arren, zuzenekoak musikari gehiagoren laguntzarik gabe eskainiko ditu beratarrak: "Kantak gitarraz eta ahotsaz sostengatzeko konposatuak daude, beraz, bakarrik egingo ditut emanaldiak. Hanketan perkusio pixka bat eramango dut, panderetaren bat-edo, kontzertuari bizi pixka bat emateko".

Do proiektu instrumentala

Kanta berri-berriak ez direnez, diskoa argitaratu, gutxi gorabehera urte batez emanaldiak eskaini eta beste zerbaitekin hastea nahi du Irazokik. Izan ere, dagoeneko proiektu berri batean murgildu da: Do izeneko esperientzia instrumentala. Gitarra hutsean oinarritzen da proiektu berria eta musikari beratarrak dioskunez, "inprobisazio esperimentala" da lanaren abiapuntua: "Gitarran destornilladoreekin-eta zarata arraroak ateratzen hasi nintzen hasieran eta gero kantak sortzen zirela ikustean maketa bat egin nuen". Do proiektuaren lehen diskoa grabatua du dagoeneko eta Bartzelonako zigilu batek argitaratuko du. Lana datorren urtean kaleratuko da ziurrenik.

Zup taldetik gaurdaino
Zup taldean hasi zuen Joseba Irazokik bere ibilbidea. Bertan zela Petti gehitu zitzaion taldeari. Maketa bat eta Berako musikarien bilduma batean sartutako bi kanta dira talde hartaz daukagun testigantza. Zup desagertu aitzina Pettik hasia zuen bere bakarkako proiektua eta harez geroztik bere alboan ikusi dugu Irazoki. Aldi berean Xabier Montoiarekin ere hasi zen jotzen gitarrista beratarra. Musikari gasteiztarraren azken hiru diskoetan parte hartu du, hain zuzen ere. Musikari profesional izan zitekeela ikustean Maixa eta Ixiarrekin hasi zen. Euskal Herriko makina bat plazatan ikus ahal izan dugu trikitilarien ondoan. Zuzenekoetarako Bide Ertzean eta Gozategirekin ordezkapenak egin ditu eta estudioan, berriz, M-n ezten, Koldo ta Arantxa eta Triki ta ke bezalako taldeekin aritu da. Bere bakarkako proiektuaz gain, azkenaldian Anje Duhalderekin ere dihardu zuzenekoak eskaintzen. Proiektu pertsonalen artean jada desagertutako Onddo talde beratarra nabarmendu behar da.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude