argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a

Gontzal Mendibil kantariak zera esan zion Aldaketa Hamaseiri: «Munduan musika industrian dagoen krisia ikusita ere, gure herrian sorkuntza ikaragarria da. Zenbat produzitzen den ikusita, tamalez %80 defizitarioa da».

Antton Lukuk honakoa adierazi zion Garari: «Profesionalizazioa dela-eta bat-batekotasuna galdu da. Ondoko urteetako erronka nagusia berezkotasuna berreskuratzea izango da».

Alejandro Zugazaren hitzok jaso zituen Berriak: «Aldaketa handia ikusten ari naiz, ez Azokan bakarrik: euskal argitalpengintzan oro har. Gehiengo handi bat dago kulturari baino gehiago otarrainxkari begiratzen diona».

Alfontso Martinez Lizarduikoa Irutxulon: «Eskoletan euskara irakasten da, baina esperantoa edo ingelesa bezala; kultur mamirik gabe. Hizkuntza da bertako kultura transmititzeko bitartekoa. Batak beste gabe, herri bezala desagertzera garamatza».

Xebastian Lizasok Uztarrian esanak bertsoez: «Garai bateko ateraldi eder, bizi haiek orain ez daude, baina teknika aldetik asko irabazi da».