Euskal Herriak aireratzeko behar duen pistaren bila


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nazio eztabaidagunea ekimena 2003ko urriaren 11n aurkeztu zen Donostian -Euskal Herriak bizi duen ataka gaitzaz jabeturik-, hainbat sektore sozial, politiko, sindikal eta kulturaletako herritarrek gogoeta burutu ostean. Talde eragilea osatu ondoren -aurtengo Aberri Eguna kari- ekimena bi lan taldetan eratu zen: Nazio Garapenerako Biltzarra (NGB) eta Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordea (GKSB). Nazio Eztabaidagunea bi taldetan antolatzeko arrazoia azaldu digute bi eledunek: «Herri honek bizi duen gatazka politikoa dela eta, gaur gaurkoz, ez dago baldintza objektiborik »nazioari buruz jardungo den» mahai-inguruan sektore guztiak biltzeko».

Gogoeta, bereziki, Lizarra-Garaziko Akordioak jaso zuen porrotaren ondorioz etorri zen. Egoera zaila gainditu aldera gogoeta autokritikoaren beharra nagusitu zen aipatutako sektoreetan. Iraganari buruzko diagnosia egin ondoren, etorkizunerako hiru puntu hauek kontuan hartu beharra ikusi zuten ekimen honetako partaideek: Bat: Lizarra-Garaziko Akordioak huts egin zuen nazio estrategia eta nazio eraikuntza nahastu izanaren ondorioz. Bi: nazio eraikuntzarako eta gatazka konpontzeko erritmoak ezberdindu behar dira. Beraz, ekimen bakoitzak bere bidea urratu behar du. Hiru: gatazkaren konponketa ez da herri honetako sektore bakar batzuen artean bakarrik lortuko. Gatazka konpontzeko herri honetako gehiengoa bildu behar da. Hartara, hona premisa bi: nazio eraikuntzaren premiak sektore gutxituen ekimen gisa (NGB) aztertu daitezkeen bitartean, gatazka konpontzeko beharrezkoa da ekimen (GKSB) zabala gauzatzea.

NGB eta GKSB

NGB epe luzera diseinatutako lan metodo baten bidez garatzen ari da. Lan taldeak ez ditu Euskal Herriak nazio bezala dituen beharrei buruzko diagnosiak sarritan aditzera ematen. Euskalgintza, ekologia, irakaskuntza edota sindikalgintzako kideek osatzen dute talde hau. Nazio eraikuntzari buruzko ikuspuntu anitzak jaso eta egitasmo aitzindaria osatzea dute helburu. GKSB, berriz, Aberri Egunean abiatu zen. Lehen fasean herriko sektore guztiengana hurbildu zen: alderdi, instituzio, biktima eta gizarte eragileengana. Hauxe izan da eraman dien mezua: «Gatazka konpontzeko herri honek hitza eta erabakia hartzeko duen eskubidea onartzetik etorriko da. Eta abiapuntuan, printzipioz, herri galdeketa burutu beharko da».

PP, UPN eta UA alderdiek -jarrera ezberdinak tarteko- uko egin zioten mezua jasotzeari. Gizarte eragileen artean, berriz, Aski Da! taldeak. GKSBk sektore hauekin lan egiteko zabalik segitzen du, haatik, konponbide prozesuan parte hartzeari uko egiten dioten neurrian arazoaren parte bilaka daitezkeela uste du.

Mintzaide bakoitzaren borondatea ezaguturik, galdeketa gauzatu ahal izateko landu beharreko ariketa proposatu die GKSBk. Datorren Aberri Egunerako mintzaide bakoitzaren ekarpena jaso nahi du. Hurrengo urratsa guztion arteko arazoaren «ebazpena» finkatzea izango delarik.

GKSBk dioenez, ekimenak euskal gatazka konpontzeko «inoiz izandako mintzaidetza zabalena» bildu du. Esate baterako, Elkarri-ren ekimenarekin alderatuz gero, ezker abertzalea bildu izana da ekimenaren ekarpen baliotsuena. Euskal Herri osoko alderdiak, sindikatuak, gizarte mugimenduak eta erakundeak bildu dira GKSBrekin. Nazio ikuspegitik emandako urratsak nabarmendu dituzte bereziki: «Lurralde eta nazio mailan biziki aurreratu da, inoiz iritsi ez zen arku politiko zabalenera iritsi baikara, bereziki Ipar Euskal Herrian. Iparraldean beste tradizio politiko bat dago. Elkarrekiko errespetua askoz sakonagoa da Hegoaldean baino».

Diskrezioa, hitz nagusia

Euskal Herrian azken hogeita bost urteetan bereziki gaiztotu den arazo politikoaren parametroak aldatzeko, urte bateko prozesua baino gehiago beharko da nolanahi ere. Hasteko eta behin, Lizarra-Garaziren Akordioaren inguruan bildu ziren indarrek elkarrekiko mesfidantzak gainditu behar dituzte. Beren diferentziak gaindituak, nola bereganatu daitezke akordio hartan bildu ez ziren gaineratiko indarrak? Hor dago koska!: «Gatazka oso parametro gogorretara iritsi da Hegoaldean. Hitz egiteko ohitura urria da. Ideien eta asmoen trukatzeko eta errespetatzeko tradizio eskasa dago», diote GKSB nahiz NGBko eledunek.

Edonola direla ere mesfidantzak eta diferentziak, urtea bukatu aitzin, GKSBk talde mintzaideen ekarpenen lehen sintesia egingo du. Sintesi honek eztabaida fase berri bati bidea irekiko dio urtarrilean, eta fase hori amaitutakoan gutxieneko akordioa lortzea espero dute. Akordio adostua »edozein izanik bere eraginkortasuna eta maila», talde mintzaideek hartuko dute beren gain eta berauek osatuko dute konponbiderako mahaia. GKSB ez da mahaian partaide izango. Akordioa fase berri baten abiapuntua izango da, eta mahaian eseriko diren taldeek gatazka gainditzeko «ebazpena» gauzatu beharko dute.

Eledun hauen ustez, GKSBko zereginen artean ez dago ETAri su-etena eskatzea edo Espainiako Gobernuari zenbait giza-eskubide berma dezan eskatzea. Nazio Eztabaidagunearen zeregina ez da talde politikoena bihurtu behar. Adibidez, Elkarri eragile bilakatu da. GKSBren zeregina bestelakoa da. Komunikazioa eta konfiantzaren esparruak lantzen ari dira, ekarpenak lehenik eta adostasuna ondoren lortzeko. Baldin printzipiozko adostasuna lortuko badute, esparru hauetan diskrezioz aritzea funtsezkotzat jotzen dute.

Bien bitartean, ekimen honekin kritiko diren zenbait sektorek Lizarra-Garaziko Akordioak ezker abertzalearentzako gauzatu ezin izan zuen «lurreratze pista» moduko bat gauzatu nahian ikusten dute Nazio Eztabaidagunea. «Lurreratze pistarena» lelo errepikagarritzat jotzen dute ekimeneko bi sustatzaile hauek: «Lelo hori ‘errekurrentea’ da eta ikuspuntu motza erakusten du. Guk lurreratzeko baino, herri honek aireratzeko pista behar duela diogu. ‘Aireratzeko pista’ leloak, estrategikoki behintzat, askoz gehiagorako ematen du. Gatazkaren konponbideaz ari garenean, ez gara ‘helikoptero’ batek lurreratzeko behar duen pistaz ari, herri oso batek etorkizunean arnasa eta airea hartzeko dituen beharrez ari gara. Ez gara ETAz edo Batasunaz zehazki ari, herri honek nazio gisa dituen eskubideak gauzatu ahal izateko, gatazka politikoa bere osotasunean konpontzeko beharraz baizik».


Azkenak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude