Umerik ez izatea (ere) ondo dago


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Umerik izatea bezain ondo edo gaizki, alegia. Umeak ez izatearen alde egotea ez dela umeak izatearen kontra egotea, eta abar, eta abar.

Hori edo antzeko zerbait neukan pentsatuta nire urteko azken artikulu honetarako. Gogoa nuen ozen adierazteko emakume batzuek berariaz aukeratu genuela ama ez izatea »gizonezko batzuek ere berdin ziurrenik, baina esan dezatela beraiek». Iruditzen zait berriro -lasaiago- horrelako gauzak, zenbait ideia gogoratzeko garaia heldu dela. Modak ziklikoak izaten dira, baina minoritarioenen boladak laburragoak izan ohi dira noski. Horregatik, modu militantean gogorarazi behar izaten dira: oraingo gazteak ez ziren jaio ere, umerik ez izatea prestigioz jantzi zen garaian, besteak bezalako aukera izan zedin. Batzuk umeak izatearen aurkari sutsuenengandik jaioak dira...

Kontua da, gaia programatu nuenean, ez nintzela ohartu urteko azken hau Eguberriak zetozela idatzi beharko nuela. Ahuldu egiten naute oso Gabonek, bigundu, xamurtu eta ximurtu: erabat bulnerable eta hauskor jartzen naute. Enfin, umorerik gabe uzten naute eta goragoko gaiaz aritzeko inor mindu gabe, umorea behar da, maitasuna sabelean daraman umorea eta ez orain, nire egoera eguberri-aurreko txar honetan askoz errazago ateratzen zaidan ironia.

Gainera, artikuluan aipatu eta erabili nahi nuen Beyond motherhood (Amatasunaz gaindi) liburua ez dut aurkitzen -pentsamendu baikorraz, ez dut esan galdu dut-. Jainkoek ez bide dute nahi horretaz egin dezadan gaurkoa. Egoskor, hala ere, emakume askori gomendatzen diet liburua, aurkitzen badute behintzat -nirea azaltzen denean, uzteko prest nago-.

Gai "femeninoagoak" omen diren horiek beste baterako utziz, mundu zabalagora begira jarri naiz, beraz. Martxoaren 11ko Batzordeari Aznarrek emandako erantzunen irrati uhinak atzealdean dauzkadala, ezintasun politikoa sentitzen dut: moral eskaseko pertsonak gizartean itzaltsu, iritzi-eragile izatera iristeko duten erraztasun horren aurreko ezina. Heziketaren garrantziarekin atera ohi gara horrelakoetatik. Eta, egia esan, zer bestela? Orain ezin duguna, noizbait ahal izan dadila.

Umerik ez dugunak (ere) ohartzen gara heziketaren eta ezagutzaren transmisioaren garrantziaz. Gure inguruotan asko ateratzen da transmisioarena hizkuntzarekin lotuta: belaunaldien arteko transmisioaren garrantzia, hizkuntza biziko bada, eta abar.

Balioen heziketaz ere geroago eta gehiago hitz egiten da. Ez naiz orain hasiko horretan irakasleei egozten zaien erantzukizunaz, batez ere gauzak gaizki ateratzen direnean -edo orduan bakarrik-. Bagenuke zer eztabaidatu.

Ezpainak eta hortzak estututa, ukabilak gogor itxita, optimismoaren aldeko ahalegin handi bat egiten dut, esateko luzaroago bizitzeak agian erraztu egingo duela belaunaldien arteko komunikazioa. Egia esan, biologikoki laburra da oso belaunaldien arteko elkarrizketarako dagoen denbora. Lehendabizi, seme-alabak gazteegiak dira maila helduko komunikaziorako; gero, hazten direnean, gurasoak zahartzen hasten dira...

Dena dela, denbora luzeagoa ez da berez nahikoa izango. Hemen bertan asko dugu egiteko, bai umedunek, bai umegabeek. Adibidez, euskal kulturaren mugarri garrantzitsu den Durangoko Azokak ETAren indarkeria eraginkortasunik ezagatik bakarrik gaitzesten duen intelektuala omenduko du aurten. Agian gertakari zenbait berrikusi beharko genituzke, istorio intimoen azterketa "femeninoaren" aldagaien argitan -besteak beste: maitasunik eza, konplexu inkontzienteak, biolentziarako joerak norberaren zailtasun afektiboen irtenbide gisa-. Bada garaia politikatzat hartzen dugun horren diskurtso epikoaren babes-hitz eta kontsignak alde batera uzteko, gorroto antzuen indar paralizatzailea hauspotu gabe, ondorengo belaunaldien mesedetan, jende libreagoa izan daitezen gure umeak.


Azkenak
2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude