Azaroko hostoak


2021eko uztailaren 28an

Integrazioaz


Uda honetan, Italiako iparraldean nenbilelarik, etorkinen gaineko eztabaida handia harrotzen ari ziren hango egunkariak. Bi gertakarik piztu zuten oraingoan aspalditik garretan dagoen sua. Batetik, ikasleek beren festa erlijiosoak ospatzeko aukerak: katolikoek Gabonak nola, halaxe ospatuko dute arabiarrek Ramadana, hebraitarrek Pazkoa, txinatarrek beren Urte Bukaera: ikasketak etenez, alegia. Bestetik, ikasle islamiarrak klase aparte batean biltzeko erabakia hartu zuen institutu batek, etorkinen heziketa propioaren defentsa banderatzat harturik.
Ezagunagoa da Frantziako polemika, neska islamiarrei eskoletan buru-zapia eramatea debekatu zitzaienetik. Gero eta ugariagoak dira islamiarren kontrako erasoak Alemanian »turkiarren kontrakoak, batez ere» eta baita Espainian ere.
Aurrerakoitasunaren sehaskatzat daukagun Holanda liberalean, berriz, Theo Van Gogh zinemagilea hil berri du ustez islamiar gazte batek. Zinemagilea oso kritikoa zen islamiarrak Holandan eta Europan hartzen ari omen diren gero eta protagonismo handiagoarekin. Orain bi urte Pym Fortuyn politikari eskuindarra hil zuten, ustez politikariak ez zuelako kulturen eta komunitateen integrazioa nahi: orain haren talde politiko ultraeskuindarra bigarren indartsuena da Holandan, eta agian agintea lor dezake datozen hauteskundeetan.
Kultura pitzadurarik gabe batez, erlijio sutsu batekin eta ohitura errotuekin datoz etorkin asko eta asko, kultura light, sinesmen eza eta ohiturei bizkarra erakutsi izana modernitatearen gailurtzat daukan Europa zaharrera. Peter Sloterdik filosofo alemanak hutsaltasunaren kultura deitzen duen mendebaleko jarduerak etxean hartu eta onartu behar ditu edukiz betetako kultura batzuk »eduki horiek askotan diskutigarriak eta arbuiagarriak eta nahi den guztia izango dira, baina ez doa hortik azpimarratu nahi dudana». Guk kontsumoaren aldarean erretzen ditugu gure intsentsu guztiak. Etorkinak beren sinesmenekin datoz »eta, nahi bada, baita beren aurreiritziekin eta beren fundamentalismoekin ere» ezertan sinesten ez duen lurralde batera. Beteta dakartzate bidaia-fardelak, beteta, eta guk, kulturen arteko debate horretan, gehienera ere, balore demokratikoak aipatzen ditugu, eta itxura guztien arabera, balore demokratikoak aipatzerakoan, balore-eza makilatzen ari gara sarri. Kontsumoa, carpe diem, elkartasun eza, indibidualismoa… Horiek dira balore demokratikoak? Hori da etorkinei eskaintzen dieguna.
Ez dakigu zer egin, nola jokatu, zer den zuzena; noraezean gaude ideologikoki, zein bide hartu behar dugun zehaztu ezinik, etorkinenganako errespetuak gero eta lur bigunagoaren gainean dabilen gure identitatea galduko duen beldurrez.
Integratu egin behar ditugu, integrazioaren alde gaude, mestizaia da bidea… Ondo da. Baina uste dut hondo-hondoan murgilketa eskatu nahi litzaiekeela etorkinei, eta ez integrazioa, non?, eta Sloterdik-ek aipatzen duen hutsaltasunaren kultura horretan.
Eta, bide horretatik, hamaika ikusteko jaioak garela erakutsiko digu etorkizun hurbilak.


To be or not to be


Gogoan dut ETB 1en Lubitschen To be or not to be eman zuten eguna. Gogoan dut gau hartako gozamena. Pelikula ederra izateaz gainera, bikoizketak ez zuen kirrinkarik egiten. Edo, orduko nire belarriek, kirrinka eramaten jakin zuten, pelikula ederrak euskaraz ikusteko etorkizun oparo baten itxaropenez. Pelikula hartako soinu-banda gaurko belarriekin entzungo banu, ez dakit zer iritziko niokeen bikoizketa haren hizkerari. Ez dakit, ezta ere, zein den zehazki ETBren bikoizketei buruzko politika. Bikoizketak urruti egin direla, hori dakit, eta imajinatzen ditut, oker egon naiteke, urte hauetan guztietan izango ziren zailtasunak, zalantzak eta tira-birak. Nire ustez, telebistak ez dio bide horri behar den neurrian eusten jakin. Euskal produkzioarekin »euskal literaturarekin bezala» ezin gara ailegatu esparru guztietara, eta bikoizketa/itzulpena dira horretarako bide. Baina gaia atera orduko, kontu bera irteten da mahaira: ikusleei kostatu egiten zaie bikoizketak ikustea… ez dago ikuslegorik… Defizitarioa da…
Ados. Horrela da. Baina, martxa honetan, hemendik hogei urtetara ere gauza bera entzungo dugu: ikusleei kostatu egiten zaie bikoizketak ikustea… ez dago ikuslegorik… defizitarioa da…
Irakurleoi kostatu egiten zitzaigun itzulpenak irakurtzea. Ez zegoen irakurlegorik. Itzulpengintza defizitarioa zen. Euskara titiko hizkuntza izan zuen arren, nire belaunaldiak aiseago irakurtzen zuen Swift-en Los viajes de Gulliver euskarazko Gulliver-en bidaiak baino. Gaur hori gainditzen ari gara pixkana-pixkana. Itzulpenei buruzko jardun serio eta arduratsua egon izan ez balitz, ez zen mirari hori gertatuko. "Irakurleei kostatu egiten zaie itzulpenak irakurtzea" esaten segituko genuen sekula sekulatan.
Irakurleak zein ikusleak ohitura behar dugu. Baina ohitura jardunaren arragoan goritzen da. Denbora behar da eta epe luzerako apustua ohitura arrotzeko. Ez dago beste misteriorik.
Ez dut esperantza galdu nahi, baina nago hemendik urte batzuetara ere To be or not to be haren nostalgia berritzen segituko dugula, ikusleei kostatu egiten baitzaie bikoizketak ikustea…


Arafat

Arafat artean bizirik zegoeneko azken egunak datozkit gogora, zurrumurruen joan-etorriak, jendearen kezka Palestinan zer gertatuko. Bitartean, egunkariek aspalditik erabakiak, taxutuak, biribilduak zituzten artean gertatu gabeko heriotzaren ondorengo gehigarri bereiziak.
Gauza bera gertatzen da handikiren bat hilzorian dagoen aldiro. Gogoan ditut Oteiza edo Txillidaren hil bezperetako egoerak. Oteizaren kasuan, egunkari batek baino gehiagok prestatuta zeuzkan gehigarriak eskultorea hil baino sei bat hilabete lehenago.
Heriotza, horixe da aldez aurretik iragarri daitekeen eta beti betetzen den albiste bakarra.
Eta harrapariak sarraskiaren inguruan nola, hala hedabideak ere, hilzorian dagoena noiz hilko, errotatibak ondo koipeztatu eta gehigarriak saltzen hasteko…


Surrealismoaren gailurra


- Ta?
- To, borobilago duk-eta!


Demokrazia, dibanean

Tamalaren tamala: Bushek irabazi du. Tertulietako demokrata de toda la vida asko eskandalizaturik: amerikar ezjakinak, amerikar hanburgesa zaleak, amerikar inperialistak, amerikar eskuindarrak, amerikar cow-boyak, aktore bat edo mozkor bat presidente hautatzeko gai direnak…
Eta Bushen aurkari jarri zutena? Zertan bereizten zen Bushengandik? Bushen ideia bertsuak zituen, hori da dakiguna. Bereizitasun bakarra: ez zen Bush »ez zuen Bush bezain «kastapotroa» ematen».
Ahots bat, boto bat. Hori omen da urrezko araua, demokraziaren ohorea, habea, jabea, sostengua eta lanabes fina, naturala eta egiazkoa.
Orduan?
Ahots bat, boto bat, bai. Baina uste errotua da norberaren botoak hurkoarenak baino askoz ere gehiago balio duela. "Diote maitasuna, sexua esan nahi dutenean" esaldi famatua neurera ekarriz, diogu demokrazia, gurekrazia esan nahi dugunean.
Azken apuntetxoa: ohargarria da zenbat aldiz aipatu duten azken aldian Hitlerrek ere demokratikoki irabazi zituela hauteskundeak.
Demokrazia, dibanean.


Martin Ugalde

Ez zekien kalkulatzen. Bihotza zuen galgarri.
Garesti ordaindu zuen bizitzaren arnasa, aske sentitzea, biriketara azkeneraino eraman izana.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude