Kalitatea, ondo egitearen eskola


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Urriaren 24ko aleko "Luparekin" iritzi leihoan Elixabete Garmendiaren kritikei erantzun nahi nioke ondoko lerroetan.

Bere jaiotetxeko oheak laurogei urtetik gora dituela dio Elik. Egilea ondo egitearen eskolakoa izango zen, zalantzarik gabe, Aizkorri peko tunelaren zulatze lanak zuzendu zituen ingeniaria bezala.

Laurogei urte igaro dira ordea. Orain inor gutxik erosi nahi du mende osoa iraungo dion oherik. Ikusi bestela IKEA enpresak izan duen arrakasta. Garai hartan egilea ezaguna zen, Osaba Guillermo ebanista. Egun ez dakigu zein den erosi berri dugun altzariaren egilea. Egile eta hartzailearen harreman zuzen hori galdua da ezinbestean.

Diozunez, lan kontuetan ondo egitearen zentzua oso sartuta eduki duela gure gizarteak eta gauzak ongi egiteak norberarengandik zerbait jartzea eskatzen duela, baita maitasuna ere. Ados nago horretan, baina nola zehazten dugu "ongi egite" hori egungo gizartean?

Ez diozu galdera honi erantzuten kalitatea "mozorro berria" izenburuko zure artikuluan, hiru topiko besterik ez dituzu azaltzen. Bat, kalitatea gauzak ongi egitearekin "kontrajarria da", "ez dago modan gauzak ongi egin behar direla sinestea; orain kalitatea da hitz magikoa". Bi, kalitatea "eman" egiten da, "kalitatea partitzeko nazioarteko enpresak daude". Hiru, kalitatea "dokumentuak dira", Lanbide Heziketako ereduak dioenean oinarriturik. Bukatzeko, irakurlea aspertu ez dadin, zure behin betiko konklusioa: kalitatea "burokrazia" da.

Kalitatearen egungo kontzeptua hiru ideia hauekin azaldu ohi da: "ongi" egin, "gero eta hobeto" egin, "egin beharrekoa" egin.

Egin beharrekoa, norbere "egitekoarekin" lotzen dut nik. Gure aldetik galdera hauei erantzuten saiatzen ari gara: Zertarako dago Lanbide Heziketa? Zer lortu behar dugu? Zertarako dago gure ikastetxea? Zer lortu behar du? Zertarako dago nire arlo edo ekipoa? Zer lortu behar du? Zertarako nago ni hemen lanean? Zer lortu behar dut?

Lanbide Heziketaren egitekoa "ikaslearen gaitasun profesionala", "lan insertzioa edo txertatzea", "emaitza akademikoak"… hobetzea dela uste dugu. Egiteko horrek, lortu nahi diren emaitza, adierazle eta helburuak argitzen laguntzen digu.
Honekin emaitzen kalitateaz ari naiz, zure osabak, bezeroari altzaria gustukoa al zuen galdetuz, erraz neurtzen zuena. Egungo gizarte eta erakundeetan hori ez da hain erraza. Erantzun bestela: Zein da ARGIAren egitekoa? Ez dut uste erraza denik ARGIAko langileria horren inguruan ados jartzea. Horretarako denbora behar da.

Beraz, hobekuntzaren bidean sartu beharra dugu. Zertan hobetu behar du Lanbide Heziketak? Zertan ikastetxeak? Zertan arloak? Zertan nik neuk? Zertan ARGIAk?
Gauzak berdin eginez gero, emaitza berdinak lortuko dira. Soil-soilik egiten duguna hobetu ahal dugu, ez besterik.

Zer hobetu?, erakundea bera mugitzeko behar dena, lan egiteko sistemak eta produktuak, klaseak, kurtsoak, irakasteko sistemak, baliabideak, pertsonak, lidergo moduak… Hobekuntzak egoeraren azterketa eskatzen du, eta gure lanaren emaitzak eta errendimendua baloratzea. Nola egin balorazio hori ordea, zein dira lanaren egokitasuna ebaluatzeko adierazle eta modurik egokienak?

Beraz, zein dira ARGIAren hobekuntza beharrak, nola daki ARGIAk lana modu egokian egiten ari dela? Nola jarri ados horretan? Zerk adierazten du »adierazlea» horrela dela?

Hobekuntzaren abiapuntua lana ongi egitea da. Lanbide Heziketak, ikastetxeak, arlo edota nire ekipoak, nik neuk, ongi egiten al dugu gure lana? Zer esan nahi du lana ongi egiteak? Sistema jakin baten arabera egitea, ahalik eta konpartituena dena. Sistema aipatzearekin taldearen ikuspegiaz ari gara, erabakigarria dena gaur egun. Zure osabak, seguruenik, ez zuen sistemaren arazorik izango. Baina "cada maestrillo tiene su librillo" leloak adierazten duenaren guztiz kontrako ikuspegia da gaur egunekoa.

Ikastetxeetako adibide pare bat. Azterketa bat nork zuzendu, puntuaketa oso desberdina izan daiteke. Ikastalde bati zein irakasle egokitu "gaindituen" kopurua edota ikasi ahal izandakoa oso desberdina izan daiteke. Ikasleari emandako ikas ordu kopurua eskainitakoa baino askoz gutxiago izatea suerta daiteke. Arazo horiek ezin dira guztiz ekidin, pertsonekin ari baikara ez torlojoekin, baina gutxitu ahal dira, bederen saiatzea komeni da lana ongi egin nahi badugu.

Gauzak espero bezain ongi ez irtetea normala da, eta ez da inongo dramarik. Baina komeni da sistema bat izatea arazo horiek agerrarazi eta, ahal den neurrian, zuzentzeko. Ez erruak norbaiti botatzeko politika munduan ohi den bezala, baizik eta zergatiak aztertu eta soluziobideak gauzatzeko.

Gauzak ongi egin eta hobetzen hasteko ISO 9001 arauan oinarritzen den kalitate sistema bat ezartzeak "oro har" laguntzen duela Lanbide Heziketan frogatzen ari dela uste dut. Baita EFQM ereduak emaitzen kalitatea zehazten eta hobekuntza bideratzen "oro har" laguntzen duela ere.

Hortik aurrera "estiloak eta mezulariak" daude. Egia da kalitate-sistema egoki bat eraikitzea baino "ziurtagiria" lortzea helburu denean, Arantxa Iturbek Berrian dioena maiz gertatzen dela: "Zer da kalitatea? Lan nola egiten duzun kontuan izan gabe, emaitza alde batera utziz, lan nola egin beharko zenukeen dioten paperak betetzea eta gorbatadunen bati paperean zer jarri duzun kontatzea". Ados, hori burokrazia da.

Hala ere, ez naiz pasarte horrekin batere identifikatzen, ez hori gertatzen ez delako baizik eta hori delako, hain zuzen ere, ekidin beharrekoa kalitate-prozesu batean sartzen garenean. Berdin zuk edo nik, paper batean ez dugu burokrazia besterik ikusiko paper horrek "zentzurik" ez badu edo ez badiogu ikusten.

"Guztia da beiraren kolorearen araberakoa". Ikuspegi burokratikoa duenak ez dut uste burokratikoa ez den kalitate sistema ezarriko duenik. Kalitatean ikusten duzun "magia" eta "mozorro" hori jantzitako betaurrekoen araberakoa dela iruditzen zait »aldez aurretiko iritziaren araberakoa», eta zure aurreiritzi hori justifikatzeko kritika errazegietan erori zarela.


Azkenak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude