Berenjena kabiarra


2021eko uztailaren 26an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Osagaiak:

l6 alberjinia (berenjena)
10 koilarakada oliba olio
Azukrea, ximiko bat
6 baratxuri ale, zuritu gabe
Gatza
Tipulin erdia, pikatua
Perrexila, xehatua

Sardexka baten hortzekin zulatuko ditugu alberjiniak eta labeko erretilu batean ipiniko ditugu ondoren. Gatza, azukrea eta baratxuriak gainetik hautseztatu eta gero, 6 koilarakada oliba olio isuriko dugu haien gainetik eta 200°ko tenperaturan edukiko ditugu ondoren labean, 40 bat minutuan. Denbora-tarte hori igaro eta gero, zuritu eta mintz beltz hori gabe utziko ditugu alberjiniak: erretako mamia baizik ez dugu erreserbatuko. Zuritu ere egingo ditugu baratxuriak. Alberjiniak eta baratxuriak pikatuko ditugu, labana batez, oso puska finetan.
Kazola txiki batean, geratu zaizkigun olio koilarakadak ipini eta su eztian gozatuko dugu olio hartan tipulina, kolorea hartzen utzi gabe. Alberjinia eta baratxuri erreak gaineratu ondoren, ordu erdian utziko dugu guztia su ezti-eztian gozatzen. Gatza eman eta hozten utziko dugu ondoren guztia. Hoztu, gatz puntua neurtu, behar badu zuzendu eta perrexil xehatua erantsiko dugu.
"Kabiar" kopuru handi bat egin dezakegu eta ongi itxitako poteetan kontserbatu, hozkailuan, eta oliba olioz estalia. Ogi txigortuan igurtzita, uraza edo tomate entsaladari, edo egositako pastari, edo tomate saltsari, edo ahuntz-gazta on bati koilarakada bat erantsita, hornidura gustagarria eta merkea da inolaz ere.

Kontsomea nola egin

Osagaiak

Oilo bat, garbi eta lau zatitua
Behi-isats bat, zatitua
6 litro ur
2 tipula, bitan zatituak
2 porru oso
2 baratxuri ale
2 azenario, zurituak
2 eskukada txitxirio

Eltze zabal batean ipini eta urez estaliko ditugu haragi puskak. Sutan jarri eta irakiten hasi orduko aterako dugu sutatik kazola; xukatu eta uretan freskatuko dugu haragia, eduki dezakeen zikina kentzeko. Lehen irakinaldi horretako koipea ere kenduko diogu haragiari. Padera su bizian jarri eta alde lautik txigortuko ditugu tipulak, oliorik gabe, ongi belztu arte. 20 bat minutu izango dira. Horrek emango dio kontsomeari kaoba kolore berezia. Haragi puska garbiak kazolaratuko ditugu berriro, gainerako osagaiekin »baita tipula txigortuak ere». Urez estali eta su ezti-eztian jarriko dugu guztia egosten, irakinaldi bortitzik gabe. 3 bat orduan edukiko dugu, kontsomea egina dela ikusi arte. Sutatik atera eta pausatzen utziko dugu guztia 30 minutuan, iragazi aurretik. Kontu handiz iragaziko dugu salda eltze garbi batera, burruntzaliz burruntzali, iragazkiaren eta oihal mehe baten bitartez. Inoiz ez dugu salda zuzenean iragazkira isuriko, eta kazola jasoko dugu, zikinkeria hondoan geldi dadin. Kontsomea ahalik eta gardenen aurkeztu behar da, uherrik gabe. Zerbitzatzerakoan, gatz larria emango diogu kontsomeari. Tanta batzuk xerez ere erantsi ahal zaio, nahi izanez gero. Lagungarri gisa, ogi puska txigortuak edo salda egiteko erabili dugun isats haragia eta oilokia, papurturik, ipini ahal izango ditugu katiluen hondoan. Haragia soberan edukiz gero, ropa-vieja tortilla bat egin genezake harekin.


Azkenak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


Eguneraketa berriak daude