argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

ETAko presoekiko Espainiako sistema judizialaren egokitasunaz galdetu zioten Francisco Jose Alcaraz Terrorismoaren Aurkako Biktimen Elkarteko (AVT) lehendakariari: «Sistema ona da -erantzun zuen Alcarazek-; hara, ohartarazi beharrean nago, ETAko preso bat inoiz ez dela espetxean izan hamabi edo hamairu urte baino gehiago, hori uste dut».

Rosa Diez PSOEko europarlamentariak kritika gogorra egin dio Espainiako Erregeari, hilaren 15ean Gasteizen izandako bisitan Juan Jose Ibarretxe lehendakariari eskainitako irribarre zabal eta besarkada beroa eman izanagatik. «Horrek ahuldu egiten gaitu», dio Diezek.