argia.eus
INPRIMATU
Zer da: Zor publikoa
Daniel Udalaitz 2021eko uztailaren 27a

Zor publikoa estatuak edo beste botere publiko batzuek »EAEko eta Nafarroako gobernu autonomikoek edo haien erakunde autonomoek» baliabide finantzarioak eskuratzeko modu bat da. Horretarako, balore-tituluak jaulkitzen dituzte, burtsan negozia daitezkeenak. Espainiako estatuan, zor publikoaren jatorria juroen garaitik dator. Errege Katolikoek jarri zituzten zirkulazioan, harik eta errege-bonuek ordeztu zituzten arte, Karlos III.agandik Fernando VII.a arte. Bi zor mota horiek Koroaren jarduerak »batez ere belikoak» finantzatzeko balio zuten. Zor publikoaren zerbitzua, printzipala itzultzea eta interesak ordaintzea, alegia, nahitaezko partida da estatuaren aurrekontu orokorretan. Zor publikoa betierekoa izan daiteke, diru-itzultzerik gabe, eta interes batekin, datarik gabe; eta amortizagaia, barrukoa zein kanpokoa. Epe laburrerako zorrak Altxorraren obligazioen, letren eta ordaindukoen forma har dezake. Obligazioak era guztietako enpresa edo entitateek jaulkitzen dituzten balore-tituluak dira, kapitalen merkatuan kreditua lortzeko. Altxorraren letrak Ekonomiako eta Ogasuneko Ministerioak jaulkitzen ditu, urtebeteko epean baliabideak eskuratzeko. Ordaindukoa pertsona edo entitate batek izenpetzen duen dokumentua da eta onartzen du halako kopuru bat denbora jakin batean ordaintzeko obligazioa.