Maitasun zailekin lardaskan


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Askotariko maitasunak daude. Gozoak, zoriontsuak, pizgarriak, errazak, erakargarriak, xarmangarriak, samurrak, mirarizkoak, itxaropentsuak, platonikoak, bete-beteak eta pozgarriak. Denak ez dira halakoak, alabaina, eta, gutxiago edo gehiago, denok bizi izan ditugu amodio gordinak, krudelak, ezinezkoak, gaiztoak, zailak, alienatzaileak, itogarriak, interesatuak, maltzurrak, gertaezinak, zitalak edota okerrak. Azken horiei erreparatu die batez ere Zornotzako Markeliñe konpainiak Cuatro de Corazones muntatzeko, edozein herritako parke bat eszenatoki dutela; goldatzeko lur emankorra topatu ere. Happy endeko istorio bila doan ikusleak jai izango du, beraz, Markeliñeren azken ikuskizunarekin.

Maitasun zailak ditu hizpide Markeliñeren azken lanak eta, hartara, amodiozko nahiz desamodiozko istorio ugari aurkezten ditu taula gainean. Oihala altxatzean, egunkarietako kontaktu iragarkiak, txatetako mezuak entzungo ditu offeko ahotsean ikusleak eta hitzorduetara prestu agertzen diren maitasun ehiztariak ikusiko.

Ana Martínez, Soledad Carril, Pako Revueltas eta Juanjo Otero arduratu dira antzezlaneko personaiak gorpuzteaz, konpainiak ohiko duen eran, keinu antzerkiaren bidez. Konpainiaren ohiko kolaboratzaileak diren lau aktore horiek makina bat pertsonaia antzezten dituzte.

Bereizgarri gisa eta itsu-itsuan zitara bilduko direnak elkar ezagutu dezaten, larrosa bat eramango dute paparrean edo bihotz formako globo bat eskuetan edo lore sorta bat. Pertsonaiek batzuetan topo egin nahi izango dute eta besteetan ez, hitzordura etorritako ezezagunak sortutako inpresioaren arabera. Iragarki bidezko topaketa horiek ematen diote ikuskizunari lotura eta horien artean maitasun istorio gogorrak, zailak eta samurrak tartekatuko dira: maitasunak sor dezakeen dependentzia, tratu txarrak, sedukzioaren jolasa, sexu grina... Ikusleak hunkitu egingo dira sketch batzuekin eta irribarrea aterako zaie hainbatetan, haien bizipenen bat islaturik ikustean.

Joserra Martínez Markeliñeko kideak eta ikuskizunaren koordinatzaileak lana nola sortu duten eman digu aditzera: «Inprobisazioak egiten hasi ginen eta maitasun zailen gaiarekin egin genuen topo. Italo Calvinoren Los amores difíciles liburua aurkitu eta gaiak erakarri gintuenez, lanari ekin genion. Lan bat sortzen ari zarenean, sentibera zaude, eta batzuetan film bat edo margolan bat izan daiteke liluratzen zaituena, eta kasu horretan liburua izan zen».

Urtebete inguru eman dute antzezlana prestatzen; izan ere, obrako lau aktoreak konpainiaren beste ikuskizunetan ere ari dira lanean eta ez zaie erraza izan entseguak egitea, atzerrian egindako birak »Korean eta Kolonbian izan dira Markeliñekoak orain dela gutxi» eta aktore baten baja tarteko.

Parkea maitasunaren eszenatoki

Farola batek, zakarrontzi batek eta banku batek osatzen dute eszenografia xumea eta ederki ateratzen dio zukua taldeak. «Parkea aukeratu genuen eszenatoki gisa, parkeak oso ondo irudikatzen duelako maitasunaren bilaketa. Nire belaunaldikook ordu asko eman ditugu parkean. Nerabeak parkean eserita egoten ginen gure begiko neskatoaren edo mutikoaren zain. Orain gutxi arte parkea maitaleak elkartzen diren leku ezkutua izan da; orain agian ez hainbeste, izaera hori galtzen ari da», diosku. Zakarrontziak bizia hartzen du ikuskarian, berak jasoko baititu bihotz hautsiak.

Ikuskizunean zehar erabiltzen duten atrezzoa (globoak, loreak, egunkariak, makilak...) eraginkorra da. Hiru kolore nagusitzen dira jantzietan »Soledad Carril aktore eta dantzaria arduratu da jantziez» eta erabilitako elementuetan: zuria, gorria eta beltza, eta bikoteen harremanaren egoera adieraziko digute.
Aipatzekoa da Paco Trujillok argiztapenean egindako lana eta jolas politak lortzen ditu, galtza zurien arteko elkarrizketa kasu. Musikak ere egoki laguntzen du lana, istorioen segida erraztuz.

Antzerki bisuala

Keinu antzerkia egiten du Markeliñek, batez ere ikustekoa den antzerkia. Antzezlanean offeko ahotsaz gain apenas entzun daitekeen hitzik aktoreen ahotik. Metaforekin eta irudiekin jolasten du taldeak gizartean pil-pilean diren hainbat gai islatzeko.

Dantza koreografia batzuk ere osatu dituzte ikuskizunerako (makilen jolasa, larruzko lokarriarena...), Soledad Carril dantza mundutik datorrela aprobetxatuta. Eta magia trukuren bat ere ikus daiteke Cuatro de Corazonesen.

Martínezek dioenez, «ikusleek badakite Markeliñeren lan bat ikustera doazela eta estetika bat, eszeneratze modu bat espero dute. Ikusleak hasi dira gu ezagutzen eta hori onuragarria da». Keinu antzerki gutxi egiten da Euskal Herrian eta horri buruz galdetuta zera adierazi digu: «Guk lantzen duguna ez da egiten, baina hori baino garrantzitsuagoa iruditzen zait esatea ibilbide jakin bat jorratzen dugula. Lan lerro bat jarraitzen duen talde gutxi dago hemen. Lerro koherente bat jarraitzea interesgarria da, baina sorkuntza zailtzen du era berean».

Pasaiako Umorezko XXIII. Antzerki Jardunaldien baitan ikusi genuen antzezlana, eta taldeak espazioarekin arazotxo batzuk izan zituen arren, ikusleriak gustura hartu zuen Cuatro de Corazones.

Une honetan sei ikuskizun ditu Markeliñek kartelean: DSO kale antzerkia; haurrentzako Kartoibiraka, Mambrú eta Igandeetan piratek jai; eta helduentzako Punto Rabo eta Cuatro de Corazones. Joserra Martínezen hitzetan, «eskaintza oparoa dugu, aurrera egiteko beharrezkoa baita».

Markeliñeren eskutik bihotzaren norabideei arrastoa jarraitu nahi izanez gero, hilaren 13an Agurainen duzue abagunea. Eta gehiago izango diren bihozkada dugu.

Atzerrian biran
1986an lehen ikuskizuna aurkeztu zuenetik, makina bat plaza eta areto bete ditu Markeliñe talde zornotzarrak. Euskal Herritik kanpo ere sarri izan da, Espainian eta Frantzian batez ere. DSO kale antzerkiarekin sari ugari eskuratu du eta batetik bestera dabil lan hori plazaratzen. Irailean Hego Koreako Gwacheon Hanmadang Festival jaialdian izan zen, handik Chilcheseko (Castello), Molina de Segurako (Murtzia) eta Betxiko (Castello) jaialdietara abiatu zen eta urriaren hasieran Manizaleseko jaialdian (Kolonbian) parte hartu zuen lan arrakastatsuarekin. «Zure lana hainbeste lekutan erakustea esperientzia interesgarria da, baina ez pentsa horrek bizirautea bermatzen dizunik; dena den hori ez da gure asmo behinena», jakinarazi digu Markeliñeko kide Joserra Martínezek. «Hain leku ezberdinetan ikuskizuna antzeko ulertzen dela eta ikusleria hunkitu egiten dela, gozatu egiten duela antzematea da pozgarriena. Gainera, ederra da mundua ikustea».


Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude