Amona Txantxona


2021eko uztailaren 28an

Kultutik, kultu erotik, ote dator kultura? Batzuena bai. Babarruna adibide. Urtetako gose-zuloa berdindu diguten baba eta aza ia ia abandonaturik ditugun artean, urrutitik, Indietatik, laurehun bat urte exkax, berdantzart alegia, ekarri berria den babarruna indaba aldarezale xurien ikono da. Kultur kultu ederra geurea… Babarruna munduari biraka ari da, gu, gure kultura eta gure eromenak bezalaxe. Ekialdeko Indiatik mendebaldekoetara eta handik ekarria… Hemendik nora ote doa? Auskalo...

Kultuak kultu, putzez berotzen digu negua, baba bailitzan, babarrunak. Udaberriko ziza zozoa, botikatutako ardo saldoa eta abarrekin batera, ahotik uzkirainoko azal sentiberen bide eder horren gozagarri, igande eta jai egunetako gurgaia bihurtua da babarruna batzuentzat, mezaren pare. Puzkargilea, moko finenen eta patrika beroenen ikur...

Babarruna biltzen amaitu dugun sasoi honetan, kuiak oparo eta arbia mardul datorren arta-babarrun sailari begira, Berdiletzako gure amona zenak urtero berritzen zigun istorio bat zaharberrituko dut. Heredatutako obligazio eder… Berrogei bat baserrik osatzen duten herrian, jendearen miserikordiatik bizi omen zen "Amona Txantxona". Ez etxe, ez lur, ezin sororik izan. Uztazkeneko lekari beteko zoramenean babarrun soroari bildualdiak, bizpahiruak, eman ondoren hor dator etxez etxe Amona Txantxona, bakoitzaren babarrundiari azken bisita egiteko baimen eske. Soroetako parda eta arto-zuztarretako aihen eta hosto arteko kondar horiekin pasatzen omen zuen negua. Ez zuten bada, ustez behienik behin, leka asko utziko bildu gabe gose garai haietan, baina atso zaharra goseago eta bista zorrotzago. Urdai, odolki, saiheski eta sakramentu txoro askorik gabeko babarrunak izango ziren haiek… aza bai izango zuten. Aza beti izango da gure lagun, baita azaburuenarena ere.


Azkenak
Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude