Xabier San Sebastian: Tradizioa berritzen


2021eko uztailaren 27an

Gipuzkoako hiriburuan zenbait urtez gitarra eskolak jaso ostean, Xabi San Sebastianek Madrilen jarraitu zituen bere musika ikasketak. Itzuleran Izotz taldean hasi eta zortzi urte eman zituen bertan. Alboka taldeko deia jaso zuenean murgildu zen, batez ere, euskal folkean. Kantari eta gitarra jole donostiarrak lau urtetan hiru disko grabatu zituen Albokarekin. Gero Kepa Junkeraren Maren diskoko kantak zuzenean abestea egokitu zitzaion. Denbora horretan guztian animaziozko film laburretarako musika sortzeko beta ere izan du, Lluvia eta Vuela por mí filmetarako, kasurako. Orain, berriz, bere lehen bakarlanarekin dator: Orai.

Orai

Beti taldeetan ibilitakoa da Xabi San Sebastian eta aspalditik zuen bakarkako lan bat argitaratzeko gogoa. "Izotzekin nengoenean ere kantak sortzen nituen eta harrezkero banituen zenbait eginak. Baina ez nintzen pausoa ematen ausartzen", diosku San Sebastianek. Azkenean Albokaren promotoreak, Syntoramak, eskaini zion bakarlana argitaratzea. Promotore honek duen zigilua, Nocd Rekords, izan da hain zuzen Orai karrikaratu duena. Joan zen urteko azaroa eta abendua bitartean grabatu zen diskoa, Amasako Etxezarreta baserriko IZ estudioan, hain zuzen ere. Esperientzia handiko musikariekin bildu da donostiarra disko berrirako. Bertan izan dira, besteak beste, Alan Griffin, Suso Saiz, Mikel Irazoki, Tino di Geraldo, Julio Andrade, Arkaitz Miner, Krixu Monthieux »French Funk Federation», Oreka TX... "Hamabost bat egunetan burutu genuen grabaketa Mikel Fernandez teknikari eta Suso Saiz ekoizle genituela. Musikari oso onek hartu dute parte eta oso gustura egin dugu lan. Gehienak lehendik ezagutzen nituen eta nik neuk deitu nien. Tino di Geraldo, Krixu Monthieux eta Mikel Irazokiri, berriz, Suso Saizek deitu zien", azaldu digu donostiarrak.

Maritxu erotikoa

Azken urteotan euskal musika tradizionala jorratzen aritu da Xabi San Sebastian, lehenengo Albokarekin eta gero Kepa Junkerarekin. Dena den, donostiarrak bazuen gogoa euskal kantak bere erara lantzeko. Eta horixe izan zen, hain zuzen ere, Syntorama promozio etxetik jaso zuen proposamena. "Bada Albokarekin jotzen nuen kanta bat, Ipar haizea. Nik bateriarekin entzun nahi nuen abesti hori, adibidez. Eta gustatzen zait nola gelditu den", diosku donostiarrak. Horrela, Alan Griffin-ekin batera partiturak begiratzen hasi eta aukeraketa egiten hasi zen. Orai osatzen duten hamaika abestietatik sei herri kantetan oinarritzen dira. Moldaketa horien artean daude, adibidez, Neure maiteak, Bardako arratsaldean eta Maritxu. Azken hori da, Xabi San Sebastianen ustez, gordetzen dugun euskal kanta erotiko bakarretakoa. "Mutilaren eta neskaren arteko elkarrizketan iturria eta ardotxo txuria aipatzen dira. Eta niri ardotxo txuri horrek asko esaten dit. Gainera, beste kultura askotan, Galiziakoan eta Gaztelakoan, adibidez, iturri asko sinbolo erotiko bezala agertzen dira", azaltzen du. Kanta horretan Mercedes Peónek hartzen du parte Maritxuren papera eginez. Eta San Sebastianek dioskunez berak galiziarrez abestutako zatiek askoz mezu esplizituagoa dute: "Euskal kantutegian ardoaren eta mozkorraldien inguruko kantak, ezkontzen ingurukoak eta maitasun kantak daude. Ez dira agertzen kanta erotikoak eta nik uste dut bazirela". Euskal Herriko kanta herrikoi asko eta asko abade eta eliz gizonek bildu eta gorde zituzten eta horrek zerikusia izango zuela deritzo San Sebastianek. "Maritxu kantak, berriz, itxura xumea du, ez baitu inolako zikinkeriarik esaten eta nik uste dut horregatik libratu zela", diosku.

Garbigailua, futbol partida eta techno pixka bat

Euskal kanta herrikoiak bere erara interpretatu ditu Xabi San Sebastianek bere lehen bakarlan honetan. Antzinako Mutil gazteak kanta, adibidez, gaur egungo giro soinuekin uztartu du: "Etxean nengoela garbigailuak erritmoa zuela konturatu nintzen eta berarekin batera kantatzen hasi nintzen. Ongi zegokion partitura bat aukeratu eta kanta sortu nuen". Ideia Alan Griffini kontatu zionean, honek Juan Mari Beltranen txalapartari buruzko idazki bat erakutsi zion. Bertan, duela urte asko, jendeak, lanean zegoenean, lanabesekin erritmoak sortzen zituela kontatzen zen. "Txalapartaren jatorria sagarrak txikitzean datzala ezaguna da, langilea jolasten hasten da eta musika sortzen da. Soinu gehiago ere badaude, gurdiena, erroten soinua... Badirudi bazegoela soinu horien guztien gainean abesteko ohitura. Hortaz, gauza berdina egiten ari nintzela ikusi nuen, baina gaur egungo tresna batekin", dio San Sebastianek. Kantuaren giro soinuaz Krixu Monthieux arduratu da. Sukaldeko giroa jaso nahian garbigailuaren soinua eta joan zen denboraldian Realak Mallorcaren aurka galdutako partida grabatu zituen momentuaren lekuko.
Hego haizea kanta, berriz, techno erritmoetara hurbiltzen delako nabarmentzen da. Teknologiaren marka izan arren, sentsazio basatiak ere sortzen dituela deritzo gitarra jole eta kantari donostiarrak. "Melodia oso sinplea iruditzen zitzaidan, beraz, bere sinpletasuna indartu eta bonbo gogor hori sartzea erabaki nuen. Izan ere, kanta horixe da: melodia eta bonboa. Beste guztia jantziak dira. Baneukan euskal musikarekin horrelako zerbait egiteko gogoa", jakinarazi du.

Zuzenekoa prest

Diskoan instrumentu ugarik parte hartzen badu ere, ahots eta gitarraren hartu-emanean oinarritu dira kanta guztiak. Beraz, abestiei instrumentuak gehitu zaizkien moduan emanaldietarako instrumentuok albo batera utzi daitezkeela dio Xabi San Sebastianek. Hori dela eta, irratietan eskaini dituen emanaldietan bera bakarrik moldatu da. Kontzertuetan, berriz, boskotea izango da oinarrizko taldea: Frantxoa Etxezarret baterian, Mathieu Haranburu baxuan, Unai Zubeldia txirula, whistle eta albokarekin, Pepe Otxandorena mandolina, gitarra elektrikoa eta bouzoukiarekin eta Xabi San Sebastian bera gitarra akustikoan eta ahotsean.


Azkenak
Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


Eguneraketa berriak daude