argia.eus
INPRIMATU
Ezinbesteko lanak
Castillo Suárez @casti_suarez 2007ko otsailaren 21a
Ezinbestekoak diren lanak aldi baterakoak dira gaur egun, are gehiago etorkinek egiten dituzten lanak badira. Garai batean, aldi baterako etortzen ziren gurera, alegia sasoikako langileak izaten ziren etorkinak. Ondotik, etxekoek utzi zituzten nekazaritzako lanak, eta etorkinek eginkizun horiek hartu zituzten. Sobera ere lan horiek errazki ikas daiteke. Horrela, langile batzuk besteekin ordezkatzen dituzte etengabe nagusiek. Hortaz, langileek ez dituzte nagusiekin lan harreman iraunkorrak.
Eta nahiz eta etorkinen lana ezinbestekoa den, gureganatu dugu etorkinek egiten dituzten lanak alde baterako izan behar dutela ezinbestean. Nolabait esateko ulertzen dugu etorkinen lana ez dela ezinbestekoa, areago, garrantzi handiegirik ez duela. Alabaina, egunen batean, etorkinek egiten duten lana ezinbestekoa dela ulertu beharko dugu, eta etorkinen lana eta gainontzekoena berberak izanen dira. Egun horretan ez dira lan mota batzuk batzuenak izanen, eta beste lan mota batzuk besteenak.