Berreskurapenaren abentura


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Liburu honetan euskararen historia laburra ageri da. Euskararen historia luzea da, liburuxka hau aldiz, ttipia. Asmoa zaila zen, mendeetako kontuak irakurketa arinean, ez aspertzeko moduan eskaintzea. Horixe du alde ona. Alde txarra, edozein historia kontatzean, laburra denean batik bat, hautatu beharra izaten da, eta honela zenbait datu eta kontu garrantzizko aipatu gabe gera daiteke.

Euskararen historia da gaia, bai. Eta nahiz eta euskara herri honetako jatorrizko hizkuntza izan, harrigarria da ezjakintasuna, erdaldunek nahiz euskaldunek dutena; bizi izan dugun egoera politikoak ongi azaltzen duen arren, jasanezina eta onartezina da.

Zergatik horrelako ezjakintasuna? Egoera politikoa aipatu dut, eta jaso dugun hezkuntza mota ere aipa nezakeen. Bertzalde bada argitalpenik gai hau jorratzen duenik, baina beharbada ez zaio iritsi jende askori eta zabaltze lanean badago eginkizunik. Hutsune edo leize sakon horixe, pixka bat bada ere, betetzera dator liburu hau, euskaltzale orori bertako jatorrizko hizkuntzari buruz zenbait datu eskainiz.

Hizkuntza ezkutuan

Bai Erdi Aroan, bai hurrengo mendeetan euskara da herriaren hizkuntza. Horren froga hainbat dokumentu dugu. Ezkutatzen saiatu ziren arren.

Nola baztertu jende guztia mintzo den hizkuntza? Lortzen zaila dirudi, ezta? Baina hemen, Euskal Herrian, badugu frogarik lor daitekeela ziurtatzeko. Nola egiten da? Goitik behera eta zeharretara. Euskal Herrian gertatu zen. Hasteko erabilpen administratiboa debekatu zen. Hagitz ongi erran zuen Lizarrako Lakarra zenak, historiagile ezagunak: "…Euskal Herriaren Erdi Aroaren historia aztertzean behin eta berriro ohartzen gara mintzo ez zen hizkuntzan idazten duen herriaren iragana berreraikitzen ari garena eta bere hizkuntza dokumentuen artetik ihesi doakiola".

Administrazioan bezala elizak ere bere "rola" jokatu zuen, batzuetan batera bertze batzuetan bertzera. Garai hartan apez batendako parrokia gaur egun funtzionari lanpostua bezalakoa izanen zen. Lortu ahal izateko borroka handia izaten zen. Lanpostu haiek lortzeko prozesuetan sorturiko auzi ugari dago, aunitzetan euskara jakin beharrik ote zen izan ohi zen erabaki beharreko auzia. Horrelako auzi bat zela medio 1765. urtean Nafarroako herri euskaldunen errolda osatu zuten, 183 ziren guztira zerrenda horretakoak. Har ezazue kontuan zerrenda horretan ez zituztela sartu Etxarri Aranatz edo Arbizu. Hortik neur ezazue zerrendaren fidagarritasuna.

Lizarran bertan ere bada antzeko datu garrantzizkorik. San Juan elizako dokumentu batean ageri denez, 1607an apez euskalduna eskatu zuten, herena euskal elebakarra zelako. Bertze bi herenak ere ez ziren urrun ibiliko. Ez gara gaur egun "euskaldun" hitzak duen erran nahiaz ari. Gaur egun ia euskaldun gehienak "erdaldun" ere bagarelako. Froga horiek bertze zerbait erakusten digute: "euskalduna" erraten zutelarik "euskaldun hutsa" erran nahi zutela, eta "gaztelaua" edo "erromantzeduna" erraten zutelarik "elebidun" ere erran nahi zutela. Ziur aski, aunitzetan, euskalduna eta gaztelaniaz zertxobait, pittin bat, ulertzen zuena.

Berreskurapenerako lehenbiziko saiakera Gerrate Zibila baino lehen izan zen. Ikastola ez, baizik eta "escuela vasca" izenez Foru Enparantzan hainbat haur bildu ziren euskaraz ikasten. Oso urte guti iraun zuen ikastola hark. Ikastola hartan ibili zirenen artetik oraindik ere bizi dira batzuk. Ez zuten hizketan ikasteko astirik izan, baina ia laurogei urte izanagatik oraindik ere gogoan dituzte zenbait hitz. Olazaran txistulariak prestaturiko abestiak baliatzen omen zituzten soinketan aritzeko. Gerrate Zibilak bertan behera utzi zuen saiamen hura. Hango haurrak eskola nazionaletara bidali zituzten. Haietako batek dioenez, "haurrak ez ezik, pupitreak ere eraman zituzten, nik neurea ongi ezagutzen bainuen. Eta jolasorduan, inor ez zegoelarik, neure pupitre zaharrera hurbiltzen nintzen, izan ere hain zen ederra, ‘escuela vasca’n argizariz igurtzirik zaintzen baikenuen!". Bigarren saiakerak, berrogei urte igaro ondoren, arrakasta izan zuen, ordea. Lizarra Ikastolak 700 ikasle baino gehiago ditu gaur egun.

Euskararen aztarnak gaztelanian

Hitzak oinetakoak bezala, ibilian-ibilian, gastatu egiten dira, horregatik, ongi uler dadila, "berreskuratu" aditzak lehendik dagoena eta datorrena berriro eskura jartzea erran nahi duenez, segidan, bertze kontu batzuekin batera, zeharo desagertu ez zen euskararen aztarnak biltzen dira Lizarra aldeko gaztelaniazko hiztunen mihietan. Bai, halaxe da, euskara ez zen erabat desagertu eskualde honetan. Eta ez naiz ari abizenez, toki izenez edo inolako "fosilez". Ez horixe. Hiztunen eguneroko jardunaz baizik. Izan ere, oraindik ere hainbat euskarazko hitz entzun daiteke bertako gaztelanian txertaturik.

Batez ere zaharren ahotan. Hondarrak, aztarrenak geratu baitziren, adi ibiliz gero edonork harrapa ditzake hondar horiek. Bai, hitz bereziak dira, geure-geureak, bertakoak direla badakigu, betikoak. Entzun nagusiei, laster jasoko dituzue han eta hemen. "Zaborrica" bat begian, "sardea" belarra biltzeko, "sagundila" harrien artean, "abarrak" piperrak erretzeko…

Badiren eta ezagutzen ditugun arren hitz gehienak nekazal girokoak dira. Guti erabil daitezke gizarte modernoan. Modernizazioak bizimodua erabat aldatu du. Eskolek, alfabetizazioak, goi mailako ikasketek eta komunikabideek hitz egiteko era aldatu dute. Batez ere, gazteen hizkera. Erran dudan eran gertatzen ari da, hala ere badira batzuk, arrazoi ezberdinengatik, denon ahotan entzun daitezkeenak. Bi adibide:

Auzolana: auzo, lan. Tradizio handikoa izateaz gain, oraindik ere, duen mezu positiboagatik edo, indarrean dago. Beharbada, horregatik trantsizio garaian alderdi baten izena izan zen.

Zirikiar: zirikatu. Dirudienez, jendeari atentzioa ematen dion hitza da, grazia duelako edo.

Azken adibide polit bat: zinburruska, zinburrusku. Zanbulua edo kolunpioa esan nahi du. Hitz hau ez da "sardea" bezalakoa, oraindik ere tresna hori gure haurrek erabiltzen dutelako. Oraindik hitz hori ezagutu eta erabili zuten batzuk bizirik direnean, Lizarra aldeko haur batzuek berriro erabiltzen dute. Ez da zaila berreskuratzea. Informazioa eta borondatea behar dira. Eta orain ez naiz hitz bati buruz ari, hizkuntza bati buruz baizik.

Bati behin entzun nion euskaldunak barraskiloak bezala huts-hutsetik sortu zirela. Barraskiloak ez dakit, baina euskaldunak eta euskara Lizarran ez dira arrotz. Ez da azken urteetako kontu hutsa. Ez horixe. Euskara bertakoa da. Lizarraneuskaraz.bai.


ASTEKARIA
2004ko azaroaren 07a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Arkaitz Zarraga Azumendi
#2
#3
Ane Ablanedo Larrion
#4
Karmelo Landa
Azoka
Azkenak
Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentu birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Azken dantza hau izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Bilgune Feministak Iratxe Sorzabal babestu du
“Indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urtez luzez estatuek babestua”

Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Vesubioren erupzioak garun bat kristalizatu zuela frogatu dute

79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


“Hitzarmen duin bat lortzeko” mobilizazioak iragarri dituzte ‘Diario de Noticias de Álava’ko langileek

Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
 

 


Eguneraketa berriak daude