Teoria ekonomikoan, diruaren prezioa bezala definitzen da. Zordunak kredituan jasotako kapitalaren ordainetan hartzekodunari (gehienetan, bankuak edo aurrezki-kutxak) zorraren printzipala bihurtzeaz gain, ordaindu beharko lizkiokeen kopuruak kuantifikatzeko modua da. Interes bakuna edo interes konposatua izan daiteke. Interes-tasak entitate finantzarioen likideziaren eta agintari monetarioen aurreikuspenen arabera fluktua dezake. Orain, Europako Batasuneko 25 estatuentzako agintaritza monetarioaren egoitza Europan dago, eta Europako Banku Zentralak erabakitzen du. Interes-tasa hori hainbat txikiagoa izango da zenbat eta handiagoa den likidezia eta zenbat eta handiagoa den produkzio-jarduera edo krisi baten ondoko errekuperazioa bultzatzeko asmoa. Une honetan, interes-tasak behetik dabiltza. Operazio-moten arabera, ezberdintasun handiak izaten dituzte interes-tasek. Hala, izan daitezke edo finkoak, denboran zehar aldatzen ez direnean, edo aldakorrak, Libor edo Mibor tasaren oinarrizko erreferentziaren arabera. Hurrengo zenbakian azalduko ditugu tasa horien kontzeptuak.