Net Hurbil: Maathai ikasiegia, arrakastatsuegia eta gogorregia da

  • Wangari Maathai-k dio Nairobiko bere baratze txikian egin zuela lehen aproba, hiru zuhaitz aldatuta. Gero bihurtu da Kenya zuhaitz eta baso berriz hornitu nahi duen mugimenduaren eragile nagusi. Zer lortzeko? «Emakumeek sua egin ahal izan dezaten, aldi berean, ekosistema zainduz».


2007ko otsailaren 21ean
Urriaren 8a arte sei ziren Nobel Saria jasotako afrikarrak: Nelson Mandela, Fredrick de Klerk, Desmond Tutu eta Albert Lutuli Hegoafrikako Errepublikakoak, Kofi Annan Ghanakoa eta Anwar el Sadat Egiptokoa, israeldarrekin bakea sinatu eta gero atentatuz hil zutena. Zazpigarren hau da -Wangari Maathai- lehenengo emakumea eta kenyarra, 64 urteko andrea eta pertsonaia berezia. Adjektibo hori merezi du hirugarren munduan bere ekintza politikoaren ardatza zuhaitz landaketan ipini duenak: Nobel Saria jaso duela jakin eta lehenengo prentsaurrekoan hiesa tximutik gizakietara "berez" ez, baina lehen munduko laborategiren bat tarteko dela, era artifizialean, pasa dela esan du.

Kenyako egunkari erreferentziala den The Nation arakatu dugu pittin bat, Wangari Maathaitaz etxekoek zer dioten jakin nahian. Han argitaratutako zenbait kronika eta iritzi artikulutan ingurumenarekin konprometitutako emakume indartsua ûiron lady, burdinazko andreaû marrazten dute.

Kenyako Niyerin 1940an familia dirudunean jaiotako emakume honek biologia eta albaitaritza ikasketak Estatu Batuetan egin zituen. Sorterrira itzulita, Nairobiko unibertsitatean irakasle izan zen estraina eta dekano 1971tik aurrera.

1977an Green Belt Movement (Gerriko Berdearen Mugimendua) erakundea sortu zuen. Hau Afrikan ingurumenaren aldeko mugimendu modernoen aitzindaritzat jotzen dute: zuhaitz landaketan oinarritu zuen bere lana GBMk, eta kontatzen dutenez urte hartatik gaurdaino 25-30 milioi zuhaitz landatzea lortu du. Baso lanetan, nekazaritzan eta erlezaintzan ari diren langileekin elkarlanean arituz lortu ditu kopuru horiek GBMk, eta batez ere emakumeak mobilizatuz. Zerbaitengatik antolatu zuen Maathaik GBM Kenyako Emakumeen Kontseiluaren (Maendeleo Ya Wanawake swahiliz) babesean.

Emakume kontrolatzen zailegia

Instituzioetan partaide izan da neurri batean Maathai, mugimendu herritarren bultzatzaile aldi berean, atzerriko Gobernuz Kanpoko Erakunde indartsuen laguntza eduki du, gobernuaren planei hortzak erakutsi dizkie... Tirabira handien erdian aurkitu izan da urteotan Maathai: 3 haurren ama eta 1980tik dibortziatua, bidean gogortu behar izan du.

Joyce Mulama batek idatzi duenez "1963tik 2002ra agindu duen Kenya African National Union-en erregimenak zerrenda beltzean zeukan, eta sarri samar eraman behar izan zuten ospitalera, poliziak jipoituta. (...) Duela bost urte, 1999an, Nairobiko Karura oihanean eraso egin zioten baso dirudunek ordaindutako gaizkile batzuek, parke natural hura espekulatzaileen eskuetara joan ez zedin talde batekin mobilizazioetan ari zenean".

Aurreko erregimenarekin ordea arazo nagusia 1989an izan zuen Maathaik: Daniel Arap Moi presidente zaharrak 62 pisutako eraikin handia ûAfrikako altuenaû jaso nahi zuen Nairobiko Uhuru oihanean, bere KANU alderdiaren egoitza nagusia han ipintzeko. Parkea hondatzeaz gain, Nairobi hiriak hain beharrezkoa duen ura gehienbat eraikin berriak ostuko zuela eta mobilizazio handia antolatu zuten Maathairen jarraitzaileek. Biziarteko lehendakari izan nahi zuen Arap Moik orduan esan zuen: "emakume hori erotuta dago eta gure herriarentzako arriskutsua da".

Borroka horiekin guztiekin, eta batez ere zuhaitz landaketan mobilizatutako jendeagatik eta lortutako emaitzengatik, Green Belt Movement gaur erakunde indartsua da Kenyan, eta eredu hori Tanzania, Uganda, Malawi, Lesotho, Etiopia eta Zimbawen ere lantzen ari dira. The Nation egunkariari GBMko administratzaile Nancy Muthianik esan dio: "Zuhaitz landaketak ekarri gaitu gauden lekuraino. 600 talde lokaleko sarea osatzen dugu, talde guztien artean 6.000 zuhaitz mintegi lantzen dituzte, eta lur sail pribatuetan, urteotan, 30 milioi arbola landatzera iritsi gara. (...) Jendea behar den ekintzaren bat egiteko unean, bulegoak itxi eta gu ere bertara joaten gara lanera, gure lanpostua edozein mailatakoa dela ere". Ura aurrezteko proiektuak, laborarien arteko elkarlana eta ingurumenari buruzko heziketa programak lantzen ditu GBMk. Emakumeen mobilizazioarekin lotuta dagoenez, neska gazteekin sexu osasun arazoez ere ari dira.

Orain, borroka luzeen ondoren, irudi ona ematen duen jarduera da zuhaitzak landatzea Kenyan. Maathairi Nobel Saria emateko bezperan, urriaren 7an, 10 milioi zuhaitz landatzea helburu duen apustuaren emaitzen berri eman zuen The Nation egunkariak. Multinazional handi bat du babeslea, Total Eco; honek Kenyan duen ordezkaritzak aukeratu ditu zuhaitz landatzaile txapeldunak, hainbat ataletan. Korporazioen sailean Unilever multinazionala saritu dute, 270.000 zuhaitz autoktono landatu izanagatik, eta SDV Transami garraio konpainia diruz justu dabiltzan taldeei landareak kitorik eramateagatik.

Eskolen artean, 26.000 arbola aldatu dituzten Lenana ikastetxeko gazteak eta 200.000 landatu dituzten Egerton Unibertsitatekoak saritu dituzte. Laborantza atalean, transformazioan diharduen Mathara Holdingsek 70.000 zuhaitz landatu omen ditu, eta gure mahaietaraino ahuakateak bidaltzen dituen Kenya Avocado Growers federazioak beste 70.000. Eta horrela doaz luzatzen saridunen zerrenda eta zuhaitz kopurua, iaz bost milioi arbola ipini dituzten 500 proiektuak osatu arte. Aspaldi batean, gure artean, Coca Colak antolatzen zituen eskolako literatur sarien tankera duten hauen bidez, ondoko kanpainetan, Total Eco Challenge-k Kenyan urtean 100 milioi zuhaitz landatzea sustatu nahi omen du.

Heroiaren moduan aurkezten dugu komunikabideotan Wangari Maathai. Baina saridunak berak hitzaldi bakoitzean gogorarazten du ez direla bideko neke eta oztopoak ahaztu behar. Kenyan ingurumen ministro denak ondo gogoan du 1991n bertan, ordurako unibertsitateko irakasle prestigiotsua zenean, Elgeyo Marakwet eskualdeko gobernadoreak mehatxu egin ziola bere lurraldean sartzen bazen zirkuntzisioa eginaraztearekin. Hori natur parke baten aldeko mobilizazioak antolatzeagatik eta emakumeen artean saltsa antolatzeagatik. Paul Chepkok zen agintari æzikirazaleÆ hura. Ez zion gozo erantzun Maathaik: "Gizon horrek bere genitalei garrantzia handiagoa ematen die bere buruari baino. (...) Hain dira ganorabakoak agintariok ezen emakume batek aurre egiten dien bakoitzean gaixotu egiten direla, eta genitalei eusten hasten dira, horiek direlako beren segurtasun bakarra".

Ez dira ahaztekoak dibortziatu zenean Wangari Maathaitaz senar ohiak esandakoak ere: "Ikasiegia da, gogorregia, arrakastatsuegia, burugogorregia eta kontrolatzen zailegia".

Azkenak
Trunpen eta fiskal demokraten borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinoiz eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBetan jaiotako etorkin ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


Eguneraketa berriak daude