Karrantza: larre berde eta haitz zurien lurraldea

Aurreko batean, Bizkaia ezagutzeko Enkarterrietatik hastea aukera ausarta bezain interesgarria zela kontatu genuen. Eta bada, Galdames inguruaz gain, eskualde horretan aberats bezain ikusgarri den beste gune bat: Karrantza. Horixe ezagutzea da oraingoan proposatzen dizueguna. Sasoi bateko Euskal Herriko larre berdeak bisitatzeko aukera eskaintzen digu Karrantzako udalerriak. Auzune txiki mordoak osatzen dute Karrantza, eta indianoen aztarna ugari izateaz batera, naturaren eboluzioaren erakusgai harrigarriak ere baditu. Horren adibide dira Sopeñako artadia eta Pozalaguako kobak. Horren inguruan, Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren parke naturala egiteko asmoa ere badago. Orain dela hamar urteko egitasmoa den arren, 2005ean Ranero auzunearen bueltako parajea Armañoneko parke natural izendatzeko proiektua dauka Eusko Jaurlaritzak. Horren alde egin zuten Baljerri taldekoek, hamarkada bat dela, inguru horretatik tentsio altuko kablea pasarazi nahi izan zenean. Proiektu hori bertan behera geratu bazen ere, parke naturalaren izendapenak aurrera egin zuen eta, itxura guztien arabera, datorren urterako onartu egingo dute.

Hortaz, eta mugak jartzen dizkioten bitartean, parajea era naturalean, dagoen moduan, gozatzeko daukagun aukera aprobetxatuko dugu. Benetan ikusgarria da Ranero auzunetik Paules auzunera bitartean dagoen eremu osoa.

Karrantzara bidean

Autoz Zallatik aurrera eginda Karrantzako udalerrian sartuko gara. Mendatea jaitsi ostean, hainbat auzunerekin topo egingo dugu eta gure jomuga Ranero izango da. Horretarako Molinar bainuetxeak igaro ostean, BI-4679 errepidea hartuko dugu, ezkerretara, eta 5 bat kilometro egingo ditugu, Ranero auzunea pasa ondoren, Pozalaguako kobetara arte. Goizeko 11etan irekitzen dituzte kobak bisitatzeko ateak, harrobi ikusgarriaren ondoan daude, eta harrobi hori martxan egon zeneko eraikina aprobetxatu dute begiratokia egiteko. Bizkaiak Burgos eta Kantabriarekin muga egiten duen mendatea dago parez pare. Ikusgarria da benetan. Goizean goizetik eguzkia handik irteten da eta arratsean, berriz, mendate guztia ikusteko aukera izango dugu. Aipagarria da Raneroko harkaitzek erakusten diguten bista: paraje karstikoa da eta hantxe dago Karlistaren Torka izeneko sima (737 metrokoa). Horixe izango da gure ibilbidearen hasiera.

Sopeñako artadirantz

Kontuan hartzekoa da, gaurko proposamena joaneko ibilbidea dela. Itzulera leku beretik egin ezean, taxian edo bestelako garraiobidez egin behar da. Hala ere, 3 ordu edo 3 ordu eta erdiko ibilbide zoragarria da. Helmuga Sopeñako artadia dugu, 200 urte baino gehiago dituzten arteek osatzen duten arboladia.

Pozalaguako aparkalekuan autoa utzi eta mendian gora egingo dugu. Horretarako, kobetara heldu aurretik dagoen bidexka hartuko dugu. Ordu erdiko igoera da gailurrera artekoa. Pixka bat aldapatsua da, baina 40 bat minutuan egin daiteke. Eta handik aurrerakoa, laua dela esan genezake, artadira arte.

Bitxia da oso Pozalaguako begiratokitik eskuma aldera begiratuz gero, harkaitz nagusi biek duten tartea, Mazo haitza batera eta Ranero bestera. Badirudi itsasoak beharko lukeela han. Horixe baino ez zaio falta parajeari. Beste aldera, berriz, eta artadira bitartean, larre berdeak ikusiko ditugu. Izan ere, Karrantzako eskualdean, larreetako ugazaba dira esne-behiak eta okela behiak. Euskal Herrian pinua azkar hazten zen zuhaitza zela ohartu aurretiko euskal zelaiak dira ikusiko ditugunak gure bistak ematen duen lekuraino.

Biañezko San Andres eliza

Oinez egiteko paraje hori ikusi egin daiteke, auzunez auzune joanez gero. Autoz edo bizikletaz egiteko bidea izan daiteke hori. Bisitatu beharrekoa da Ranero auzunea. Txikia da, baina badira antzinako dorretxe itxura duten etxeak ere. Sasoi honetan bisitatuz gero, piper sikuak ikusiko ditugu balkoietan eskegita.

Osterantzean, Molinar bainuetxeetara jaitsi daiteke eta baita Palatinos-eko espiritualtasunaren etxera ere. Handik gertu dago Biañez auzunea. Aldapa gora batean dago eta sarrera bi ditu. Bietatik, hala ere, leku berera helduko gara: San Andres eliza aurrera eta sasoi bateko garbilekura. Latsarri edo harraska berritu dutela igartzen da baina han ere, jendearen ingurumenarekiko errespetu eskasaren aztarnak sumatzen dira; zaborra eta hondarrak daude harriaren bueltan. Hala ere, iturriak ur emari dezentea dauka.

San Andres elizaren dorre bien kapelerak behetik, errepide nagusitik, ikusten dira, jada, eta harritu egingo gaituzte, gutxi direlako horrelako itxura duten euskal elizak. Biañezko San Andres eliza 1884an eraiki zuten, Romualdo Chavarri zenak aginduta. Eliza eta auzuneko eskola biak eraiki zituen berak XIX. mende amaieran. Bere omenezko leloa irakurri daiteke oraindik ere, elizaren frontisean "Romualdo Chavarri jaunari, eliza honen eta bere eskola bien fundatzaileari, parrokia honetako eliztarren esker onez".

Elizaren ezkerraldetik ikusten den bideak eramango gaitu Bizkaiko Foru Aldundiaren Karpin abentura parkera eta handik aurrera, Paules auzunera arte jarraituz gero, Kantauri alde guztian dagoen artadirik zaharrena bisitatzeko aukera izango dugu.

Karpin abentura
Karpin abentura edo Bizkaia parke ekologikoa Biañez eta Paules auzuneen artean dago. Sartu aurretik gerturatu zaitezte, atetik oso hurbil dagoen askara. Bitxia da, baina hantxe dago jasota Karrantza haraneko zaindariaren agerpena gertatu zenekoa: 1670eko irailaren 18an izan ei zen, Gertaera Oneko Andra Maria agertu zenekoa »bere santutegia La Escrita mendatetik oso gertu dago, Suceso auzoan».
Bizkaiko parke ekologikoari dagokionez, 20 hektareatan Terrasauro gunean dinosauruen sasoiko animalia erraldoiak ikusiko ditugu eta Dino Txiki gunean, txikienek olgetan egiteko aukera paregabea dute. Gastoon Island gunean, berriz, dinosauruen ondotik etorritako faunaren berri jasoko dugu eta horrez gain, 64 espezie ikusiko ditugu, gehienak animaliak sendatzeko zentrotik ekarritakoak. Neguan joan gura izanez gero, aurrez hartu behar da txanda: 946 107 066 edo 944 479 206 zenbakietan. Asteburuetan, berriz, 11:00etatik 19:00ak artean bisitatu daiteke.

Ordunteko mendatea
Azken aldian maiz ari gara Ordunte mendia ikusten hedabideetan. Burgosen dagoen Mena haranean dago eta Karrantzarekin muga egiten du. Hantxe jarri gura du Eusko Jaurlaritzak beste parke eoliko bat eta hori dela eta, jendea protestan hasia dago. Han inguruan dago Zalama mendia, Bizkaiko bigarren mendirik garaiena. Trikuharriz josita dago eta berreskuratze lanak egin izan dira aztarnetan. Hartara, batzuk jatorrizko egoeran ikusi daitezke. Behin hara iritsita, Karrantzako elizetatik ibilaldia ere egin genezake. Aipagarria da gaur egun eliza asko berritu egin dituztela eta badirela oso interesgarriak diren eraikin erlijiosoak. Horietakoa dugu Aldakueba auzunean dagoen Mexikoko katedralaren erreplika. XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran eraiki zuten. Izan ere, hango biztanle asko Amerikara joan ziren eta itzuleran han ikusitako arkitekturaren eredu diren eraikinak egitea agindu zuten Karrantza aldean ere.

Sopeña, 200 urteko artadiaren sekretua
Artaditik ordu eta erdiko ibilbidea egin daiteke. Bidean, gainera, bestelako zuhaitzak ere badaude, eta ezagutzen ikasteko, izendatuta topatuko ditugu. Txutxumutxu modura aitortuko dizuegu, sasoia denean perretxikotara joateko paraje zoragarria dela, baina sekretu hau, zuen eta nire artean geratu dadila. Armañoneko parke natural izendatzeari esker, Sopeñako artadia babesgunerik garrantzitsuena izango da. Artadia ikusgarria da. 200 urte baino gehiagoko zuhaitzak daude. Mediterranear erako artadia da eta Kantauri itsasaldean dagoen mota honetako artadi bakarra da. Zuhaitz ikusgarriak daude eta pare bat hektarea ditu. Bertan, gainera, mikroklima berezia garatu dela diote: uda aldean bisitatuz gero, beste lekuetan baino giro freskoagoa izaten da eta neguan, berriz, epelagoa. Adituek diotenez, tenperatura orekatzea lortu da artadian.

Pozalaguako kobak
Pozalaguako haitzuloak Armañoneko parke naturalaren barruan geratuko dira. Gaur egun bisitatu daitezke. Gainera, orain dela gutxi ingurua atondu dute autoentzako eta autobusentzako aparkalekua eginez, eta bisitarientzako komun publikoak jarriz. Bisita orduak goizeko 11etatik arratsaldeko 19:00ak arte dira »azkena 18:30etan sar daiteke». Pozalaguakoek koba txikiak izan arren, "escentrica" izeneko estalaktita berezia daukate eta estalaktita mota hauek dituen koba bakarra dela diote, kantitate eta kalitatez. Pozalaguako kobek milioi bat urte dituzte, gutxi gorabehera.


Azkenak
Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Gazako su etenaren aurrean, Zisjordaniaren okupazioa sendotzen ari da Israel

Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


Eguneraketa berriak daude