argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2021eko uztailaren 16a

Jean Haritschelhar euskaltzainburu, idazle eta hizkuntzalari baigorriarrak Eusko Ikaskuntzako 2004 Manuel Lekuona saria jasoko du aurki, euskal kulturaren alde egindako lanagatik.

Jean-Mari Peigna pintore arbonarraren Coffe Painting erakusketa zabalik da Miarritzeko Sainte-Eugenie elizapean, azaroaren 24a arte. Kafea erabiltzen du margotzeko Costa Rican eta AEBetan bizi izan den artistak.

Igor Estankona eta Karlos del Olmo nagusitu dira Irun Hiria Literatura Sarietako euskarazko atalean, Ehiza eta nekea poemekin eta Hiltzaile ilegorria polizia eleberriarekin.

Glu Glu ekoiztetxea Cocidito MadrileƱo antzezlana prestatzen ari da. Izen bereko irratsaioan oinarrituta dago lana eta Galder Perez eta Eloi Beatok egokitu dute eszenarako.

Alaitz eta Maider banandu egingo dira, erromeri giroaren beheraldia eta gauza berriak egiteko nahiagatik. 14 urtez izan dira elkarrekin eta hiru disko grabatu dituzte.