Ispiluan, lauso


2021eko uztailaren 20an
Haur eskola batzuetan, Loris Malaguzzi pedagogo italiarraren eredua segitzen dutenetan kasu, ispilu handi batek hartzen du ikasgeletako pareta oso bat. Ikusi nuen lehenengoan, hezitzaile batek material hauskaitzez egina zela esan zidan, eta izugarri baliagarria zela, umeekin lanean aritzeko. Harrezkeroztik, ikasgela batera sartzen nintzen orotan beti ikusten nuen ume bat edo bi, batzuetan hiru, ispiluari so.

Jolasa antzekoa zen beti. Haurra bere buruari begira ispiluan, keinuka, balantzaka, besoak altxaturik edo kukubilko paratuta. Batzuetan bikoteka egoten ziren, haien buruari beha, eta, batera, kidearen islari ere erreparaturik, elkarren arteko eragina biderkaturik edo, bi beharrean, lau zirela baitzirudien.

Haur eskola horietan, bestalde, funtsezko tresnak jotzen dituzte senideen zein ikasgelako lagunen argazkiek eta 'nire historia' izenburua daramaten liburuak. «Nire historia» delako albuma gurasoek osatzen dute etxean, familiako argazkiekin eta umeak gustuko dituen marrazki eta kontuekin. Ikasgelako ipuinetan eskatuena izan ohi da. Umeek elkarri erakusten diote, haien aitona-amonen eta lehengusuen berri ematen diete besteei. Askoz geroago ere, neska-mutilek haur eskola gibelean utzi dutenean, liburura jotzen dute, noiz edo noiz, etxean. Haurrek erakusten digute zein garrantzitsua dugun gizakiok historia pertsonala, eta zein inportante, historia hori eta gu garena besteek ezagutu eta aintzat hartzea.

Fermin Etxegoienek Neurona eta Zeurona saiakeran dioen bezala, "euskaldun ia denok gara erdaldunak". Gure inguruko erdaldun gehienak, berriz, ez dira euskaldun. Hori da gure errealitatea, gustukoa izan edo ez. Errealitate hori haur eskolako ispilura eramanda, honela irudikatzen ahal da: bi haur ispiluaren aurrean daude, eta horietako batek, euskaldunak, bere isla eta bere lagunarena ikusten ditu ispiluan, baina bere lagunak, euskaraz ez dakienak, isla bat baino ez du ikusten, berea, ez ordea, bere adiskide euskaldunarena.

Euskaldunok aspalditxo ohartu ginen literatur itzulpenen muntaz. Lehenik, literatura unibertsaleko obrak euskaratzeak gure kulturari ekarriko zion onuraz jabetu ginen, eta konturatu berriak gara gure literatur lanak beste hizkuntzetara eramatea funtsezkoa dela, bizirauteko. Euskarazko literatur lan mordoxka itzuli dira, eta gero eta gehiago itzuliko dira. Baina lan horiek liburutegi eta liburu-dendetako apaletan gelditzeko arriskuan daude, ez urruneko arasetan, baizik eta Euskal Herrikoetan beraietan. Hemen berean ispiluan beren burua baino ikusten ez duten adiskide piloa baititugu, erdaldun hutsak, haiek. Batzuek ez dute izanen inolako asmorik euskaldunon isla hautemateko, baina isla hori ikusi nahi dutenek ere ez dute horretarako aukera handirik. Erdarazko hedabideetan euskal literaturaren berri emanez gero, euskaraz ematen baitute, ia inoiz ez gaztelaniaz edo frantsesez, eta horren ondorioz ohartu gabe pasatzen dira, ez euskaraz egiten diren gauzak soilik, baizik eta horien itzulpenak ere. Zenbat erdaldun euskaltzalek daki, Nafarroan, Aingeru Epaltzaren Rock'n'Roll nobela, besteak beste, edo Jon Alonsoren Idiaren eraman handia saiakera, Paciencia de Buey hori, gaztelaniaz leitzen ahal dituztela, bi idazleak nafarrak izanda ere? Are gutxiagok jakinen dute Arantxa Urretabizkaia eta Anjel Lertxundi gipuzkoarren El cuaderno rojo eta Un final para Nora, hurrenez hurren, edo Miren Agur Meabe bizkaitarraren El código de la piel irakurgai dituztela. Doi-doi ezagutuko dituzte Bernardo Atxagaren eta Unai Elorriagaren nobelen itzulpenak. Nafarroan esan dut, baina egoera ez da hobe izanen, beste euskal herrietan. Noizko, Sautrelaren erdarazko bertsio birziklatua, ETB2an, noizko, euskal idazlanen erdarazko bertsioen gaineko iruzkinak, erdaraz, gure inguruko erdarazko komunikabideetan?


Azkenak
Ágredok epailearen aurrean deklaratu du astelehenean, eta Zupiriak asteazkenean egingo du agerraldia legebiltzarrean

Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Gazako su etenaren aurrean, Zisjordaniaren okupazioa sendotzen ari da Israel

Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Eguneraketa berriak daude