Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an

ELA-LAB, elkarlana eta lehia eguneroko ogia

ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak publikoki jakinarazi du ELA eta LABen arteko harremanean hoztasun unea bizitzen ari dela, nagusiki hainbat sektoretako negoziazio kolektiboa dela eta. Azkenotan, ELAri elkarrizketarako deia egin diola argitu du LABek komunikatu batean, eta ELAk biltzeari uko egin diola. ELA eta LAB dira euskal esparru sindikaleko bi indar nagusiak, eta azken urteetan abertzaleen arteko elkarlanaren ikur nagusi bilakatu badira ere, beren tentsio uneak ere igarotzen dituzte, batez ere eremu sindikalean bizi duten lehiagatik. Nazio eraikuntza eta gatazkaren irtenbidea dela eta, elkarlan maila batera iritsi dira, baina baita zapai batera ere. Elorrietaren sindikatuaren ustez, burujabetzaren bidean heldu da arre edo so egiteko unea, eta prozesu zibil soberanista bultzatzekotan, ENAM osoak sinetsi beharko luke abertzaleek egun duten indarrean eta ETAk jarduera armatua baztertu beharko luke. ELAren ustez, ENAMek oraindik bete-betean sinesten du prozesu subiranistari ekiteko ezinesbestekoa dela EAJrekin akordioa lortzea, eta hori lehenesten du edozeren aurretik. Beraz, eskema hori gainditu arte, indar guztiak eremu sindikalera bideratuko ditu, are gehiago gaur egun, gatazka soziala gori-gorian dagoenean eta neoliberalismoaren esparruetatik gatazka sozial hori ukatzeko joera gero eta irmoago ikusten duenean. Berezko lehia sindikala eta nazio garapenarekiko ikusmolde desberdinak ere hor dira tentsio horren oinarrian.


Batasunaren iragarpenak ikusmira handia sortu du

Gatazkaren gainditze bidean, azaroaren 14an garrantzi handia izango duen proposamena egingo duela iragarri du Batasunak. Asko dira Batasuna edo bere aitzindariek egindako gisa horretako iragarpenak, baina hala ere, jadanik lortu du komunikabideak eta klase politikoa egun horretan Donostiako Belodromoan egingo duen ekitaldirantz begira izatea. Deia egunkariak aurreratu duenez, Batasunak balizko herri kontsultan erabiliko lukeen galdera aurkeztuko du. Pernando Barrena Batasunako Mahai Nazionaleko kideak zehaztu duenez, ez da proposamen borobilik egingo, aurrera egin ahal izateko ekarpen bat baizik.


Elkarrizketarako bi eredu

Alderdi politiko guztien arteko elkarrizketa bultzatzeko agiria aurkeztu berri du Elkarrik: Alde anitzetako elkarrizketa prozesu baterako ekarpena. Maiatzean hasitako prozesuaren emaitza alderdiei eta erakundeei aurkeztuko zaie orain. PP eta Batasuna ezik, gainerako alderdietako ordezkariek landutako idazkia da, baina aipatu bi alderdiek edukien garapenaren berri izan dute. Batasunak lehen bileran parte hartu zuen, baina berehala aldendu zen, bere indarrak Nazio Eztabaidagunean zentratzeko. Bi ereduek egiten dute elkarrizketa eta gatazka gainditzearen aldeko apustu, baina oinarri desberdinetatik, lehen urratsetan bederen: Elkarrik, alde guztien arteko elkarrizketa eta akordioa bilatzen duen bitartean, Nazio Eztabaidagunea, nazio eraikuntza ardatz, alderdi abertzaleen arteko akordioa bultzatzen ari da, hortik gatazka bortitzaren amaiera etorriko delakoan.


Biga Bai, Euskal Haziak eta Seaskaren indarrak batuta

Hiru Sareta izeneko elkartea sortu dute Biga Bai guraso elkarteak, Euskal Haziak eskola kristauak eta Seaskak. Elkarte egituratu berriak Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera gaitzetsi nahi du. Bost eskakizun egin dituzte hiru elkarteek: euskararen ofizialtasuna, euskarazko irakaskuntzaren eskaintza sistematikoa, hiru sareentzako medio propioen ezagutza, euskararen presentzia baloratzea ikastetxeetan eta euskara komunikazio tresna gisa bultzatzea. Hiru Sareta elkarteak abenduaren 11n, Baionan, euskarazko irakaskuntzaren aldeko manifestazioa egingo du.


Aurki.com eta Berria.info

EUSTAT-ek apirila eta ekaina bitartean EAEn egindako inkestaren arabera, lehen euskal bilatzaile eta atari elebakar moduan Aurki.com agertzen da 14. postuan. Lehen euskal web elebakar moduan berriz, Berria.info ageri da 31. postuan.


Osakidetzako langileentzat material didaktikoa

Osasun zentro eta ospitaleetan euskararen erabilera indartzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak, HABEk eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAFE) zazpi liburu, bideoa eta CDa argitaratu dituzte. Osatuz izena du material didaktikoak eta medikuntza orokorreko eta pediatriako langileentzat da.


NUPen euskarazko ikasgaiak

Pedro Burillo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen taldeak, urria hasieran, aurkeztu zuen Abiaburu Agiria, hau da, euskara normalizatzeko plangintza egiteko mugak zehazten dituen txostena. Gobernu Kontseiluak onartuz gero »hala gertatuko da ezustekorik ez bada» litekeena da otsailetik aurrera ikasgai batzuk euskaraz ematea. Dena den, Burilloren planak kritikak jaso ditu «lausoegia eta orokorregia» dela argudiatuta. NUPen egindako inkestaren arabera, irakasleen %10 euskaraz irakasteko gai da, eta ikasleen hirutik batek ikasiko luke euskaraz.


Jose Maria Larrarte ohorezko euskaltzaina hil da

Igandean hil zen apaiz pasionista bidaniarra (Gipuzkoa). Larrartek Koldo Mitxelenaren gidaritzapean egin zuen tesina: «Bait-Tartasen Ontsa Hiltzeko Bidean-n» (1983). 50eko hamarkadaz geroztik euskara irakasle izan zen makina bat tokitan: Gabiria eta Zornotzako pasionisten ikastetxeetan, Urretxuko Ikastolan, Iruñeko Hizkuntza Eskolan eta Bergarako UNEDen, besteak beste.


Azkenak
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude