argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21

Pasqual Maragall Generalitateko lehendakariak jakinarazi duenez, Kataluniako patinen gaineko hockey selekzioak Espainiakoaren aurka jokatuko balu, berak gogor egingo luke Kataluniakoaren alde eta gainera Espainiakoari irabaziko liokeela uste du. Kontua da Kataluniako hockey selekzioak B mailako Munduko Txapelketa irabazi berri duela eta aurrerantzean kirol honen goreneko mailan arituko dela, horrek Espainiako Selekzioarekin jokatzeko ateak zabaldu dizkiolarik. Selekzio autonomikoak ardatz hartuta, PPk jadanik azalpenak eskatu dizkio PSOEren Madrilgo Gobernuari.

Berriz espetxeratzen badute zerbait larria egingo duela jakinarazi du Rafael Vera Segurtasun estatu idazkari ohiak, El Pais egunkarian idatzitako artikuluan. Zenbait informazioren arabera, Verak heriotzarainoko gose grebari ekitea du buruan. Segundo Marey auzia medio, Verak 10 urteko espetxe zigorra jaso zuen, baina espetxean zortzi hilabete besterik ez zuen egin.