«Umeak kartara» aukera daitezke Britainia Handian


2021eko uztailaren 27an
Britainiarrak, normalean, Europako gainerako herrialdeetakoak baino aurrerago joan ohi dira gai mediko eta sozialetan. Horrela, Erresuma Batuak ernalkuntzari buruzko bere arautegian zuzenketa bat onartu du, jaio aurretik umeak ia-ia nahierara aukeratu ahal izateko. Horrela esanda, zientzia fikzioa dirudien arren, kontua zera da: HFGA erakundeak »Giza Emankortasun eta Enbriologiarako Agintaritza Gorenak» baimena eman diela medikuei enbrioiak umetokian ezarri aurretik aukeratzeko, lehen aipatutako erakunde horrek erabakitzeko gaitasuna baitauka Britainia Handian. Eta horrek zer mesede edo onura ekar dezake? Bada, emaile egokirik ez dagoen kasuetan, eta betiere gaixotasun genetiko jakin batzuk saihesteko asmoarekin, ume jaioberriak zelulak eman ahal izango lizkiokeela gaixorik dagoen bere anai-arrebaren bati. Prozedura honen kontra daudenek, sektorerik atzerakoienek, beren protesta agertu dute, eta ume jaioberriak botika bat bailitzan erabiliak izango direla salatu dute. Baina HFGA erakundearen lehendakari den Suzi Leather-ek ondo azaldu duenez, prozedura berria ez da edonola erabiliko, kasu bakoitza zehatz-mehatz aztertu ondoren baizik. Azken finean, ez dira ume horailak, begi-urdinak edo ederrak "sortu" nahi; anai-arreba gaixo bat egonik familian, gurasoek ernaldutako obuluak hautatuko lirateke, eta geneak gaixo dagoen umearekin bateragarriak direla egiaztatu ondoren, jaioberriaren orno-muinetik edo baita zilborrestetik ere zelula batzuk hartuko lirateke, gero tratamenduan erabiltzeko. AEBetan bost ume osasuntsu jaiotzea lortu da, eta Diamond-Blackfan-en anemiak jota zegoen ume batek bere anai-arreba jaioberriarengandik inplante bat jaso du.
Gure artean, beste kontu askotan bezala, gauzak motelago doaz, baina era horretako dekreturen bat onartu bezain laster, bikote askok aprobetxatuko lukete bide hori, beren seme-alaben mesederako.


Azkenak
Hogei bat kolektibok sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa
“Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


Eguneraketa berriak daude