Kresal bideetan


2021eko uztailaren 27an
Ibilbidea Donostiako Zurriola hondartzaren pasealekuko eskuin muturrean hasiko dugu, Sagues auzoan. Hondartzako surflariak eta arrokatan bizi diren katuak atzean utzi ondoren, pasealekua amaituko ez balitz bezala, marra zuri gorriak jarraituz harearri latzean eginiko bide zidorretan gora eta behera ibiliko gara txilar, ote, tamarindo, eta landareen artean. Itsasoaren indarrak, ipar-ekialdetik datorrenez, parez pare aurkitzen du arroka, eta geruza bigunenak berehala jaten ditu. Ondorioz, eraikuntza hondarrak zintzilika daude gizakiaren zentzugabekeriari eginiko artelanak bailiran. Baina itsasoak ez du gupidarik eta gure bidezidorra ere ebaki du: ibilbide osoan aurkituko dugun zatirik arriskutsuenaren aurrean gaude. Zati honetan soka bat dago bidea errazteko, hala ere, bertigoa duenarentzat bada beste bide bat koadroan azaltzen denez. Arroketan itsasoko bizidunak topatu nahi dituenak badu hemen zer ikusirik. Kainabera hartuta, itsas ertzean arrainak noiz amuari helduko zain dagoen arrantzalerik ere ez da falta izaten gune honetan.

Bide zidorra, Monpas lurmuturrera arte

Bidezidorra itsas ertz eta labarreko landare eta sastraketan barrena doa. Tamarindoak edo milazkak (Tamrix gallica), txilarra (Erica vagans), itsas mihiluak (Chrithmun maritimum) ikusiko ditugu eta bideak berauei lapurtutako lur zatian egingo du aurrera. Itsasori aurre egiten dion lurmuturraren ertzera iritsi aurretik, gailurrerian gora egingo dugu. Hankak eta eskuak non jartzen ditugun begiratuz, sugandilen moduan igoko gara Monpasera iritsi arte. Hemen hainbat garaitan militarrek erabilitako behatokien aztarnak daude.

Eraikuntzak barrutik igaro eta eskailera batzuetatik bidezidorra jarraitu eta zuhaitz artean Mariaren bihotzetik datorren bidearekin elkartuko gara »Monpasetik igaro nahi ez duenarentzat deskribaturiko bidea».

Zuhaitz artean Kutrallako iturrira

Garai bateko lorategiren bat izan behar duen batean sartu gara, eta karraskilo landareak tunel moduko batean bildu gaitu, gain batera iritsi arte. Hemen, atzean utziriko Monpaseko aztarnak eta itsasoa ikusiko ditugu. Baita txilardian tartekaturiko ametza txikiak ere. Haritzaren antzeko zuhaitz honek hostoak iletsuak ditu eta kolore grisa edo zuritua izaten dute ileengatik. Berriro basoan edo landatutako zuhaitzen artean murgilduko gara. Urki ale ederrak daude bertan, azal zuri-zuriarekin. Berehala Kutrallako iturrira iritsiko gara. XVIII. mendekoa da iturria eta Donostiako trapu zahar eta berriak garbitzeko erabili izan da.

Mendiolako kala

Hurrengo bidegurutzean ezkerretara egin itsasorantz eta ondoren maldatxoa gora maldatxoa behera, Animetako muturrera iritsiko gara. Hemen hareharriari haizeak irudikatzen dizkion zuloak daude eta bertan hamaika hegaztik egiten du habia. Aurrerago Mendiolako kala dago. Garai batean, itsasertzera jende ugari etortzen omen zen, baina gaur egun itsasotik datorren batelen bat edo beste ikus daiteke bakarrik. Zenbat eta zenbat pirata etorri ote da hona? Bide basati honetatik joanda, bat batean errepide arrunt batekin aurkitu gara eta pirata kontuak ahaztu eta XXI. mendean bizi garela oroitarazi digu. Errepide hau Mendiola eta Herri Ametsa Ikastola zibilizazioarekin lotzen dituena da. Berau jarraitu eta aurreraxeago ezkerretara doan pista higatuak berriro sastraka artean galduaraziko gaitu.
Halako batean, Platako faroa ikusiko dugu urrutian, ondoren 1842ko hareharrizko akuifero batzuk daude eta aurrerago iturria. Harri hauen gainean ohikoa da musker eta sugandilak ikustea, eguzkitan beraien odol hotzak berotu nahian. Kontuz gero, biribilkaturik dauden sugegorriekin!

Platako faroa

Halako batean farora helduko gara eta zibilizazioan murgildu aurretik, faroaren alboan dagoen harkaitzari begiratuko diogu. Bertan milaka kaio eta itsas txori ikus daitezke. Ederra da faro inguru hau, baina gizakiak mukizapi eta plastiko azalez estali nahi duela dirudi. Errepidea jarraitu eta ezkerreko kurban behatoki edo miradorean barrena jaitsiko gara Zenokozulo farora. Hemendik, Pasaiako portura joko dugu San Pedro aldetik, San Juan parez pare dugula. Egun pasa borobiltzeko zer hoberik, bi santuak, Pedro eta Juan batzen dituen batelean Oiartzun ibaia igaro eta beste ertzean San Pedro ikustea baino? San Pedro elizara jo eta bertan galdetuko dugu Donostiara itzultzeko autobusa non hartu.

Bide alternatiboa
Monpaseko bidezidorrean pasa nahi ez duenak, bertigoa duelako edo zati txar hori saihestu nahi duelako, badu beste bide bat. Hauentzat, txangoaren hasiera ez da Sagues auzoan hasiko, Mariaren Bihotza elizan baizik. Elizaren alboko lorategian eskaileretan gora egin behar da Ategorrietatik zetorren tranbia bidera iritsi arte. Gaur egun bidean ez da burdinarik ageri, asfaltoak estali du garai bateko garraiobidea. Hala ere, gaurko Donosti ederraren ikuskizunaz gozatu dezakegu, Moneoren kubo eta guzti. Iradi arbola-baserriaren azpian, tranbiaren bidea jarraituko dugu. Hemen, bidezidorrean ezkerretara jarraituz, Loitxikiko erreka zeharkatuko dugu. Zuhaitzen artean horma baten alboan gorantz eginez, beste bidearekin bat egingo dugu. Aurrerago, Monpaseko aztarnetaz eta itsasoko paisaiaz gozatzeko aukera dugu.

Batelerak, jauntxoak Pasai batetik bestera pasatzen zituzten emakumeak
Pasaiako pertsonaiarik esanguratsuenak dira batelerak: Historian zehar hainbatetan agertu dira idatzietan. Batelerak, garai bateko txalupak eta itsasontziak gidatzen zituztenak ziren eta sekulako abilezia erakusten zuten horretan emakumeek. Ausardia eta kemen handikoak ziren, baina baita domaezin intsumisoak ere. Felipe IV.a txundituta utzi zuten Pasaiara egin zuen bidaia batean. Urte batzuk beranduago Madrilera gonbidatuak izan ziren, bertan, Retiroko urmaelean erakusketa bat egin zezaten. Gerora, Pasaiako bi ertzetako jauntxoei Pasai batetik bestera igarotzen laguntzen zieten. Beranduago herritar guztien esku jarri zen zerbitzu hau. Lope de Vega jaunak ere aipatu izan zituen batelerak. Historian zehar aipu ugari izan dute, ordea, batelerek iskanbiletan sartu eta isunak ordaindu behar izan zituztelako. Inguruko gudetan ere parte hartzen zuten eta beren balentria frogatu. Oraindik bada bi Pasaiak elkartzen dituen batela txiki bat. Ederra da lurrazaletik beharrean, autoz beteriko kilometroak saihestuz, urazaletik lasai-lasai beste aldera igarotzea.


Azkenak
@denuncias_euskalherria kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


2025-01-13 | Gedar
Poliziaren errepresio bortitza Berlinen, Luxemburg eta Liebknecht omentzeko manifestazioan

Berlingo mobilizazio komunista tradizionala, Palestinarekiko elkartasunak markatua, bortizki zapaldu zuen Poliziak: kargak, ospitaleratutako zaurituak, atxiloketak, manifestarien inguraketa metro-geltoki batean eta abar.


Ahetzek auzapez abertzalea izanen du: Ramuntxo Labat-Aramendi

EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.


Presidente kargua hartu du Madurok, eta González oposizio burua ez da Venezuelan agertu

Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Eguneraketa berriak daude