Desagertutakoa ernetzen ari da


2021eko uztailaren 28an
Eraikin zahar horien guztien artean dago hain zuzen Lizarrako Ikastola. Eraikin bereziki jendetsua da, berriztatua eta haurren oihu alaiek girotua. 1970ean sortu zen, Bianako Printzea Erakundeko, Euskaltzaindiko, San Fermin Ikastolako eta Lizarrako Udal ordezkariek lagunduta. Urte horretan, 25 ikasle bildu ziren Lizarra Pilotalekuaren gela batean, euskarazko lehen eskolak jasotzeko. Hurrengo urtean, ikasle kopurua bikoitza izan zen eta 1972an sartu zen bertan O.H.O hezkuntza-zikloa, San Fermin Ikastolaren babesean. 1973-1974 ikasturtean Lizarra Ikastolak Lizarra Pilotalekuko eraikinaren lokalak hartu zituen. Hiru urte geroago, zentroa Kontsumo eta Hezkuntza Sozietate Kooperatibo bihurtu zen. 1977an ikasleak Eskolapioen eskola zaharrera eraman zituzten. Nafarreria kaleko lokalak izan ziren Kooperatiba bermatu zutenak, hipoteka zorrei aurre egin baitzieten. Laguntza ekonomiko anitz jaso zuen proiektuak eta aurrera egin zuen. 1982an Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Lizarra Ikastolari O.H.Oko 12 gelak legeztatzeko egin beharreko prozesuaren berri eman zion. Ikastolak, aurrera egin asmoz, Eskolapioen eraikina erosi zuen.

Hirugarrenean ere bai

Lizarran, 1985ean ospatu zen lehenengoz Nafarroa Oinez jaia eta orduan lortutako diru-laguntza izan zen Eskolapioen eraikina erosteko finantzabidea. 1990ean ospatutako bigarren Nafarroa Oinez jaiari esker bultzada eman zioten zentro berria eraikitzeko lanari eta 1991n, urriaren 13an, ofizialki inauguratu zuten ikastola. Ikasturte horretan 624 ikasle bildu ziren Lizarrako Ikastolan.

D.B.H ezartzeko beharrezko ziren baldintzak betetzeko, 1993an Lizarra Ikastola Eskolapioak eskola zaharra birgaitzeko lanetan hasi zen. 1999an inauguratu zen haur eskola »4 hilabete eta 2 urte bitarteko haurrekin». Orduz gero, 700 ikasletik gora izan dira urtero. Iaz, Nafarroako Gobernuak Brontzezko Zigilua eman zion, kudeaketa kalitatearen eta bikaintasunaren adierazgarri. Hastapeneko zailtasunak gaindituta, datorren urtean 35. urteurrena ospatuko du ikastolak. Bakarturiko eremuan euskara oinarri duen hezkuntza sistema arrakastatsua ezarri dute. Jose Maria Satrustegik ongi bildu zuen ikastolaren espiritua sorrera ekitaldian: "Euskararen isiluneak liburuan aspaldi utzitako gau beltzari ameslarien begi hegaldariz argi printzaren bat nolabait piztu nahi zitzaion borondate onaren armekin". "Nafarroa bien arteko zubi sendoa izan zen bere egunean Lizarrako Ikastola eta muga gabeko zelai zabaletara luzatutako ortzadarra da. Erantzun garrantzitsua Nafarroa biak elkartzen dituen hizkuntzaren katean".

Elkartasunak bultzaturiko jaia

Erronka garrantzitsu honetan bertako hizkuntzarekin, euskararekin eta bertako kulturarekin bat egiten saiatuko dira. Mestizajea da etorkizuneko errealitatea baina gero eta errespetu gehiago izan behar dugu, sentikorragoak eta arduratsuagoak izan behar dugu inguruko kulturekin, elkarbizitza aberastu eta askatasunez hezkuntza ereduak aukeratzeko. Egungo komunikazioaren leiho irekia izatea da aurtengo jaiaren beste giltzarrietako bat. Lizarran eta eskualdean sustraitutako proiektua da, gizarte aniztasunean barneratua. Etorkizunari begira dagoen proiektu sendo eta modernoa egin nahi izan dute. Euskara eta euskal jaia berreskuratzeko sormena eta lantaldea osatzea da asmoa, hizkuntza bultzatzea, denontzako hezkuntza proiektu bat garatzeko ekonomia tresnak bilatzea eta ekonomia bultzatzea.

Ekitaldi askotarikoak: kultura jarduera ibiltariak

Nafarroako ikastolen jai handia dela eta, aurten ere ekitaldi mordoa antolatu dituzte urte osoan zehar. Horien artean bi kultura jarduera izan dira nagusiak: Artea Oinez 04 eta Lizarra Gurea. Horiek biek ezaugarri komun bat izan dute, ibiltariak izatea. Izan ere Artea Oinez 04 eta Lizarra Gurea Euskal Herriko hiriburuetan izan dira.

86 artista euskaldunen artelanak bildu ditu Artea Oinez 04 erakusketak. Ugaria eta plurala izan da, adin askotako artisten lanak, mugimendu eta teknika asko jaso ditu. Azken 20 urteetako arte joerak bildu ditu. Txillida, Oteiza, Basterretxea eta beste hainbat euskal artisten obrak paratu dira, Lizarrakoenak ere bai. Iruñea, Bilbo, Donostia eta Lizarran izan dira guztiak ikusgai.

Lizarrako 240 lagunek taula gaineko Lizarra gurea emanaldian parte hartu dute. Lizarra ondare kulturalaren adierazpena izan da eta bertan, Lizarrako festak oinarri hartuta, txupinazoa, musika, dantza, erraldoi eta buruhandien kalejirak eta astialdiko makina bat gauza bildu dute. Iruñeko Baluarten eta Lizarrako kiroldegian izan da antzezlan hau ikusteko parada. Irailaren 18an amaitu zen. 17an eta 18an, Lizarran bertan, arrakasta handiko azken bi saioak egin zituzten.

Horiez gain, ekintza ugari izan dira Lizarran bertan. Irailean zehar Euskaltzaindiko ordezkarien hitzaldia, Miarritzeko Balleta, eta Nafarroa Oinezerako prestatutako zirkuituan kross herrikoia egin zen. Urriaren 8tik aurrera Lizarrako kultura etxean argazki bilduma oparoa izango da ikusgai. Kirol ekintzak ere antolatu dituzte eta horietako asko EITBn eman dituzte. Maiatzean feriak ere izan ziren bertako produktuak erakusteko: bodegak, artisauak... Kepa Junkera soinu-jotzaile ospetsuak berak ere egin du bere ekarpena, eta aurtengo Nafarroa Oinez festa aurkezteko ekitaldian izan zen.

Nafarroa Oinez erabat berria izango da aurtengoa. Urtean zehar kultura jarduera anitz landu dituzte eta jai handirako ere kontzertuak, antzerki eta jolasak… Urriaren 17an makina bat jarduera bilduko dute Lizarrara. Nafarroako larre lehorrak kolore biziz jantziko dira ikastolak bildu nahi dituen kulturen adierazgarri.

Josu Reparaz, zuzendaria eta Nafarroa Oinezeko prentsa arduraduna: «Euskara komunikazio tresna bihurtzea da helburua»
Egun gutxi falta dira jai handirako eta nahasmen guztiaren erdian prestakuntzen berri jakin nahi izan dugu. Aurtengoa hirugarren Nafarroa Oinez izango da Lizarran eta aurreko bietan jasotako dirua nola baliatu duten azaldu digu. 1985ean izan zen lehenengo Nafarroa Oinez Lizarran eta orduko irabaziekin egungo eraikinaren lurra eta eskolapioei ikastetxe zaharra erosi zizkieten. 1990eko irabaziekin finantzatu zuten egungo eraikina. Aurten ere makina bat hobekuntza egin nahi dute: 0 eta 3 urte bitarteko haur eskola berria eraiki nahi dute. Gainera, aurten ezinduentzako igogailuak ezarri dituzte ikastolan eta horiek ordaindu behar dira. Haur eskolak egingo diren lekuan biltegia zegoen lehen eta beraz, beste biltegi bat egin nahi dute. Horrezaz gain, jolastokian egindako estalki handia ere ordaindu nahi dute ikastolen egun handian jasotako diruarekin.

Lizarra Ikastolan 0 eta 3 urte bitarteko haur hezkuntza eta 16 urtera bitarteko D.B.H zikloa ematen dituzte. Ondoren, Lizarrako gazteek, bertan edo kanpoan jarraitzen diote hasitako bideari. Herrian bertan batxilergoa euskaraz egiteko aukera dute, institutu batean. Gogotsu daude, dena antolatzea lan handia bada ere ikastolaren eta oro har euskararen aldeko bidean saio erabakigarria delako. Aurten 738 ikasle izango dituzte. Ikastola sortu zenetik ikasle kopuruak nabarmen egin du gora eta hori ere bada nahikoa arrazoi horien aldeko jardunean jarraitzeko.

Lizarrako Ikastolako zuzendariari euskararen egoerari buruz egin diogu galde. «1970ean sortu zenetik euskara berreskuratu da. 2.000 euskaldun egotea lortu da. Familia batzuk euskalduntzen hasi dira. Asko dago egiteko normalizazioan. Helburua zera da euskara irakaskuntzatik atera eta komunikazio tresna egitea».


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude