argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21a

AVTkoak haserre bizian dira Teo Uriarte Askatasunerako Fundazioko gerentearekin. Azken erakunde honek irailaren 24an antolatutako kontzertu batera Gaspar Llamazares IUko koordinatzailea gonbidatu izanak piztu zuen sua. Askatasunerako Fundazioko hiru kidek kontzertutik alde egin zuten Llamazares bertan zegoelako. Ondorengo egunetan Teo Uriartek gutuna bidali zion Llamazaresi bere Fundaziokideen jarrera okerragatik desenkusatzeko. AVTkoei lotsagarria eta koldarra iruditu zaie Uriarteren jarrera, eta aipatutako hiru pertsonen portaera ekitaldiarekiko begirunezkoa izan zela azpimarratu dute. AVTk ETAren indarkeriak eragindako biktimak biltzen ditu eta Askatasunerako Fundazioa PPren bigarren agintaldian zehar sortu zen, PPren gobernutik bultzatua eta nagusiki euskal nazionalismoaren aurkako mugimendu gisa.