Jose Luis Alvarez Enparantza: "Gazte jendeak ez du ezagutzen nondik gatozen"


2021eko uztailaren 28an
Txillardegik gazteak izan ditu gogoan liburua osatzerakoan.
"Oraingo euskalgintza eta Euskal Herriaren egoera ez da gaur sortua, aspalditik dator, urteetan mamituz joan da, baina iruditu zitzaidan »eta uste dut iritzi hori zuzena dela» gazte jendeak ez duela ezagutzen nondik gatozen. Ez zaio egokitu, guri bezala, bere haragian bertan bizitzea, eta ez du ezagutzen. Orduan, pentsatu nuen egokia izango zela halako bilduma bat prestatzea, gaurko interesgarri izan daitezkeen gauza batzuk agertzeko".

1956-1983 urte arteko lanak bildu dituzu. Zergatik aukeratu duzu epe hori?
Euskaraz hasi nintzen idazten Eganen 1954 edo 1955ean, oker ez banago; garai hartan Mitxelena eta Arrue ziren Eganen zuzendariak, eta haiek proposatuta hasi nintzen. Baina euskarari buruz bereziki idatzitako lehenengo artikulua 1956an argitaratu nuen, Arantzazuko bilera horietako bat egin zenean. "Alférez de complemento español" delako bat nintzen orduan, Ferrol del Caudillon »soldadutzari esker ezagutu nuen nik Galizia, eta hori behintzat ez zait damutzen; beti esan izan dut nire bigarren aberria Galizia dela, eta bihotzez diot hori». Bada, handik bidali nuen txosten bat, euskararen egoeraz eta egin behar ziren gauzetaz, hain zuzen ere liburuan jasotzen den lehena.

Nolakoa zen egoera hura?
Garbizalekeria amorratua zegoen, eta gramatikari zegokionez, gauzak aldatzeko joera izugarria. Esate baterako, Nikolas Ormaetxea "Orixe"ri bere meza liburu ospetsua egin zuenean buruan sartu zitzaion pluralizantea kentzea, eta "gu hurbiltzen gatzaizkizu" esan beharrean, "gu hurbiltzen gatzaizu" zioen; gainera, "a" itsatsiak kendu zituen… Hori izan zen guk aurkitu genuen panorama, eta oso goitik zetorrenez planteamendua, horren kontra egitea oso zaila zen.

Nolanahi ere, Euskararen aldeko borrokan agertzen diren lanetan ondotxo ikus daitekeenez, zailtasunak zailtasun, egoerari aurre egiten jakin zenion zuk.
Bai… Baina egiten nituen proposamenak ez ziren nireak, Mitxelenarenak baizik. Garai hartan Mitxelenarekin oso harreman handia neukan nik »gero etorri ziren haserreak», eta Mitxelenari entzuten nizkion gauzak oso ondo bideratuak zeudela ikusiz, bada, bide horretatik jotzen nuen neuk ere.

Euskara eguneratu eta batzearen beharra aldarrikatuz, ez da hala?
Jakina. Ulertu behar da orduko egoera. Garai hartan oso modan zegoen bakoitzak bere euskalkian idaztea, eta ez hori bakarrik: bizkaitarrak "j" eta guzti erabiltzen zuten, eta denak horrela. Niri ez zait sekula ahaztuko Haritschelhar-ek Euskaltzaindian bere sarrera hitzaldia egin zuenekoa. Orduan eskapatua nenbilen Iparraldean, eta Baigorrira joan nintzen ekitaldira; oso exhibizio polita izan zen: lehendabizi aurkezpena egin zen, zuberera ederrean, eta ondoren Haritschelhar-en erantzuna… behenafarreraz! Nirekiko nioen, nora goaz horrela? Euskaltzaindiaren ekintza nagusia, eta oraindik horretan gaude?

Brankako artikuluak ere jaso dituzu liburuan. Zer salatu zenuen horietan?
Lau artikulu izan ziren. Orduko beste moda bat zen euskara ez zela "ropaje del pensamiento" esatea. Bazen zioenik ere: "qué más da decir ‘casa’ o decir ‘etxe’?". Apaiz bati entzun nion nik hori, ez dut esango izena, besterik gabe orduko mentalitatearen adibide gisa aipatzen dut. Beraz, oso inportantea zen hizkuntzaren garrantzia funtsatzea. Garai hartan oso modan zegoen baita ere estrukturalismoa, eta bide hori jarraituz ezagutu nituen nik Saussure, Martinet, Cohen eta besteak, Bruselako liburutegi nazionalean. Lanetik atera eta hara joaten nintzen irakurtzera, egunero-egunero, eta horrela ezagutu nituen. Nolabait aurre egin behar zitzaien Euskal Herria hizkuntza gabe eraiki zitekeela ziotenei, eta orduko gehiengo handi baten planteamendua hori zen. Izugarria! Hortaz, hizkuntzak eta herrikidetasunak kezkatzen ninduten ni, ea zer herrikidetasun lor zitekeen heren batek euskaraz hitz eginda »bakoitza bere euskalkian, baina euskaraz behintzat», beste parte batek frantsesez eta beste parte batek espainieraz. Zer herrikidetasun eta zer demonio sor daiteke horrelako egoera batean? Gauzak horrela, nik Brankan aldarrikatzen nuena Euskal Herrian euskaraz baino ez zen.

Eta jende asko al zenuen aldeko?
Ez pentsa! Gogoratzen naiz guk hori esan eta EAJ-PNVko Bilboko buruzagi famatu batek erantzun zigula: "íVosotros, los euzkadianos…!", "z" eta guzti!

Hizkuntza gizakiaren zerbitzurako zela ere defendatu beharra ikusi al zenuen?
Noski! Guk genion: hizkuntza batek ez badu balio komunikatzeko, hizkuntza hori baztertu behar da! Euskararen kontrako orduko joera salatzeko genion hori, entzuten zirenak gogorrak baitziren, erdaraz esanak gainera: "El euskera, una lengua que baja de los montes…"! Beren planteamendua ez zen inondik ere hiritarra, eta hain zuzen ere Leturiaren egunkari ezkutua horregatik kokatu nuen Parisen, hirian. Barkatu, baina, gaur egun oso zaila da giro hartaz ondo jabetzea eta haren kontra egitea noraino izan zen zaila azaltzea. Zaila izan zuen Arestik ere, Bilbon… Euskaldun berria, gainera, ni bezala, beste gauza askotan ezberdinak baginen ere. Dena den, euskarari buruz geniona momentu hartan nahiko bonba izan zen.

Euskara zer den azaltzeko, berriz, gaztelaniara jo zenuen. Zergatik?
Gaztelaniazko lan luze hori Ediciones Vascas argitaletxekoek proposatu zidaten, orduan prestatzen ari ziren Historia del País Vasco »zortzi tomotan agertu zen bilduman» sartzeko.

Frantsesezko artikulu bi ere jaso dituzu liburuan.
Horiek idatzi nituen garaian Parisen, lizentziatura egiten ari nintzen. Arazoak nituen Parisera joateko, Frantziako poliziek Landetako hiriburutik ez mugitzeko agindua emana zidatelako eta paperik gabe nengoelako; beraz, karrerako azterketak-eta nituenean Parisen, lagun zuberotar batzuen etxera joaten nintzen. Halako erraztasunak izan nituen nik ikasteko ere, baina okerrago ibilia da beste asko, eta isildu egingo naiz. Gauza da, Sorbonan egin nuela nik nire lizentziatura, eta horregatik agertzen dira bi artikulu horiek frantsesez, batez ere sustratoen teoriak-eta aipatzen direlako beraietan.

1964an, Iparraldeko zein Hegoaldeko zenbait idazle bildu zineten Baionan eta euskara batua sustatzeko asmoz erabaki edo gomendio batzuk hartu zenituzten. 1968an Euskaltzaindiak euskara batuaren inguruan hartu zituen erabakiak ez al ziren horiek berak izan?
Mitxelenak egin zuen euskara batuaren txosten famatu hartan idatzia ageri da: Baionako bideetan ongi edo egokiro erabaki zutenaren bidetik… eta segitzen du. Beraz, ez da nire iritzia edo niri kartaz esan zidana, euskara batuaren txosten horretan idatzita dagoena baizik. Gero zerrenda luze bat dator, hitzak nola diren euskara batuaz eta abar azalduz, baina aurretik esana du Baionako bilerak oso egokiak izan zirela eta Mitxelenak berak aitortzen du haietan hartutako erabakiak oinarritzat hartu zituela. Gure pozerako, noski, baina hala da, historia da hori.

Inork gutxik jakingo duen historia, edo?
Jakina. Zer gertatzen da? Baionako erabakiak 1964an hartu ziren. Berrogei urte joan dira, aizu! Orduan, bada, hogeita hamar urteko batek, eta zer esanik ez gazteagoek, nondik jakingo dute hori? Erudizioz eta horrela? Jendeak oso gutxi daki, eh! Ni irakaslea izan naiz Unibertsitatean urte askotan eta badakit gure kultura maila momentu honetan nola dagoen… Anekdota txiki bat, niri gertatua: EGA egiten zenean, askotan izaten nintzen epaimahaian, baiezkoa edo ezezkoa emateko. Behin, galdera hau egiten zitzaien: "Zein mendetako idazlea zen Gabriel Aresti?". Erantzuna: "XVIII. mendeko egilea". Nik irakurri dut hori! Izugarria da!

Hizkuntza nahasian
«Bazen zioneik ere: ‘Qué más da decir casa o etxe?’. Apaiz bati entzun nion nik hori, ez dut esango izena, besterik gabe orduko mentalitatearen adibide gisa aipatzen dut. Oso inportantea zen hizkuntzaren garrantzia funtsatzea».


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude