argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21a

Josep Lluis Carod Rovira ETArekin bildu izanak sekulako ekaitz politiko eta mediatikoa eragin zuen urte hasieran, eta horrek ERCko buruzagia Generalitateko gobernutik ateratzera behartu zuen. Carod Rovirak politikoki deabruaren pare jokatu izanaz gain, delitu larria egin zuela saldu zitzaion Espainiako iritzi publikoari. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, bilera horretan parte hartzean buruzagi katalanak ez zuela inongo deliturik egin erabaki berri du, AVT eta beste erakunde batzuek jarritako salaketari buruz ebaztean. AVTk helegitea jarriko duela iragarri du.

Beatriz Fernandez bere senarra bisitatzera joan zen hilaren 18an Pariseko Fresneseko espetxera. Bisita egin ondoren poliziak atxilotuta eraman zuen, senarrari sartutako arropa poltsan estupefazienteak sartu izanaren akusaziopean. 48 ordu polizia-etxean eduki eta tratu eta miaketa umiliagarria jasan ondoren aske utzi zuten, poliziak, egin beharreko analisiak egin ondoren, poltsan zegoen hauts zuria pastelak egiteko legamia zela jakin ondoren.