Manifesta


2021eko uztailaren 27an
Arte Plastikoen alorrean lan egiten dudanez eta 3 hilabetetik behin aldizkari honetan idaztea egokitzen zaidanez, gurean dagoen arte gertaera nagusienari buruz idaztera behartuta nagoela iruditzen zait.

Donostian erakusgai dagoen Europako Arte Garaikideko Manifesta 5. biurtekoak Gipuzkoako hiriburua eta Pasaia erakusketez bete du. Uda baino lehen oso jende gutxik zekien zer zen Manifesta eta uste dut, Euskal Herriko biztanle gehienek berdin-berdin jarraitzen dutela. Zaila da azaltzea Manifesta zer den eta antolatzaileek ahalegin gutxi egin dute bere burua jendearen aurrean azaltzeko. Behin baino gehiagotan beste tokitan idatzi badut ere, errepikatu egingo dut: hiriko agintariek Manifesta Donostiako proiektu kultural zehatza bultzatzeko erabili nahi dute. Susmoa besterik ez da, baina ez naiz politikoez fio eta susmagarri diren gauza asko daude Manifesta izeneko ekimenaren atzean. Adibidez, arduradunaren aukeraketa, aurreko lau ekitalditan esparru publikoan lan egin duen norbait izan da eta aurtengoan galeria pribatu baten zuzendaria izan da. Bestetik zabaldu arte izan den informazio falta eta zabaltze ekitaldiaren, beste zerbait ez esateagatik, berezitasuna. Gainera zabaldu eta egun gutxira Donostiako alkateak Tabacalera eraikuntzaren bisita gidatua egin zuen Gipuzkoako egunkari salduenean. Kasualitatea?

Donostiako agintariak eta gero Gipuzkoako eta Euskal Herriko administrazioak aspalditik ari dira Donostiak arte zentro handi baten beharra duela aipatzen. Ez dakite zergatik eta zertarako, ez dakite oso garbi zer, baina azpiegitura handiaren beharrak txandakatu behar dira hiriaren izena zabaltzeko eta, ziur asko, batzuen patrikak gizentzeko. Kursaalen oihartzuna isiltzen ari den heinean beste zerbaiten beharra du Kontxako hiriak, eta "kulturarekin" duen "ohiko" lotura ez galtzeko arte edo gaur egun gehiago saltzen duen "irudiaren kulturarekin" harremana duen zerbait bultzatu behar da. Nik uste dut azkenean hala dela, "irudiaren kulturan" bizi gara eta kanpoko itxurak barne hutsak ezkutatzen dituela, Tabacalerarekin gertatzen den bezala.

Baina Manifestarekin jarraitu nahi dut, beste behin ere Tabacalerari buruz idatzi nuelako iritzi sail honetan. Atzean dituen asmoak alde batera lagata, erakusketa ugari ikus ditzakegu Manifesta izeneko nahaste-borraste horretan. S. Telmo Museoan, Koldo Mitxelenan, Kursaalen, Pasaiako Ziriza etxean eta interbentzio zehatz batzuek Pasaiako Ondartxo ontziola zaharrean, Trintxerpe eta Herrera arteko topoko pasagunean eta Donostiako Aquarium azpian.

Erakusketa dotoreak eta txukunak direla idatzi dut Berriako kritiketan eta hala dela iruditzen zait, ondo antolatuta eta muntaia lan ona egin dute. Baina beste zerbait ere esan dut, edukiei buruz, hutsak iruditu baitzaizkit. Ez dut esango ez dagoela ezer interesgarririk eta ez dut esango, Hasier Etxeberriak abuztuaren hasieran aldizkari honetan idatzi zuen bezala, ez zaidala ezer gustatu, edertasunaren aldetik ezerk ez didala inpresiorik egin alegia, baina Hasierrekin nago zahartzen ari naizela eta gero eta exijentzi maila altuagoa dudala, horregatik arteak bete behar duen zereginetako bat interesa piztea dela iruditzen zait eta ez dut sentsazio hori piztu didan gauza handirik topatu.

Nik ez nuke esango lanak zatarrak direnik edo plazer mistiko baten iturri izan behar direnik, horren errudun merkatua eginda, ezta gaur egun intelektualizazio gehiegizkoa dagoenik ere, azkenean Pizkundeak artea esku lanetatik "askatu" zuenetik eta buru ariketa ere bazela erabaki zuenetik, artearen bide logikoa izan da intelektualizazioa. Hala ere, ados nago Hasierrekin aukeraketa arduradunak »curator edo komisario deitu» aireportuetan bizi direnaren ustearekin eta horregatik zaila dute tokian tokiko egoera aztertzea eta ezagutzea »batez ere ingurukoei galdetzen ez badie». Nik ez dakit zein den Ukrainako artearen egoera, baina Euskal Herrikoa eta Espainiakoa ezagutzen dut eta iruditzen zait Gioni eta Kuzma ez direla bulegotik gehiegi mugitu. Ez daukat ezer Manifestan dauden euskal artisten aurka, alderantziz, beste tokitakoen maila dute eta gainera asko interesatzen zaizkit, batez ere Asier Mendizabal eta Iñaki Garmendia, Europako artista gazteen pare edozein biurteko edo Manifestan parte hartzeko gai ikusten ditut. Zalantzan jarri nahi dudana arduradunen lana da. Artisten aukeraketak tailerren bisitak, elkarrizketak eta asko mugitzea eskatzen du eta ez dakit horrelakorik egin duten. Hala ere, beraien Manifesta da eta emaitzari begiratu beharko diogu balantzea egiteko.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude