Kurtso politiko berria hasi da baina "soto" usainekin


2021eko uztailaren 27an
Ibarretxe Planarekin bukatu genuen kurtso zaharra eta Ibarretxe Planarekin hasiko dugu berria. Ibarretxek badaki sozialistek eta PPkoek ezetz borobila emango diotela bere planari, baita EA eta EBren laguntza ez dela nahikoa parlamentuan plana aurrera ateratzeko. Bakarrik Batasunaren botoak gelditzen zaizkio bere plana aurrera ateratzeko. Batasunekoek esan diote ez dutela bere plana onartzen, baina era berean esaten diote, behin eta berriro, prest daudela negoziatzeko. Ibarretxek esaten die ETArekin hausten ez duten bitartean gobernuak ez duela beraiekin negoziatuko »hitz egin bai baina negoziatu ez. Xehetasunak inportanteak dira politikan». Gauzak horrela daude baina horrela zeuden kurtso zaharrean ere. Zergatik erabaki du orduan Ibarretxek bere plana eztabaidatzea eta botatzea legislatura honetan? Kontuan izan behar da hauteskunde atarian gaudela, datorren udaberrian Euskadiko hauteskundeak izango direla. Nola azaldu nahi du Ibarretxek bere plana hautesle aurrean? Onartuta Batasunaren botoekin? Bere planak porrot eginda parlamentuko botazioan? Edo agian, Batasunarekin adostasun minimo bat lortu, ez hauen baiezko botoa lortzeko »garestiegi izango litzateke horrelako akordio bat» baizik hauen abstentzioa, horrela gehiengo gutxieneko bat lortuko zuen parlamentuan eta horrekin aurkeztu hauteskundeetara? Une honetan ez dakigu hiru aukera hauen artean zein izango den aterako dena baina garbi dagoena da pilota PNVren teilatuan dagoela. Arzalluz eta Egibarren estrategiarekin jarraitzen badu PNVk, seguru asko, Batasunarekin akordio batera iritsiko da »publikoa edo sekretua? Denborak esango du». Batasunak ez baditu gauzak asko aldatzen badaki hauteskundeetan jai daukala, ez diote legalizatuko zerrendarik eta parlamentutik kanpo geratuko da. PNVk hori badaki eta Batasunaren hautesleen botoak oso tentagarriak dira autonomikoetan. Ibarretxe planarekin akordio bat lortuz gero Batasunarekin, erreklamo ezin hobea izan dezake PNVk Batasunaren botoak bereganatzeko. Orain, gerta daiteke Josu Jon Imazek erabakitzea estrategia hori agortuta dagoela eta iritsi dela ordua panorama politikoa aldatzeko eta ondorioz Batasunarekin negoziatzeko ate guztiak ixtea. Hori horrela bada Ibarretxek ez du lortuko bere plana parlamentuan onartzea, baina hauteskunde ondorenean eskuak libre edukiko ditu beste akordio batzuk lortzeko. Egoera honetan, ETAren ekintzekin adi egon beharko dugu, hiltzen hasten badira berriro Batasunak jai dauka eta PNVren barruan indartu egingo dira estrategia aldatu nahi dutenak.

PPkoak oraindik Madrilgo hauteskundeen emaitzen digestioa egiten ari dira. Urrian kongresu nazionala dute eta ez dira egoera onenean aurkeztuko hauteskundeetara. Sozialisten egoera guztiz kontrakoa da, haizea aldekoa dute eta hemengo hauteskundeetan emaitza onak lortuko dituzte. Ikusteke dago "PATXI lehendakari" leloa "ZP presidente" leloak bezalako arrakasta lortuko duen ala ez. Hala bada kontuz, orain pentsa ezinezko emaitzak lor ditzakete. EA berriz "desojando la margarita", PNVrekin elkartuta joan edo bakarrik. Ezker Batuak, berriz, berean jarraituko du, ez da asko igoko ezta jaitsiko ere, mantendu egingo da. Hori bai, "Patxi lehendakari" leloak lortuko balu gizartean susmoa zabaltzea oraingo honetan benetako gobernu aldaketa egon daitekeela, kontuz!, EBko boto asko sozialistengana joan daitezke Madrilgo azken hauteskundeetan gertatu zen moduan. Egia da Patxi Lopez ez dela ZP eta Ibarretxe ez dela Aznar, baina Ibarretxeren plana »hiru urte daramagu planarekin bueltaka eta mantsoenak ere aspertzen hasiak dira» eroso ez bada ateratzen parlamentutik, jende asko pentsatzen hasi daiteke iritsi dela ordua gauzak aldatzeko.

Bitartean bizitzak aurrera jarraitzen du eta kanpotik bueltatzen zarenean, Euskadiko politika "soto" usaina hartzen hasita dagoela dirudi, itxita denbora gehiegi, eta zahartzen hasita dauden tokien usaina. Ezin dezakegu onartu beste legislatura bat egoera politiko blokeatu batean. Gure zoko zaharrak haize freskoaren beharra dauka, bestela, geure artean talentua duen hainbat jende, hemengo giro klaustrofobikotik atera nahian, beste tokiko haizeak probatzera joango da guk gure zilborrari begiratzen jarraitzen diogun bitartean.


Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude