argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2021eko uztailaren 16a

Mari Jose Olaziregik eta Linda Whitek Anthology of Basque Short Stories ipuin liburua prestatu dute, The Basque Literature Series bildumaren baitan. Besteak beste, Javi Cillero, Lourdes Oñederra, Juan Garzia eta Xabier Montoiaren ipuinak ingelesez jaso dituzte.

Koldo Almandoz zinemagileak Amuak film laburra estreinatu du Donostiako Zinemaldian. Kandido Uranga eta Lucia Quintanak jokatu dituzte rol nagusiak.

Jon Aiastuik Biolinaren jatorria liburua plazaratuko du urrian Elkar argitaletxearen eskutik. Bartzelonan bizi den oñatiarrak poemak, ipuinak eta marrazkiak bildu ditu lehen liburu honetan.

Dan Ansotegui Boiseko kultur eragile eta musikariak Idahoko gobernuak ematen duen Excellence in Folk and Traditional Arts 2004 saria jasoko du urriaren 2an, euskal musika sustatu, gorde eta irakasteagatik.

Alboka folk garaikide taldeak Lau anaiak izeneko diskoa kaleratuko du urriaren hasieran. Elkar diskoetxearekin aterako duen lehena da.

Pello Irazu artista andoaindarrak erakusketa paratu du Madrilgo Soledad Lorenzo galerian bere azken lanekin. Plieges izenpean, margolanak eta neurri handiko eskulturak jarri ditu ikusgai.

Kerobia laukote gazteak estraineko diskoa grabatu du Gorrekin: Kerobia. Euskadi Gaztea maketa lehiaketako irabazleak pasarte ilunak eta lelo disdiratsuak tartekatu ditu.