argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a

Mikel Markezen hitzak Berrian: «Artistak jarrera hartu behar du, ni abertzale eta ezkertiarra naiz, eta nire kantuetan azaldu behar du. Artea denbora-pasa huts gisa ez zait interesatzen».

Anjel Valdesek zera zioen Garan EITB moduko erakundeez: «Ezinbestekoa da musika protagonista (eta ez beste edozein gauza sartzeko aitzakia) den programak egotea».

Mikel Olaziregik adierazpenok egin zizkion Aldaketa 16ri: «Ez dut ulertzen zergatik Harry Potter katalanez estreina daitekeen eta euskaraz, aldiz, ez. Banatzaileek ez dute uste ikusle gehiago irabaziko dutela euskarazko bertsioekin, eta hor dago hutsegitea, pauso hori ematea falta zaigu».

Xabier Garai (Antzerkiola Imaginarioa) Deian: «Alburquer-quera, Chicagora eta beste hainbat lekutara eramaten gaituzte baina ez gara hemen alboan dagoen Bilboko Arriagan izan. Kontraesan ugari dago eta jarraipen mediatiko izugarria izan duten topaketa hauetan ere eman da. 'Nazioarteko topaketak' ordez 'euskal topaketak' deitu izan bagenie babes berdina izango genuke?».