Elkarrekin amnistiaren alde


Euskal preso politikoen amnistia dela eta, ezinegon handian amiltzen ari gara. Bai, amnistiaren arazoa bereziki presoen afera da eta erabakiak hartzeko bi leku nagusi ditu: haien erakunde espezifikoa eta preso gehienen erakunde politikoa, Euskadi Ta Askatasuna. Alta, arazoak euskaldun guztiak ukitzen ditu eta, partikularki, ezkerreko abertzaleak: populazio osoa, amnistiaren posiblea edo ezina oraingo bortizkerien bukaerarekin lotua delako; ezkerreko abertzaleak, presoen ahaide eta gogaide bezala duten sentsibilitateaz gain, gatazkaren etorkizuna amnistiaren arabera izanen delako, dema horretan neurtzen baitira aktore politikoen indarrak.

Ezinegona, diot, eta zer pentsa ematekoa, herri osoaren kausa izan beharko zen alorrean betikoak baizik ez baitira ikusten. Indarren neurtzeko, marka txarra.
Ez da harrigarria agintari politikoek amnistia ez aipatzea, hain segur bortxatuak izan arte ez dute eginen, baina ez da ulertzen zergatik erakunde eta alderdi demokratikoek ez dituzten funtsezko ekimenak bideratzen presoen aurkako neurri apartak baztertzeko. Ideia demokratikoen koherentzian, eskuin muturreko jarreratik bereizteko, egin beharko lukete. Eta ez. Bada zerbait ongi joaten ez dena. Zer? Jelkideak eta sozialistak zer diren jakinik ere, gauza izan beharko genuke presoen eskubideen errespetatzera ekartzeko... Eta nago gaitasun falta hori ez dela soilik haien maleziaren ondorioa.

Inor hurbiltzeko gaitasun falta beste lekuetan ere ikusten da: herritarrak aspalditik ez dira masiboki mobilizatzen; eta Batasunaren ingurukoak ez diren abertzale eta ezkertiarren presentzia nahikoa sinbolikoa da, ordezkari bat edo beste igorriz elkarretaratzeetara, paperak sinatuz, eta kasik beti etorri handiko eragiketetatik kanpo.

Horien guztien gogo gutxia txarkeriaz esplikatzea ez da aski, ez da serioa: "Alderdi demokratikoak, zanpatzaile ustelak! Herri xehea, sobera ongi bizi den ganorabako saldoa! Ezker abertzale ez ofiziala, horiek bai traidore salduak!!!" Ez, ez da aski. Horiek guztiek ez badute onesten edo parte hartzen amnistiaren aldeko mugimenduan, mugimenduaren baitan ere bilatu beharko da ongi joaten ez dena.

Azken garaietan hedatu diren mezu batzuen alderdi bikoitza azpimarratu nahi nuke: barnean duten zentzua kanpokoen eragozgarri bilakatzen ahal da. Adibidez, esatea amnistiak zentzurik ez duela presoak ateratzeko eta lehen bezalako egoeran bizitzeko, amnistiak balorerik ez duela ez bada egiazko irtenbidearekin, betirako bakearekin, hots, garaipenarekin lotuta. Eta, aldi berean, mobilizazioen helburu politikoa, jendarteari eta eragile politikoei eskatzen zaiena: presoei borroka prozesuan dagokien lekua ematea, lantza puntarena.

Mezu horiek diote borrokak luze joko duela eta, irabazi artean, berrogei urte ziegan pasa behar badira ere, klandestinitatean sartu zena beti lehen lubakian izanen dela, amore eman gabe. Diskurtso horrek duintasun estrategikoa ematen dio kartzelan egoteari, eta denek dakigu presoen borroka dela kanpoko multzo erresistenteari kohesio gune nagusia ematen diona. Dena lotua... etxe barruan ibiltzeko.
Berriz, inguruko jendartean, tirrit. Borroka armatuaren oinarri politiko eta sozialetik urrun direnei, eta gehienak dira gure herrian, ez zaie ezker abertzale politiko-militarraren ikusmoldeen laguntzeko elkartasunik eskatu behar; beraientzat amnistia posible bakarra borroka armatuaren uztearen trukez lor zitekeena da, eta kito. Alta, negoziaketa errealista bideratzeko, agintari politikoak makurtzeko, euskal jendarteko gehiengoaren presio politikoa beharrezkoa da; gehiengo hori bildu gabe ez da inongo amnistiarik izanen, eta gauza segurua da ez dugula bilduko "irabazi arte, orain bezala" mezua botatuz.

Gauza horiek ikusita eta azken hogei urtetako blokeoak eta desastreek eskarmentatuta, presoen askatasuna nahi duen ezker abertzaleko jende anitz konbentzitu da egiazko bake hori, garaipenaren ondorioa izanen dena, hots, amnistia triunfala, ez dela inoiz etorriko ETAren inguruko estrategia politiko-militarraren bidez. Horregatik daude amnistia errealista eta negoziatu baten alde, beldurrez eta jarrera gogorretan tematzeak isolamendu handiagoa, errepresioaren garaipen mingarriena eta amnistia posible bakarra negoziatzeko ezintasuna ekarriko dituen.

Bi jarrerak, "egiazko" amnistia eta amnistia "errealista", uztargarriak dira? Ez da batere segurua. Entzuten bada negoziaketa "errealistaren" aipatzea etsaien aurrean makurtzea edota etsaien konplize bilakatzea dela, nekez ikusiko dira "traidoreak" ekitaldi "ofizialetan". Goiz edo berandu, "errealistek" errefera emanen dute eta salatuko amnistiaren aldeko ekintza "ofizialak" ez direla presoen ateratzeko eginak, baizik eta gero eta preso gehiago sortzen duen estrategia itsua defendatzeko. Etorkizun iluna eta ezinegonean egotekoa. Finean, amnistia negoziatzen da, bai eta gure artean ere.


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude