BW eta Navala: Gainerako kaltetuak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal Herrian gertatutako errekonbertsio industrialek, batik bat ontzigintzako eta siderurgiako sektoreetakoek, bi gauza erakusten dituzte bereziki. Lehenik eta behin, euskaldunok ez dugula subiranotasun politikorik »ondorioz, subiranotasun ekonomikorik ere ez», eta gure sektore estrategikoei buruzko erabakiak Bruselatik ezartzen dizkigutela, Madrildik edo Paristik barrena. Bigarrenik, aipatu errekonbertsioek hamar milaka lanpostu zuzenen eta zeharkakoen galera ekarri dutela azkeneko hamarkadetan. Oraingoan, alde batera utziko dugu lehenbiziko alderdi hori, beste analisi batzuetan komentatu izan dugunez gero, eta bigarrenean zentratuko gara. Egungo egunean, berriro ere, eta Zapateroren Bilboko promesak promes, ontzigintzako sektoreko beste errekonbertsio baten atarian gaude, eta gerta dakiguke beste milaka lanpostu zuzen galtzea. Zuzenean erasandako pertsonen egoera, dena dela, pribilegiozkoa izan da eta izango, baldin errekonbertsioak edo itxierak zeharka hartzen dituen pertsonen egoerarekin konparatzen badugu, hau da, plantillako pertsonak enpresa lagungarrietako langileekin edo beren enpresa edo negozio txikiak ixtera behartuekin alderatzen baditugu.

Ildo horretan, ontzigintzako eta siderurgiako errekonbertsioak edo enpresa publikoetakoak »hala nola, BWkoa» nozitu dituzten pertsonak ez dira gelditu bi urteko langabezian eta gero gerokoak itxaroten. Ez. Alde batetik, indemnizazioa jaso dute, eta, bestetik, harik eta behin betiko erretiratu bitartean, bermatu egin zaie ohiko diru-sarrera gehiena kobratzea. Adibide bat jartze arren, hel diezaiogun BW kasuari, orain artekoetan azkenekoari. Aldez aurretik erretiratzen direnek »250 baino gehiago» oinarri arautzailearen %76ko errenta garantizatua jasoko dute, zeinetan soldata finkoa, soldata bariablea eta soldataren osagarriak sartzen baitira, urteko maximoa 32.137 eurotan ezarria dela. Aipatu errenta urtero berrituko zaie urte bakoitzeko KPI benetakoarekin, 2004. urtean hasita behin betiko erretiroko adinera heldu bitartean. Errekonbertsioaren barruko langileek, bestalde, 74.000 eta 92.000 euro bitarteko zenbatekoak kobratuko dituzte indemnizazio gisa. Kontuak horrela, Sestaoko Naval ontziolaren errekonbertsioak edo itxierak ere antzeko egoera ekar dezake zuzenean hartzen dituen pertsonentzat. Ondorioz, nahiz eta tartean mobilizazio asko eta erradikalak egin, oso zaila da era horretako errekonbertsioen barruko langileek amu tentagarri horri ez men egitea. Eta, jakina, horren jakitun dira administrazioko, enpresetako eta sindikatuetako arduradunak, zeinen kezka nagusia, jeneralean, ez baita ontziolaren edo enpresaren itxiera edo neurriratzea »hori jana izaten dute», baizik eta trukean prestazio ekonomiko eta sozial onenak lortzea.

Beraz, nor kaltetzen dute benetan era horretako errekonbertsioek? BW edo Navala errekonbertitzearen edo ixtearen ondorioz, bistan da, badira plantillako 2.000 eta piku pertsonak baino kalte handiagoa jasaten dutenak, nahiz eta multzo horrek ere berea nozitu. Kaltetuenak, ezbairik gabe, beste bost mila lagun dira, zeharka Sestaoko Naval ontziolatik bizi direnak, ontziolarentzat lan egiten dutelako. Enpresa lagungarrien arloko pertsonak dira. Lagun-multzo horrek ez dauka Navaleko edo BWko plantillakoek jasotzen dituzten aldez aurreko erretiroak eta indemnizazioak izateko eskubiderik. Kasurik onenean, eta betiere nahikoa kotizatu badute, langabeziko bi urte egokituko zaizkie eskubidez. Eta kito. Ez indemnizaziorik, ez aldez aurreko erretirorik. Bidegabea bezain erreala.

Administrazioek, hortaz, kontuan hartu beharko lituzkete horrelako egoerak, hain injustizia eta ezberdintasun erradikala, neurri batean bederen, arintzen saiatzeko. Pertsona batzuek eta besteek »enpresa publikoetakoek eta pribatuetakoek, handietakoek nahiz txikietakoek» berdin kotizatu dute. Jakin, badakigu, enpresa handietako plantillek mobilizatzeko ahalmen itzela dutela... Besteak beste, arrazoi horregatik izaten da nahiago haiek dirutan pribilegiatzea egunero kalean ikustea baino. Zer gertatuko litzateke enpresa txikietako langileek, mobilizatzeko ahalmen gutxiago duten horiek, sozialki lehergarriak diren jokamoldeak hartuko balituzte? Administrazioek ondo hausnartu beharko lukete puntu hori. Erakunde horiek diote ez dutela onartzen biolentziarik eta presiorik, baina presio baten agindura jokatzen dute. Hain zuzen ere, herrialde... bateko bizimodu soziala eta politikoa geldiarazteko gai diren plantilla handien presioari egiten diote men, eta konparaziozko bidegabekeria egiten dute errekonbertsioen barruko gainerako langile horiekin. Modu horretan, ez ote dira ari enpresa txikietako plantillak biolentzia eta presio handiagoa baliatzera bultzatzen?

Gogoeta horren bidez, ez gara ari planteatzen lanpostu zuzenen galera behar bezala eta dirutan ez konpentsatzea. Bakar-bakarrik, beste era bateko formulak defendatzen ditugu, bide eman dezaketenak pertsona kaltetuenek ere, nola baitira enpresa lagungarri txikietakoak, orain baino tratamendu egokiago eta duinago bat izateko. Berdin kotizatuta, ez da bidezkoa pertsona batzuek aldez aurretik erretiratuta edo langabezian bost urtez edo are hamabost urtez egoteko modua izatea eta horrez gainera indemnizazio on bat eskuratzea eta beste batzuk, gehien jota, bi urteko langabeziarekin bakarrik geratzea.


Azkenak
Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak

Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


Eguneraketa berriak daude