Zer moduz erantzuten du administrazio sanitarioak?


2021eko uztailaren 27an

Gure osasuna maila guztietan aztertzen duen Espainiako txostenaren hainbat alderdi aipatu dizkizuet azken bi asteotan: hiritarrak bere osasun-egoeraren inguruan duen iritzia »subjektiboa izan arren, kontuan hartzeko modukoa» ikusi genuen batetik, eta gure bizi-ohitura kaltegarriek osasunean duten eragina, bestetik. Hiritarrari egotz dakizkiokeen alderdi negatiboak aipatu ondoren, administrazioaren jokamoldea jorratu nahi nuke gaurkoan. Eta benetan diotsuet, ez dela batere txalotzeko jokamoldea, ezta gutxiagorik ere.

Ospitaletako itxarote-zerrendak zertxobait hobetu dira, %25,5etik %23,3ra pasatu baitira eta prozedura kirurgikoek izan ohi duten atzerapeneko denbora 7,1 hiletik 6,5 hilabetera gutxitu da. Baina zerbitzu horiek hobera egin duten arren, osasun publikoak ez ditu herritarren espektatibak asetzen. Nola azaldu daiteke osasun-prestazioek orokorrean izan duten beherakada? Osasun-zerbitzuetan egindako gastu publikoak bere hartan jarraitzea da arrazoietako bat. Txostenaren arabera, 2000. urtean osasunean egindako gastu publikoa Barne Produktu Gordinaren %6,5 besterik ez zen izan. Indize hau Europako Batasuneko hamabost herrialdeetako baxuenetakoa da »Grezia, Finlandia eta Irlandan bakarrik gastatzen du administrazioak hemen baino gutxiago biztanle bakoitzeko».

Osasun-zerbitzuak ez dira behar bezala erabiltzen, horrela, ospitaletako larrialdi-zerbitzuen erabilera gehiegizko jotzen du txostenak. Izan ere, zerbitzu horiek orain urte batzuk baino %12,6 gehiago erabili ziren 2003. urtean, 9,4 milioi pertsona »aztertutako biztanleriaren %26,7» joan baitzen era horretako kontsultetara.

Azpimarratzekoa da gaixotasun akutu eta kronikoak, eta baita etxeko nahiz errepideko istripuak zenbat ugaritu diren. Zahartzeari lotutako gaitzak albora utzita, emakumeek gizonezkoek baino hezurretako, bizkarreko edo giltzaduretako min handiagoa eta depresio, insomnio, zorabio eta neke handiagoa izaten dute, horretarako itxurazko arrazoirik ez dagoen arren.


Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude