argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21a

2002ko urtarrilaren 14an Bilbon EH legez kanpo jartzearen aurkako manifestazio erraldoian Ertzaintzak egindako karga dela eta, Mikel Legarda, Jon Uriarte eta Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruzagiei deklarazioa hartuko die Bilboko lehen instrukzio epaitegiak. Auzia, J.M.CM. herritarrak bere garaian jarritako salaketatik dator: ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz begia galdu zuen eta, besteak beste, pilotakada hau ertzaintzak hasitako karga handiaren aurretik izan zela salatzen du, oraindik inongo istilurik ez zegoenean. Ertzaintzak, bere garaian, pilotakada istiluak hasi ondoren izan zela baietsi zuen. Ertzaintzaren agintariek irailaren 29an deklaratu beharko dute Bilboko Auzitegian eta ondoren epaileak salaketarekin aurrera jarraitzen duen ala ez erabaki beharko du. Bere garaian, Ertzaintza manifestazioaren aurka oldartu izanak arbuiatze handia ekarri zuen euskal gizartean.