Espainiako lau hizkuntza ofizialak erabiltzea helburu


2021eko uztailaren 28an

1850eko urtarrilaren 1ean jaulki zen Espainiako lehenengo posta-zigilu modernoa. Ordutik, Correos-ek 4.000 bat zigilu atera ditu, eta horietako hamarrek baino gutxiagok izan dute euskarazko hitzen bat »askotan herriaren izena soilik». Espainiako zigilu bakar batek ere ez du eraman sekula Estatuaren izena (Espainia) edo posta-zerbitzuarena (Correos) gaztelania ez den hizkuntza batean". Hitz horiekin hasten da Eleaniztasunaren Aldeko Erakundeak, "Zigilu eleaniztunak" kanpaina zela-eta, orain hilabete batzuk Hego Euskal Herriko udaletxeetara eramandako mozioa. Kanpainaren helburua, hain zuzen, zigiluetan estatuko hizkuntza ofizial guztiak agertzea da.

Organització pel Multilingüisme (OM) Katalunian sortu zen 1999an. Gaur egun, Espainiako Estatuko hizkuntza guztietara eramana du izena, eta hala, Eleaniztasunaren Aldeko Erakunde modura ezagutzen da euskararen eremuan. "Gure azken helburua", azaldu digu Joan Moles OMko kideak, "Konstituzioa aldatzen denean hirugarren artikuluak edo dena delakoak katalana, galegoa eta euskara estatuko hizkuntza ofizialak direla aldarrikatzea da, horrek dakartzan ondorio guztiekin". Alegia, estatuko edozein herritarrek estatuko edozein administrazio publikorekiko harremanak bere hizkuntzaz gauzatzeko aukera edukitzea.

Une honetan, gai bi darabiltza batez ere Eleaniztasunaren Aldeko Erakundeak, biak ere elkarrekin halako lotura dutenak. Bata zigiluena da, berez orain urte batzuk hasitako kanpaina; orduan, OMk hizkuntza bi dauzkaten erkidegoetako legebiltzarretara eraman zituen bere proposamenak, eta lortu egin zuen Nafarroan, Katalunian eta Balear Uharteetan aho batez onartzea. "EAEn, ez dakigu zergatik, ez zuen aurrera egin". Edozelan, gaiari berriz heltzea eskatuko diete legebiltzar guztiei, baita dagoeneko onartuta daukatenei ere: "Legebiltzar horiek lege-proposamen bat bidali zioten Madrilgo Diputatuen Kongresuari, zigiluetan ageri den hizkuntza behar bezala arautu dadila eskatuz, baina Madrilen ezezkoa eman zioten". Ezezko hura da, hain zuzen, orain kanpaina berriz abiatu izanaren zergatia.

Zigiluei lotutako beste gaia posta-zerbitzua da. "Hau, hala ere, ez da zigiluena bezain sinbolikoa", dio Joan Molesek, "eta ez genukeen kanpaina antolatuko Correos-ek egin duen atzerapausoa egin ez balu". Izan ere, Correos da, orain gutxi hartutako erabaki baten ondorioz, espainiar posta-zerbitzuaren izen bakarra. Akabo, beraz, Posta eta Telegrafoak bezalakoak paisaian. OMk gutxienik lehengo egoerara itzultzea eskatzen du. "Berez gustatuko litzaigukeena zera da: Gasteizen, adibidez, Posta izena agertzea letra handitan, eta alboan, letra txikiagotan, Correos, Correus eta abar. Hau da, estatuko hizkuntza aniztasuna isla dadila edonon, beti ere bertoko berezko hizkuntzari lehentasuna emanez".

Atzerriko adibideak

Atzerriko adibideetara jotzea gustuko du OMk, eta halaxe egin du bai zigilu bai posta-zerbitzuei dagokienez ere. Kanpaina horietarako prestatutako idazkietan, Suitza, Belgika eta beste hainbat herrialdetako adibideak barra-barra dakartzate gogora, argazki ugariz hornituta gainera. "Guk uko egin diogu gehiegizko teoriari", dio Molesek. "Nekatuta geunden etengabe Suitza, Belgika eta abar aipatzen ibiltzeaz. `Egin dezagun teoriazaleek egiten ez dutena', pentsatu genuen, `kopia dezagun suitzar baten edo belgikar baten eguneroko bizimodua'. Eta hala, munduko estatu eleanitzen ereduak ikertu ditugu arretaz, gero hortik Espainiako Estaturako proposamenak ateraz. Orain arte, Euskal Herriko edo Kataluniako politikariek bazekiten Suitzan hizkuntza bat baino gehiago dagoela, baina suitzar zigilu bat sekula ikusi gabeak ziren".

OMk beste hiru kanpaina gauzatu ditu, zigiluenaz eta postarenaz gain. Egin zuten lehenengoa euro eleanitzaren aldekoa izan zen. "Diru-paperetan eta txanponetan estatuaren izena hizkuntza ofizial guztietan ager dadila eskatu genuen. Ez dakigu zergatik baina España izena beste hizkuntza batzuetara eramateaz ez dute ezer ere entzun nahi Madrilen". Orain kanpaina geldirik dago, "halabeharrez", baina 2008an berriz heltzeko asmoa du OMk, "orduantxe emango baitiete baimena estatu guztiei beren txanponak aldatzeko".

Beste kanpaina bat nortasun agiriei dagokie: "NANak, pasaporteak, gida-baimenak, atzerritarrak bertan bizitzeko baimenak… estatuko hizkuntza ofizial guztietan idatzita egotea eskatzen dugu. Hala, Cadizen bizi den senegaldar batek jakingo du Donostian badela gaztelania ez den beste hizkuntza bat". Honetarako ere, Suitza eta haren bost hizkuntzadun nortasun agiria hartu dituzte eredu.

Erregea ere euskaraz?

Orain arte aipatutako kanpainetan zer edo zer lortzeak zaila ematen badu, zer esan bosgarrenaz: monarkia eleanitzaren aldeko kanpaina, alegia. "Kongresuak Konstituzioa aldatuko du, erregearen oinordekotzan emakumeak ere sar daitezen", azaldu du Molesek, "eta hori baliatuz, eskatu egingo dugu estatuko lehen instituzioak bertako hizkuntza guztiak erabiltzea. Ez dakit nola ikusiko duen hori euskaldun batek, baina gure ustez estatuko buruak hizkuntza bat erabiltzeak ospea ematen dio hizkuntza horri. Zer pentsatuko luke Getxon bizi den kolonbiar batek erregea euskaraz egiten entzungo balu?"

Bable, aragoiera eta okzitaniera
Euskara, katalana eta galegoa ez ezik, Eleaniztasunaren Aldeko Erakundeak gogoan ditu Espainiako Estatuko beste berbakera batzuk, eta horien hiztunen aldarrikapenak bere kanpainetan txertatzen ahalegintzen da. Hala gertatzen da aragoierarekin, Asturiaseko bablearekin eta Val d'Araneko okzitanierarekin. OMk harremanak eduki ditu hizkuntza horien alde diharduten hainbat talderekin, eta beti ere bai horiek bai estatuak berak onartzeko moduko proposamenak egiten saiatu da. "Hizkuntza horien hiztunen aldarrikapenak edonorenak bezain zilegiak dira", dio Joan Molesek, "baina argi eduki behar da, eta beraiek badaukate, euren baldintzak eta euskararenak edota katalanarenak oso desberdinak direla, bai demografiaren aldetik bai legediarenetik".
Nortasun agiri eleaniztunen aldeko kanpainan, esaterako, "argi geneukan estatuarentzat guztiz onartezina dela zazpi hizkuntzatan idatzitako nortasun agiria", Molesek adierazi duenez, "baina lau hizkuntzatan idatzitakoa edukiko bagenu (gaztelania, euskara, katalana eta galegoa), posible litzateke Asturiasen, Aragoin eta Val d'Aranen bosgarrena ere sartzea, Suitzako nortasun agiriek bost hizkuntza dauzkaten bezala: bertako laurak eta ingelesa. Suitzak ahal badu, guk ere ahal dugu. Aragoi, Asturias eta Val d'Araneko elkarteak, gainera, guztiz bat datoz proposamenarekin".

Atzerriko ereduei inbidia
Suitzan eta Belgikan, esate baterako, hizkuntza bakoitzak bere lurraldea du eta indartsuena da (bakarra ez esatearren) lurralde horretan. Ez dago besteen gaineko "gaztelaniarik", nolabait esateko.
OM ere horren jakitun da, noski. Joan Molesen berbetan, "Espainiako Estatuak Suitza, Belgika, edo Kanadako ereduei heldu beharko liekeela diogunean, badakigu errealitatea guztiz bestelakoa dela. Hemen denok dakigun hizkuntza bat dago lehenik, eta ondoren besteak. Baina horrek ez du esan nahi estatuak hizkuntza guztiak bere egin behar ez dituenik, aipatutako herrialde horiek egin duten modu berean. Hori bai, lurralde bakoitzean gobernu bakoitzari (Eusko Jaurlaritza, Generalitat…) egokitu behar zaio hizkuntza-politika erabakitzea".

Kataluniatik ezin atera
Katalunian sortutako erakundea, oraingoz behintzat, bertatik kanpo ez da hedatu, gaztelania ez beste hizkuntza bat daukaten lurralde guztietara hedatzen ahalegintzen den arren. "Ez dugu gure soslaiarekin bat datorrenik aurkitu ez EAEn, ez Nafarroan, ez Galizian", dio Joan Molesek. "Ez dugu nahi ildo politiko jakin bati lotutakorik. Instituzioek gugan politikarekin inongo zer ikusirik ez daukan norbait ikustea nahi dugu. Eta oraindik ez dugu halakorik aurkitu; baldar aritu garelako edo, besterik gabe, ez dagoelako".


Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude