Langabeentzako baino enpresentzako mesede


2021eko uztailaren 27an
Euskal Autonomia Erkidegoan diru asko gastatzen da »260 milioi euro inguru urteko» lan-sorrera sustatzeko, batik bat gazteentzat, emakumeentzat eta luzaroko langabeentzat, kolektibo horiek baitira premia handienekoak. Erakunde pribatuez gain, instituzio publiko asko dira lan-politika aktiboetan parte hartzen dutenak: Espainiako Enplegu Institutua (EEI), Eusko Jaurlaritza, diputazioak, udalak eta abar. Beharbada, gehiegi. Hala ere, badirudi horrenbeste baliabide eta erakunde ez direla nahikoak izaten ari beren helburuak lortzeko. Hortik dator EAEko lan-politika aktiboen eraginkortasuna zalantzan jarri izana. Izan ere, "mesede handiagoa egiten zaie enpresei" »laguntzen %75 haiek jasotzen dituzte», eta ez dute gehienbat luzaroko langabeen, emakumeen edo gazteen kolektiboan eragiten, nahiz horiek izan egoerarik okerrenean daudenak.

Hori da laburbilduz, EAEko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak egindako ikerlanetik nabarmentzeko moduko ondorio nagusietako bat. Estudioa uztail honetan bertan eman dute argitara hango presidente Rafael Puntonet jaunak eta erakunde horretako teknikari batek, Patxi Sasigain jaunak, zeinak landu baititu EAEko eta Europako Batasuneko lan-politika aktiboen arteko konparaziozko ikerketaren alderdi teknikoak. Estudioaren izenburua "EAEko eta EBko lan-politika aktiboak" da.

EBkoa baino gutxiagoko gastua

Estudioak onartzen duenez, EAEn lan-politika aktiboetarako gastua handi samarra bada ere »260 milioi eurokoa», EBkoa baino gutxiagokoa da, nahiz eta gure artean langabezia handiagoa den. 271 euroko gastua izan da pertsona aktibo bakoitzeko, edo 1.476 eurokoa parte-hartzaile bakoitzeko, eta 1.000 lagunetik gora izan dira era horretako laguntzen onura jaso dutenak. EAEn gastu hori BPGaren %0,63a den bitartean, EB osoan »15 kidekoan, orain 25 baitira» %0,75ekoa da. Estatu horien artean, ordea, diferentziak nabarmenak dira. Hala, Danimarkak BPGaren %1,81a darabilen bitartean, Herbehereek, Belgikak, Frantziako estatuak eta Suediak %1etik gora erabiltzen dute. Badira, bestalde, proportzioan, EAEn baino diru dezente gutxiago erabiltzen duten beste estatu batzuk, hala nola Austria, Grezia, Italia, Luxenburgo, Portugal eta Britainia Handia. Espainiako estatuko batez bestekoa %0,64koa da, EAEkoa baino ehunen bat gehiago.

Estudioak erakusten duenez, EAEko gastu total horren parterik handiena enpresek eraman zuten. Hala, lana sustatzeko pizgarriek gastuaren %50,7a eraman zuten, gehienbat Gizarte-Segurantza kontribuzioetan izandako hobariengatik. Trebakuntzarako, ordea, gastuaren %22a bakarrik zuzendu zen, eta sustatzaile berrientzako pizgarriak laguntza publikoen zenbateko osoaren %9,2ra baizik ez ziren iritsi.

Lana sustatzeko funts ekonomiko gehienen jatorria EEI, Gizarte-Segurantza eta Europako Gizarte Funtsa dira. Arrazoi horregatik, EGKko presidenteak dio ezen, EEIren politika aktiboak eta pasiboak Euskal Herrira transferituko balira, egoera hori hobetu egingo litzatekeela, batez ere batetik bestera ibili beharreko leihatilen kopurua gutxitu egingo litzatekeelako. Eta adibide moduan jarri zuen lana sostengatzeko programen %4,3 bakarrik bideratu zitzaizkiela emakumeei espezifikoki, langabeziarik handiena jasaten duen sektorea den arren. Beste %11 bakarrik izan zen gazteentzat, hain lan-premia handia duen sektorearentzat. Eta, bizkitartean, laguntzen %82,7 edozein adinetako pertsonei zuzendu zitzaizkien.

EAEko EGKren estudioak halaber erakusten du ez zaiela segimendu eta ebaluazio eraginkorrik egiten Euskal Herriko erakundeek bideratzen dituzten lana sustatzeko programei. Badira zenbait programa agenteen beren iritziz efektibotasun kaskarra dutenak, baina, hala ere, programa horiek egiten segitzen dute, badelako halako "inertzia" bat Administrazioetan.Testuinguru horretan, interesgarria da aipatzea ezen, ikerketa horren arabera, EAEn enplegua sustatzeko garatutako programetan parte hartzen duten pertsonen segimendua, oro har, eskasa dela. Horrela, programa bukatzen duten parte-hartzaileen hiru laurdenen kasuan, ez dago inolako informaziorik haien geroko egoerari buruz »ea lantokiren batean hasi diren ala ez, ea nolako lana den, ea langabezian dauden ala ez...».

Azkenik, Euskal Herriko erakunde publiko horren estudioak indarrean dauden programa batzuk berriz aztertu beharra aldarrikatzen du. Adierazten dutenez, egitura ekonomikoa eta lan-premiak aldatzen badira ere, lan-politika aktiboko programa gehienak bere horretan mantentzen dira urtez urte, kasik aldatu gabe.

Instituzioen arteko koordinazio hobearen eta leihatila bakarraren alde
EAEren ezaugarrietako bat da erakunde publiko eta pribatu askok aldi berean dihardutela enplegu-politika aktiboen esparruan: Eusko Jaurlaritza (EGILAN), Laneko Ministerioa (INEM), foru aldundiak eta haien erakundeak, Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL), garapenerako agentzia lokalak (GARAPEN), eta beste hainbat erakunde, pribatuak nahiz iniziatiba sozialekoak »BBK fundazioa, ONCE, Caritas, SARTU eta abar». Hainbat agentek jarduerak aldi berean garatzeak berekin dakar halako nahasmena eta disfuntzioak gertatzea garatutako enplegu- politika aktiboetan. Erakundeek garatutako ekintzetan koordinazio-maila nahikoa ez izateak larritu egiten du hori guztia, gertatzen baita eremu geografiko berean aldi berean garatzen dituztela arlo bereko ekintzak »baita beren artean lehian jardunez ere», eta, zenbait kasutan, ez dago komunikazio eta segimendu koordinatua egiteko mekanismo egonkor eta antolaturik.

Hortik dator EGKek instituzioen arteko koordinazio hori defendatzea. Horretarako, beharrezkotzat jotzen du agenteen arteko diagnostiko konpartitu batetik abiatzea eta helburuak eta pertsona-taldeak mugatzea, horrek bide emango bailuke agenteei esleitutako eginkizunak nolabait arrazionalizatzeko, espezializatzearen eta lokalizatzearen norabidean, herritarrei zerbitzu hobea eta hurbilagoa emateko irizpidearekin. Agenteen deskoordinazioko eta ugaritasuneko testuinguru horretan, EGKren estudioak halaber defendatzen du leihatila bakarra sortzea, zerbitzu horien bezeroei instituziotik instituziora alderrai antzean ibili beharra saihestuko diena. Asmoa da agenteen presentzia bat izatea, erabiltzaileei lana erraztera bideratua. Leihatila bakarra izanez gero, erabiltzaileak puntu bakar batean eskuratu ahalko luke dagoen sostengu-eskaintza guztia. Leihatila bakarreko sistema horrek, gainera, orientatzen lagundu beharko lioke, erabiltzaileak benetan behar duenarekin. Esan nahi baita, kontua ez da puntu bakar batera jotzea bakarrik, baizik eta puntu horrek erabiltzaileari egokitzea eskura dauden programen panela, ibilbide pertsonalizatua ezarriz.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude