Web ozeanoan Tokelautik dator ipar-haize epela

  • Mundu osoko hainbat pertsona, elkarte eta enpresak Interneteko beren guneei .tk matrikula ipini diete. Tokelau esan nahi dute hizkiok: hiru atoloi txiki Hawai eta Samoa artean nonbait galduta daudenak. Lineako baporea hamabost egunean behin iristen da Pazifikoko paradisura.

2021eko uztailaren 27an
Tokelau izenaren lehen albistea lagun baten bidez izan nuen estreinakoz. WWW galaxian adituak diren sateliteek askoz lehenagotik ezagutuko zuten, baina astronauta amateurrok horrela enteratzen gara askotan.

Javier Irigoien izena ikusi eta irakurle gazteek haren arrastorik ez dute aurkituko beren disko gogorretan. Beteranoak garen batzuk aldiz gogoan dugu Egin egunkariaren kontseilari ordezkaria izan zela. Azken urteotan Antxon Perez Calleja ekonomialari ezagunarekin elkartuta egiten du lan. Bikotearen zerbitzuez gain Perez Callejaren koiuntura analisiak ere eskaintzen ditu www.irigoien.tk guneak. Bere zibertxaluparen matrikula aurrerantzean «.tk» izango zela abisatu zigun behin batean Irigoienek adiskidetzat gauzkanoi, eta beranduago jakinarazi zigun peonia lore zoragarriei buruzko gunea ere jarri zuela martxan, www.peonies.tk.

Euskal Herrian .tk matrikula duten gune gehiago badira. Adibidez, www.euskara.tk eztabaidaguneak «gure hizkuntza sarean berbagai» izatea lortu nahi du. Leintz Ibarreko Eskoriatzatik ari da beharrean www.3arrano.tk euskalgintza taldea. Badira .tk gehiago gure ingurukoak: lizardi, hilunetan, erromo, navarra, duodeno, akerberri, eta beste hainbat.

Egunen batean euskaldunok gure matrikula '.eh' izateko ahalegina aspaldi abandonatu genuen. Ez dakit beste herrialdetako jendeek -Kataluniakoek adibidez- beren domeinua eskuratzeko lanean segitzen duten, baina ezker abertzale maioritarioak EH siglak bereganatu zituenetik ez da gai hauetaz gehiago hitzik egiten gure artean. EH operazioa bukatu zen, ondorengo tresnak banan-banan Madrildik desegin dituzten bezala, baina EH hizki konbinazioa anatema geratu da betiko, antza denez. Horrelakoak gara.

Total, .com, .net eta .org ohikoen aldamenean .tk erakargarri egiten zaigula: domeinu exotiko baten jabe da Pazifikoko hiru atoloi txiki biltzen dituen Tokelau, eta paradisu urrun hartan bizi direnei Internet eta bestelako zerbitzuak eskuratzen laguntzeko aukera eskaintzen du.

Interneterako giltza Adan eta Ebari

Polinesian dago Tokelau, Hawai eta Samoa arteko erdibidean. Atafu, Fakaofo eta Nukunonu atoloiek osatzen dute. Nukunonu da hiruretan handiena eta erdian dagoena: bertatik 92 km daude Fakaofora eta 64 km Atafura. Koral gainean dauden lur eremu meheak dira atoloiak eta erdian laku bana daukate. Bakoitzean 500na pertsona bizi dira, hiru herri-uharteetan.

Duela 1.000 urte inguru iritsi ziren atoloi hauetara Polinesiako biztanle hauek, Samoatik seguruenik. Uhartetxo bakoitza independente bizi izan zen XVIII. mendea arte: mende horretan Fakaofo egin omen zen hiruetan nagusi.

XVIII. mendean azaldu ziren lehen europarrak ere, John Byron komodoro ingelesaren aginduetara zeuden gizonak iritsi zirenean. XIX. mendean amerikarrak iritsi ziren, eta hauekin misiolariak ere bai. Apaiz katolikoek beren federa eraman zuten Nukunonuko biztanleria osoa, protestanteek Atafuko guztiak konbertitu zituzten, eta bi konfesioen artean erdibanatuta geratu zen Fakaofo, uharte nagusia.

Ez da demagogia erraza egiteagatik, baina zibilizatuekin iritsi ziren kalamitateak ere Tokelaura. 1885ean Perutik etorritako esklabo trafikanteek 250 gizaki eraman zituzten, misiolariek beste 500, eta horiei disenteria bezalako gaitz berrien eragina gehituta, azkenean hiru atoloien artean ez zen 250 biztanle baino gehiago geratu.

1929az geroztik «Ipar Haizea» esan nahi duen Tokelau Zeelanda Berriaren babespean dago. Atzerri arazoetako ministroa egiten da atoloi hauen kargu, eta 1996tik legeak egiteko ahalmena berreskuratu du Tokelauk.

Gaur kristau oso kontserbadoreak dira hemengo biztanleak, baina misiolariak iritsi arte Tui Tokelau izeneko jainkoa gurtzen zuten; Tui irudikatzen duen koral harria oraindik kontserbatzen dute.

Hemen ez dago nekazaritzako lurrik, are gutxiago industriarik. Gizonak arrantza, fruitu bilketa eta etxolak eraikitze lanetan ari dira egunero, eta emakumeen gain daude garbiketa eta osasun kontuak. Atoloi bakoitzean egunero sortzen diren gorabeherak biltzar batean erabakitzen dira: herriko zaharrek eta familien ordezkariek erabakitzen dute ia dena. Hemen zaharren kontakizunak dira historia, eta etorkizuna doi-doi bihar arte iristen da: egun bakoitzean egunekoa eta kito. Eraikuntza lanak, kokotero eta beste zuhaitzen fruituak eta egunero itsasoari harrapatzen zaizkion arrainak, dena partikatzen da familia guztien artean. Talde barruko lokarriak estu edukitzea da biziraupenaren gakoa.

Ordainetan, Tokelaura iristen diren bisitari apurrei eskatzen zaie taldearen arauak zorrotz errespetatzeko. Soineko diskretoak erabili, ez ibili bikinian eta are gutxiago nudismorik, okurritu ere ez zuhaitzetik koko bat hartzea, eskaintzen dizutena jan eta zalaparta gutxi atera. Ura ere aurreztu, dagoen bakarra euriak dakarrena delako. Mundu isolatu hau ederra da... eta oso pobrea ere bai. Tokelautar askok kanpora emigratu behar izan du, eta gaur hiru atoloietan 1.500 biztanle badira, Zeelanda Berrian beste 5.000 bizi dira.

Ez dakigu Tuvalu uhartearen .tv domeinuak izan zuen arrakastagatik »telebista batentzako zer erakargarriagorik?» edo zerk bultzatuta, baina 2003. urtean .tk domeinua ustiatzeko elkartea sortu zuten. www.dot.tk joint venture bat da Tokelauko gobernuak eta Taloha enpresak osatua. AEBetako San Francisco eta Holandako Amsterdamen egoitzak dituen multinazional hau domeinuen ustiakuntzan dago espezializatua. Eta Holandan dagoen Foundation Tokelauk biltzen ditu uharte horietako kideak eta unibertsitate eta antropologiako jakintsuak aholkularitzat.

2003ko irailean Amsterdamdik Tokelaurako bidaia egin zuen fundazioak bidalitako teknikari talde batek. 30 ordu aireplanoan eta 40 ordu baporez. Lehendik Tokelauk duen satelite bidezko telefonoari Internet kanala erantsi zioten, eta ondorioz Fakaofok gaur Internet zerbitzua dauka. Ez ordea beste bi uhartetxoek, eta haiei aurrerapen hori eskuratu nahi zaie. Horretan laguntzen dute .tk domeinua daukaten milaka herritar eta enpresak munduan.

Bidaiaren prezioa eta hara joateko debekuak ahaztuta, plazerez paseatuko gara opor hauetan Fakaofo, Nukunonu eta Atafuko koral, hondartza eta kokoteroen artean. Eta Tui jainkoari otoitz egingo diogu lurraren berotzeak paradisuko gure lehengusuak ito ez ditzan.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Lore Lujanbio
“Zaintza lanak ez dira jarduera zehatz bat; produkzio-erlazio patriarkalek ekoizten dituzte”

Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]


2024-12-26 | Leire Ibar
Nafarroak garraio publikoaren %50eko deskontuak ekainera arte mantenduko ditu

Garraio publikoaren %50eko deskontuak sei hilabetez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, 2025eko ekainaren 30era arte. Espainiako Gobernuak garraio-txartelaren kostuaren %30 hartuko du bere gain, eta Nafarroako Gobernuak %20. Aurreko urtearekin alderatuta, 2024ean garraio... [+]


‘Prentsa' bereizgarria zeraman autoa jomugatzat hartu eta beste bost kazetari hil ditu Israelek Gazan

Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.


2024-12-26 | Leire Ibar
10.500 migratzaile baino gehiago hil dira aurten Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ahaleginean

2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Eguneraketa berriak daude