Uztaileko hostoak


2021eko uztailaren 28an


Tragediaren ertzak

Hemendik urruti harrapatu ninduen Oihana Errazkinen heriotzak, eta, itzulerarako, erdi itzaliak ziren erreakzio eta ondorioak. Ertz zail asko zituen gertakariak, ia tabua bihurtzerainoko osagai askoz ehundutako forma hartu du oraingoan tragediak: suizidioa, neska, gaztea, mendebaldeko tradizio politiko formalaren kontrako jarrera, klandestinitatea, kartzela, bakardadea, deserria...

"Ez dago suizidiorik, hilketak bakarrik daude", zioen Elsa Triolet-ek. Ez naiz makurtzen kartzelari bakarrik egoztera Oihanaren hilketa.

Baina nola hitz egin horretaz guztiaz zuzen eta duintasunez? Nola zabaldu askatasun osoz eta inolako eta inoren markaketarik gabe gutariko bakoitzaren barrena, Oihanaren borrokarekin bat datozenena eta gainerakoona?

Inon aurki ahal baleza hemen eman ez genion sosegua...


Pentsamendu bakarraz

Godoek bi aldiz eztabaidatzen omen zituzten beren arteko arazoak: lehendabizikoan, mozkor-mozkor eginda; bigarrenean, mozkorra pasatu bitarteko kaskarreko minez. Xelebrea bezain probatzekoa izango da debateari pasioa eta zuhurtzia emateko modu hori.

Guk ez diegu utzi mozkortzeari eta kaskarreko minei, baina bai eztabaidatzeari. Eta eztabaidatzekotan, lehendabiziko modalitatean gustatzen zaigu: total eginda eta bero-bero, ahoa bete pasioz. Biharamunak, berriz, badu berez dakarren nekerik bestelako kezkei begiratu gabe ere.

Gure artean ez dago debaterik. Ez, behintzat, debate deitzea merezi duen iritzi desberdinen arteko jardun askerik. Pentsamendu bakarraren kontrako jardunaz beterik daukagu ahoa, baina arerioarenari soilik deitzen diogu pentsamendu bakarra. Ez diogu begiratzen geure iritziek duten topikotasunari, morrontzari, zuzentasun politikoari. Demagun Ibarretxeren plana. Ez dira hain urrutikoak Estatutua herriz herri eta auzoz auzo eztabaidatu genuen garaiak. Kontra zein alde, jende asko inplikatu zen. Estatutua ezagutzea lortu genuen »estatutuaren maiuskulak, behintzat», hartaz hitz egiteko ezagutza eta motiboak genituen askok eta askok. Baina Ibarretxeren planaz hitz egin dutenak eta hartaz eztabaidatzen ari direnak goikoak dira, goiko horretan sarturik Anaia Handia ere, goikorik goikoena. Alde nahiz kontra egon, inork ez du plana ezagutarazteko kemen berezirik egin. Eta gu, mutu. Botoa emateko ordua irits dadinean ere, mutu batzuen botoa izango da gurea. Goikoen farfailak orbeldutako papera.

Gurea omen da inguruotako gizarterik politizatuena, hala esan ohi dugu harrokeria puntu batez. Politizatuena, ala politikak »batzuen eta besteen politikoki zuzenak» gehien makurtu eta isilarazi duena? Nabarmena da lagunen arteko jardun konfiantzazkoan eta inguru zabalagoetan ageri dugun jardunen desberdintasuna: bigarrenean, gure arerio naturalak omen direnen kontrako diskurtso politikoki zuzena nagusitzen zaigu; lehendabiziko jardunean, lagunen artekoan, gure bidaide naturalak omen direnen diskurtso zaharren kontrako isilpekako kritika dugu naturalena.
Mitxelena, Aresti, Rikardo Arregi… Gaur baino gartsuago eta gupidagabeago eztabaidatzen zuten. Eta, batez ere, beren buruak agerian jarriz, inoren itzala bilatu gabe eta Asteasuko Agirrek esaten zuen moduan: "Anziñaco demboran festetan irten oi ciran gudariac elcarren contra peleatzera; quentzen cituen soñeco guciac, izan etzezan etsayac nondik eldu".

Gorputzari gorputz aritzen ziren, bada. Adimena eta adimenarenganako leialtasuna arma bakartzat harturik, alegia.

Gaur, lotsa ematen digu eztabaidaren biluztasunak. Beldur diogu gure benetako izaeraren ipurdi gorria erakusteari.


Desberdintasunak

Desengaina gaitezen: inoiz ez gara berdinak izango, ez legearen ez geure kontzientzien aurrean, desberdintasunak nagusi diren mundu batean; ez gara aske izango, askatasuna gozatzeko aukerarik ez dutenen ondoan.


Ez nintzen ni

"Egun hartan ez nintzen ni vietnamdarrak hil zituena. Estatu Batuen ordezkaritzan ari nintzen". William Calley militarrak aberriari egotzi zion Mi Lay-ko sarraskiaren erantzukizuna, eta orain hogeita hamar bat urte esandako hitzok errepikatuko dituzte Bagdadeko torturetan parte zuten militarrek: "Egun hartan ez nintzen ni irakiarrak torturatu zituena. Estatu Batuen ordezkaritzan ari nintzen".

Nahi dutena esango dute mundua deabru guztietatik libratu nahi dutenek, baina moralaren esparruan, politikan ez bezala, ez dago ordezkaritzarako aukerarik. Eta eskerrak: bestela Bush edo Blair edo Aznar bezalako piezak autoritate moralak direla irentsi beharko genuke.

Mendez mendeko isilpeko adostasun batez ehundutako gehiengo baten bizi ikuspegia du etikak oinarri. Baina gehiengoaren itzala »berdin dio tradizioak ehundutakoa izan ala une politiko jakin batek aldarrikatua» ez da inoiz gure erantzukizunaren ukendu. Gehiengoak ez du ezer zuritzen etikoki, ezta bizitzea egokitu zaigun une latz honek ere. Göring-ek "ez dut justizia egin nahi: suntsitu eta txikitu egin nahi dut" esan zuenean, gehiengo absolutua zuen parlamentu alemaniarrean, baina gehiengo horrek ez zuen Göring idiota morala izatetik libratu.

Beti pentsatu dut ez dagoela ezer lastimosoagorik atentatu baten ondoren atentatua nork errebindikatzen duen zain geratzea baino. Erantzukizun pertsonala »etikoa» balorazio politiko guztiak baino lehenagokoa da. Oiartzuarrek ondo dioten bezala, "aurreneko, norberak bere burua zinatu behar du".

Gehiegitan utzi izan diogu bakoitzak bere burua zinatzeari, norbera bere buruarekin leial izateari.


Izen bila

Mistika juduak dio Jainkoak, hura izendatzeko erabiltzen ditugun izen guztiez gainera, izen ezkutu bat duela. Inork hitz hori deskubritu eta esango balu, mundua lehertu egingo litzateke bing-bang erraldoi batean. George Steiner pentsalariak dio Hitler dela hitz ezkutu hori. Baina ez Hitlerrek egin zituen txikizioengatik; ezta milioika judu heriotzara eramateagatik edo; ezta mundu osoa hainbat urtez bihotza golkoan edukitzeagatik ere. Steiner-entzat, Hitlerrek hizkerara ekarri zuen desordenua da mundua lehertuko duen izugarrikeria. Eufemismoa »anti-hizkuntza» nagusitu zaigu. Hitza errealitatea izendatzeko tresna izan beharrean, errealitatea ezkutatzeko mozorro bihurtu dugu: bizitza modernoa, mozorroen festa bat omen; dantza makabroa.

Zinegile alemanak nazien tragedia kontatzen hasi dira hainbeste urte igaro eta gero. Denbora behar izan dute konturatzeko Hitlerr-i buruz hitz egitea dela Hitler izeneko lehergailu izugarria desaktibatzeko modu saihestezina.


Berez doa

Laissez faire, laissez passer, l'argent va de lui même. Atzo, kontrolerako aukera guztiak estatuaren esku zeudenean, kontrolik gabeko merkatu bat eskatzen zioten fisiokratek estatuari. Gaur, aldiz, estatuek, kontrola nahi balute ere, ez dute merkatua kontrolatzeko gaitasunik, ez baitute kontrolerako botererik.

Baina estatuek, fisiokraten mende, oso argi izan dute beti: L'argent va de lui même, dirua bere bidetik doa. XIX mendeko fisiokratek inoiz amestuko ez zuten mugarik gabeko paradisua bizi du diruak.


Ahotsaren agurra

Mariano Ferrer-ek agur esan dio goizero mikrofonoaren aurrean jartzeari. Ikustekoak izango omen dira oso epe laburrean kontsumoak eta abarrek »orain arteko maiztertza politikotik askatzen ari den eguneroko jardun noranahikoak» zer aldaketa ekarriko dioten euskal gizarteari.

Aldaketa hori hemen dago »kalean, etxean, gure buru-eskemetan» ikusi nahi duen guztiaren begi-bistara. Marianok hain nabarmenak zirenak ikusten lagundu nahi zigun, baina kasu gehiago egin diogu agurraren orduan, begi-bistakoak seinalatzen jardun digun urte guztietan baino.


Azkenak
Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot egun nazionala antolatu du DBZk

Gizarte Palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako irakaslea behin-behinean baztertu du EHUk, eta irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo zabortegiaren hondamenditik bost urtera

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


Eguneraketa berriak daude