Festetako paisaia eta fauna txikia (I)


2021eko uztailaren 19an
Jakin dezagun nola ikusten den Euskal Herriko udako jai giroa kanpokoen begietatik.


1) Zein izan zen Euskal Herriak egin zizun lehenengo inpresioa?
2) Ezagutzen duzun Euskal Herriko jai giroan zerk bereganatu du zure arreta gehien?
3) Bereziki gustatu zaizun zerbait?
4) Eta bereziki gustatu ez zaizun zerbait?
5) Zure herrian ospatzen al da festarik? Zein desberdintasun ikusten dituzu hemengoekin alderatuta?

Dieti
«Gurean koadrila kontzepturik ez da»

St. Gullen (Suitza) Kantoiko Degersheim herrikoa. Han alemana da hizkuntza nagusia. Duela sei urte etorri zen lehenengo aldiz Euskal Herrira, lan kontuak zirela eta, udaberri batean. Berriz etorri behar izan zuen eta orduan Amaia ezagutu zuen. Handik gutxira, bertan geratzeko apustua egin zuen eta ondo atera zitzaion, orain Suitzan bizi badira ere.

1) Espainiarragoa espero nuen, Espainiari buruz nuen irudi tipikoa. Lehenengo aldiz ikusi nuenean, ordea, eskema hori hautsi zitzaidan: kostaldea, jende irekia, rollo ona...

2) Koadrilan ibiltze hori oso deigarria da niretzat, han ez dugu horrelakorik. Hemen jaia lagun taldean bizitzen duzue: planak, otorduak, poteoa... asko gustatzen zait hori. Jendea hemen nahastuagoa ibiltzen da, denak elkarrekin, kaleko bizitza handia dago.

3) Herriko jaietan denak berdin jantzita ibiltzea, arrantzalez, esaterako. Horrek jende guztia itxuraz berdindu egiten du eta herriari ere bestelako zaporea ematen dio, gure herrian hori ez da gertatzen. Horrez gain, txakolina edatea eta herri kirolak ikustea ere oso gustuko dut.

4) Eguraldi txarra, kar kar. Ingurumenean ere, zabor asko ikusten da. Eta politikan, zenbaitetan gaiaz hitz egitea saihesten dela ere nabaritu dut, alegia, tentsio hori ere badagoela.

5) Gurean bi eguneko azoka bat antolatzen dute. Jendeak jan eta edan egiten du, baina han ez dago jai egitaraurik, jendea biltzen da eta kitto. Han zozoagoak gara festarako, hemen adituak zarete festa antolatzen eta ospatzen.

Harry

«Goizaldeko 3etan txaranga parean pasa zenean, surrealista iruditu zitzaidan»

Ascot (Ingalaterra) Londres inguruko herri txiki batekoa da. Pride of Bilbaon iritsi zen Santurtzira. Duela 11 urte etorri zen lehenengo aldiz, Zarautza, Londresen ezagututako zarauztar batekin: 18 urte, 600 libra poltsikoan eta plastikozko poltsa batean mudak.

1) Ferryan nentorrela, porturatzen ari ginela kostaldea lainotua zegoen. Atzean, ordea, mendiak ikusten ziren, berdea... Espainiako paisaia espero nuen, lehorra. Hori da gogoratzen dudan lehenengo irudia. Beste oroitzapen bat Zarautzera iritsi nintzenekoa da: batetik harritu egin nintzen hain herri txikian hainbeste neska polit ikusteaz. Bestetik joan ginen lehenengo tabernan harritu egin nintzen jendea etxean bezala ikusita: egunkaria irakurtzen, partxisean... harrigarria.

2) Zarauzko Euskal Jaiak izan ziren ezagutu nituen lehenengoak. Baserritarrez jantzi ninduten eta abarka horiek jarri zizkidatenean ezin izango nuela tente egon uste nuen! Harrituta geratu nintzen tabernetan hainbeste jende ikusita. Ingalaterran gehienezko jende kopuru bat soilik sar daiteke. Kopuru horretatik behera hustu arte itxaron behar duzu sartzeko. Hemen ez dago mugarik, denak estu-estu! Bestalde, deigarria egin zitzaidan hain zerbeza txikiak edatea, tragoa kalean hartzea... Behin, goizaldeko hiruretan tragoarekin kalean nintzela txaranga pasa zen, atzetik jende piloa dantzan zekarrela. Zur eta lur geratu nintzen, surrealista iruditu zitzaidan, Woody Allenen film batekoa.

3) Barrakak, zaldiko maldikoak jartzearena-eta bitxia iruditzen zait. Han hori egiten dutenean jaiaren erdigunea izaten da, ez osagarria. Bestalde, hemengo kaleko giroa, koadrilak, gau guztirako denok dirua jartzea, elkarte gastronomikoak... jende desberdina batera ibiltzeko gaitasun hori gustatzen zait. Hemen dagoen konfiantza ere harrigarria da: jatekoa tabernetako barran eskueran, umeak libre eta gurasoekin parrandan gauera arte...

4) Jende pilaketa aipatuko nuke, askotan gehiegia da, tabernetan-eta. Zenbait ohitura ere basati samarrak iruditzen zaizkit, antzarekin egiten dutena eta hori guztia...

5) Gure herrian ez da festarik ospatzen. Beno bai, bada bat zaldi lasterketen bueltan egiten dena, emakume guztiak kapela barregarriak jantzita joaten diren jai famatu hori... baina bestela ez. Urtean eskolako festa bat ospatzen da, jolasak eta horrelakoak egiten dira, baina besterik ez.

Festetako paisaia eta fauna txikia (II)
Erraldoiak
Gure festaren unibertsoan eta kultura imaginarioan erabat txertatuak daude erraldoiak. Herri askotan dituzte beren dantzak eta jendeak izenez ere ezagutzen ditu. Mitologiaren eremu aberatsean, azalpenetako bat honakoa da: Jainkoen semeak gizakien alabekin nahastean sortzen dira erraldoiak. Nekazaritzan oinarritutako ekonomia zaintzeko egindako jainkoen irudikapen bikainak ere izan bide dira erraldoiak. 1657an jadanik, Tolosan erraldoiak egin zituzten Iruñerako, ez dira beraz atzo goizekoak.

Buruhandiak edo nanoak
Oraindik ere ustezko heldu bat baino gehiagori hotzikara sortzen zaio urrutira etortzen ikustean. Behi maskuria makilari lotuta hurbiltzen ikustean, hamaika korrikaldi egindakoak gara buruhandien aurrean, eta oraindik ere gaurko umeengan ikus dezakegu gure orduko aurpegi urduria. Erraldoiak bezala, hainbat pertsonaia ezagunen irudikapenak ere izaten dira nano buruhandiak, beti zirikatzaile.

Su festak
Herri askotan tradizio handia dute. Hiri handienetan lehiaketak ere antolatzen dituzte. Donostiako Aste Nagusiaren ekitaldirik jendetsuena eta ospetsuena da ordu erdiz milaka pertsona zerura begira mantentzen dituena: Ooooohhhhh!!!!!

Txistulariak eta dultzaineroak
"Ez da sortu eta asmatuco ere euscaldunentzako oslancai edo instrumento pozgarriagorik, nola diraden danboliña eta txilibitua" dio Iztueta Zaldibiko koreografoak. Alardeak, kalejirak, goizeko dianak... gozatzeko zein esnatzeko entzungai ditugu gure herriko jai askotan.

Prozesioak
Herriko zaindariaren omenez, jaiaren adierazpen tradizionala izaten da. Parte hartzaileen batez besteko adinak dezente gora egin badu ere, gure festen paisaiaren zati garrantzitsu izaten jarraitzen dute. Apaizak, santua edo ama birjina, udalbatza... konpainia solemne eta serioa izaten da prozesioarena. Goiz partean herriko kaleetan doala, gaupaseroekin tupust egin ohi dute sarri. Baina horiena beste prozesio mota bat da, barruan eraman ohi dena.

Gaupaseroak
Eguna egunarekin lotzen dutenak dira. Berehala ezagutuko dituzu pausoaren balantzagatik zein begirada eroriagatik. Ez bazara beraietakoa, litekeena da ohetik ere kantuan sumatzea, goizeko txorien kantu alaiarekin batera.

Txoznak
Herri gehienetako jaien paisaian ohikoak bihurtu ondoren, leku askotan gero eta zailtasun gehiago dituzten jai guneak. Aldarrikapenen eta kultur ekimen alternatiboentzako lekua ere izan ohi dira. Oro har, hainbat kolektiboren eta herri mugimenduren espazioa osatzen dute eta diru iturri garrantzitsuak izan dira urteetan isunak eta fidantzak ordaintzen hasi ziren arte.

Hanka beltzak
Hiri eta herri handienetako jaietan erruz biltzen dira. Munduko edozein lekutatik iristen dira eta Izarpeko hotelean egiten dute lo. Limosnatxo bat eskatu ohi dute, jainkoaren izenean ez, beste edozerenean.

Txarangak, fanfarreak
Oso tipikoak hauek ere. Kalean gora kalean behera, herrian festa giroa zabaltzen jardun ohi dira. Festetako himno herrikoi askoren interpretatzaileak dira, eta, dantzari baldarrenek salto batzuk egiteko aukera ezin hobea eskaintzen dute.

Djak
Gero eta gehiago agertzen dira gure herri eta hirietako jaietan. Fauna berria da gurean baina arrakasta handia dute. Betiko berbena taldeen lekua bereganatzen ari dira poliki-poliki. Axular, Joseina edo holako beste gutxi batzuk izan ezik, oso izen sofistikatuak eta fashionak izaten dituzte.

Baratzuri zopak
Ezinbesteko osagaia herri eta auzo txikietako jaietan. Gorputza makalaldian sartzen hasten denerako droga naturala da, indar berritzailea aurrera jarraitzeko, etxera joan gabe.

Herri kirolak
Turistak aho bete hortz geratu ohi dira 250 kiloko harria altxatzen ikustean, aizkolarien lanaren aurrean zein bestelako gure kirol ez olinpikoei begira. Gu ere, turista bagina, halaxe geratuko ginateke.

Urepeleko artzainzaleak
Berehala ezagutuko dituzu, basoa eskuetan eta inguruko zarata guztien gainetik Non hagoka eztarria urratu beharrean, kantuan. Gutxienez, bi ordutik behin egin beharra duten erritoa izaten da, kantatzearen plazera eta nortasunarena batzen dituena. Ez dituzu Dj-en inguruan aurkituko. n


Azkenak
2025-01-13 | Gedar
Poliziaren errepresio bortitza Berlinen, Luxemburg eta Liebknecht omentzeko manifestazioan

Berlingo mobilizazio komunista tradizionala, Palestinarekiko elkartasunak markatua, bortizki zapaldu zuen Poliziak: kargak, ospitaleratutako zaurituak, atxiloketak, manifestarien inguraketa metro-geltoki batean eta abar.


Ahetzek auzapez abertzalea izanen du: Ramuntxo Labat-Aramendi

EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.


Presidente kargua hartu du Madurok, eta González oposizio burua ez da Venezuelan agertu

Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Bagera, gu ere bai, gu beti pozez... angulak ez hainbeste

Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]


Mundu berri onak

Gaizki erabilitako zorionak eta buklean errepikatutako urte berri on guztiak atzean utzita, berriz ere hasi da gurpila martxan –inoiz gelditu al da?– eta gu arnasa hartzen –edo horrelako zer edo zer–. Honetan ere artzaina izatea abantaila da, ardi-lanetan... [+]


Eguneraketa berriak daude