Espaloietako komedianteak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Larunbat arratsalde lasai bat. Jendea kale bazter batean pilatzen hasi da roulotte zahar baten inguruan. Zer egiten du kalearen erdian? Bi gizon irten dira bertatik etxeko bata jantzita. Bizileku berriaren maizterrarengandik ihesi, gurpildun etxea mugitzeko laguntza eskatzen diote jendeari. Trapu Zaharra konpainiakoak dira, El pisito lan berrian.

Beste herri batean, kolorez betetako triziklo erraldoi bat jarri da martxan, inguruan bederatzi bufoi bihurri dituela. Zuzenean jotako musika erritmoak berehala sortzen du festa giroa. Jendeak aho zabalik begiratzen die karriketako farola, eskultura eta kotxeetan saltoka dabiltzan pertsonaiei. Hortzmuga konpainia bizkaitarreko kideak dira euren 12K lan berrian.

Beltzez jantzitako hamar pertsonaia misteriotsu dira, beste leku batean, plazan dagoen jendearen harridura piztuko dutenak. Onddo-kapelua buruan jantzita eta maleta eskuan dutela, denak galtzada elkarrekin gurutzatzen dute, edo elkarrekin eseri, denek batera agurtu. Inori zuzenduta ez dauden testuak jaurtitzen dituzte noizbehinka. Gaitzerdiren Urbe da, Leioako Umore Azokan euskal ikuskizun onenaren saria jaso berri duen antzezlana.

Euskal konpainiek plazaratu dituzten lanetako batzuk dira hauek, baina badira, uda honetan kaleetan ikusi ahal izango ditugun beste hainbat ikuskizun ere: TEN-Pinpilinpauxa nafarren Zakarrontzietako abentura, Markeliñeren DSO, Adosen Antzar zopa, Kalez kaleren Zanga, Pikor arabarren Al fondo a la derecha, LaRessistens kolektibo sortu berriaren Bräkala, Deabru Beltzak taldeak munduan zehar aurkeztu duen Les Tambours de feu edo Gorringok haurrentzako atondutako Munduko arrautzik handiena, besteen artean. Hainbat proposamen dakarte guztiek, istant batez antzoki bilakatutako plaza, karrika, espaloi edo parkeetara.

Kalea, azken lur askea

Kaleak ez du ia mugarik. Bertan edozein adierazpide artistikok bere txokoa izan dezake: malabarrak, musikak, zirkoak, margoak, dantzak, pirotekniak... Guztietatik edaten dute kalean gauzatzen diren arte eszenikoek. Horregatik, adituek, nahiago dute kale antzerki deitu beharrean, kaleko arteak deitzea, adierazpiderik ez baztertzeko.

Dudarik gabe, sortzeko ematen duen askatasuna dela medio, euskal konpainientzat kaleak gero eta erakarpen handiagoa du. Santi Ugalderen hitzetan »Trapu Zaharra beteranoaren zuzendaria» kaleak xarma ukaezina du: "Kalean bizitza asko dago. Gelditzen den espazio libre bakarrenetarikoa izateaz gain, gauza berriak esperimentatzeko tartea ematen du oraindik. Aretoko antzerkia zurbilagoa da, batez ere gaur egungo egoerari begiratzen badiogu".

Azken urteetan, kale antzerkia soilik lantzen duten taldeez gain, normalean aretoetan aritzen diren talde askok ere, uda parterako kale ikuskizunak prestatzen hasi dira. Era berean, ugaldu egin dira kale antzerki ikuskizunak programatzen dituzten jaialdiak. Ibilbide sendoa duten Lekeitioko, Bilboko edo Zarauzko jaialdiez gain, areto-ikuskizunetako zenbait jaialdik kaleko ikuskizunak eskaintzeari ekin dio. Ezin ahaztu herrietako festek ere kale antzerkiarentzat duten garrantzia. Beraz esan daiteke, konpainiek gero eta aukera zabalagoa dutela euren lanak erakusteko.

Baina zer da kalea? Kalea ez da espazio fisiko soila. Kalea mikro-gizarte baten isla ere bada, oso heterogeneoa den gizartearen isla. Kalean gauzatzen diren adierazpen artistikoek, hortaz, gizarte txiki horretan txertatu beharra izaten dute. Horixe defendatzen du, bederen, Michel Crespinek Instantáneas de lo efímero liburuan: "Kaleko artistak hautatzen duen jokalekua, espazio fisiko berri bat izateaz gain, espazio sozial bat ere bada. Belaunaldi asko biltzeaz gain, sozialki eta kulturalki zeharo anitza den espazio kolektiboa da, herriaren gune publikoa. Artistikoki bertan murgildu nahi izateak, eremu hori konpartitzea esan nahi du". Kaleko arteek, honenbestez, herrietan murgildu eta euren proposamenak luzatzen dituzte, bertako biztanleen erritmoa eta izaera errespetatuz. Horixe da, Trapu Zaharrak lanean daramatzan hogei urteetan egin duen hautua: "Jende artean nahastea da kontua, ezer aldatu edo hautsi nahi izan gabe. Niretzat oso garrantzitsua da kalearen erritmoa ez haustea, horregatik gure lanak ibiltariak izaten dira, ez dugu espaziorik markatzen, ez diogu ikusleari non jarri behar duen esaten", dio konpainiako zuzendariak.

Kalitatea hobetuz

Azken hamarkadan Euskal Herrian kale antzerkiak pauso garrantzitsuak eman ditu, hein handi batean, parte hartzaileen formazio maila ere aldatu delako: "Kale antzerkia beti izan da oso formazio gutxikoa. Azken urteetan, ordea, lanketa handiagoa egin da aktoreen lana hobetzeko, kontakizunen egituretan... badago efektismoan babesten denik, baina oro har maila asko igo da", baieztatzen du Kepa Ibarrak. Iritzi berekoa da TEN-Pinpilinpauxa taldeko zuzendari Anjel Sagües. Honen aburuz, esperientzia da kalitatearen giltzarria: "Lehen urteetan itsu-itsuan aritzen ginen. Orain ordea, 25 urteko esperientziarekin, ofizioa egin dugu. Honenbestez, planteatzen ditugun lanek kalitate handiagoa dute, istorioak zehatzagoak dira eta hizkuntza garbiagoa. Uste dut, hala ere, oraindik ofizio asko falta dela hemen".

Gaur egun, kalean aritzen diren antzerkilari gehienak autodidaktak dira, gainontzekoek atzerrian egin behar izan dituzte ikasketak. Egoerak halaxe jarraituko du gainera, gurean formazio aukerarik ez dagoen bitartean.

Bestalde, kontuan hartu behar da kale antzerkiak bizirik irauteko, eta emankorra izaten jarraitzeko, konpainien esfortzuaz gain, erakunde publikoen babesa ezinbestekoa duela. Gaur egun, gainera, kale gehienen giltza politikarien esku dago, kalean aritzeko baimenak direla medio. Antzerkigile eta politikarien arteko harremana, ez da beti erraza izaten: "Askotan erabili egiten gaituzte", onartzen du Ugaldek, "Turistentzat erakargarriak bagara lasai uzten gaituzte edo jaialdi bateko telonero izatera gonbidatzen. Traba pixka bat egiten badiegu, ordea, segituan eskatzen dizkigute paperak, eta kontraturik ez baduzu ospa egin behar. Alde horretatik, garai gogorragoak ezagutu izan ditugu baina baita gaur egun baino askeagoak ere".

Kaleak basamortu bilakatzen ari zaizkigun garai hauetan, kale antzerkiak eremu publikoak berreskuratzearen aldeko apustua egiten du. Trapu Zaharrako zuzendariak genero honen aldeko aldarri garbia egiten du: "Kalea errebindikatzen jarraitu behar dugu, ez gaitzaten zentro komertzial handi horietan ukuiluratu. Ez dezagun euren gaztelu komertzialen aurrean jardun. Kaleak libre izaten jarraitu behar du".

Kaleko arteen aro garaikidea
Kaleko arteen aro garaikidea 60ko hamarkadako astindu sozialaren ostean heldu zen. Hala baieztatzen du, bederen, Michel Crespin Frantziako Centre National de Création des Arts de la Rueren sortzaileak. Hauxe dio Artezblaik argitaratu berri duen Instantánea de lo efímero liburuan: "Gaur egungo kaleko arteek 60an AEBetan sortutako happenings eta performances horietan dute iturburua. Fenomenoa mendebaldeko gizarteetan hedatu zen eta 70eko hamarkadan zehar kalean gauzatu zen, ohiko espazio itxietatik at. 80ko hamarkadatik aurrera, ordea, Europan genero hau lekuan-lekuan oso modu ezberdinean garatu zen, herrialde bakoitzaren egoera ekonomiko-politikoak baldintzatuta. Herrialde gehienetan marjinatuta gelditu ziren. Frantzia salbuespen bat izan zen". Euskal Herrian ere korronte horietatik edan du kale antzerki berriak, Kepa Ibarrak azaltzen duen moduan: "AEBetatik heldutako korronte horri gerrilla antzerkia deitzen zitzaion, zeharo politikoa zen-eta. Hemengo konpainia guztiek jaso genuen mugimendu haren eragina". Ordutik gauzak nabarmen aldatu dira Ibarraren ustez: "Globalizazioa bazter guztietara heldu da eta egia esan, konpainia askok helburu komertzialekin sortzen dituzte ikuskizunak. Dena den, oraindik gelditzen da militantziaz lanean jarraitzen duen jendea".

Kalea libre
Kaleak basamortu bilakatzen ari zaizkigun garai hauetan, kale antzerkiak eremu publikoak berreskuratzearen aldeko apustua egiten du.

Laguntza eskasa
Areto antzerkirako baino dirulaguntza urriagoak jasotzen dituzte gehienetan kaleko antzerki sortzaileek. Nafarroako Gobernuaren kasua aipatu digu TEN-Pinpilinpauxako zuzendariak: "Egoera prekarioan bizi gara oraindik ere. Gobernuaren laguntzak makalak dira guztiz eta programazioak zuhurrak benetan. Taldeek esfortzu ikaragarria egin dugu eta administrazioak ez du ezer egin. Bide izugarria dago oraindik egiteko". Gaitzerdiko zuzendariak ere diru-laguntzen urritasuna salatzen du: "Kale antzerkiak beti arazo gehiago ditu laguntzak lortzeko. Oraindik hasi-masietan gaude. Dena den, bestelako babesa ere beharko luke, teknikoki eta teorikoki hutsune handiak baitaude. Kale antzerkiak bere markoa eraiki behar du".


ASTEKARIA
2004ko abuztuaren 01
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude