argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21

Sabin Aranaren kargugabetzea dela eta EAk Bizkaian bizi izan duen krisia zuzendaritzaren alde itxi da, herrialde batzarrak, botoen ia %70arekin berretsi baitzuen foru diputatuaren ordezkapena. EAren zuzendaritzak egoera kontrolpean duela ikusi da, baina sektore kritikoekiko aldea azken kongresutik ona nabarmendu egin dela esan liteke.

Espainiako Auzitegi Gorenak ez du aintzat hartu hirugarren eurodiputatua galtzea zela eta Galeuscak jarritako helegitea. Hauteskundeak ekainaren 13an izan ziren eta Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralak ekainaren 29rako egin zuen behin-betiko kontaketa. Honen ondorioz, Galeuscaren hirugarren eurodiputatua, BNGko Camilo Nogueirari zegokiona, PPren eskuetara iragan zen. Horrela, bada, PPk 24 eserleku izango ditu Europako Legebiltzarrean, PSOEk baino bat gutxiago.

Jose Maria Aznar gobernuburu izan den garaiko kontuak azaleratzen ari dira apurka. Horien artean azkena izan da AEBetako Kongresuaren domina lortzeko ahaleginean, bere gobernuak bi milioi dolar ordaindu zizkiola abokatu bulego bati, honek Kongresuan bere hautagaitza bultza zezan. Aznarrek berak, halako informazioak zabaltzen dituztenekiko mezprezua adierazi du, eta PPk gogorarazi du PSOEk oraindik ez duela lobbyarekin egindako hitzarmena apurtu. Aznarren irudia, dena den, kaltetua atera da, baita bere jarraitzaile askoren artean ere.