Xantaiak


2021eko uztailaren 27an
Alemaniako Pferd-Rüggeberg multinazionalak, arrunki Caballito esaten zaionak eta Gasteizen instalatua dagoenak, bere produkzioaren parte bat Ekialdeko Europara lekualdatzearekin mehatxatzen du. Arrazoia: hango langileak bidezko hitzarmen baten alde egiten ari diren greba, kaleratutako bi lagun berriro hartzearen aldeko eta beren lanpostuen aldeko bihurtuz joan dena. Azken orduotan akordioren batera iritsi ez badira, greba zortzi hilabetetik gora ari da luzatzen. Multinazionalaren xantaia bat besterik ez da, langileek hitzarmena behetik jokatuz negozia dezaten, bi lagunen kaleratzea onar dezaten eta pertsonalaren murriztea asumi dezaten. Caballitok baliatu duen xantaia-sistema ez da multinazional horren esklusiboa. Euskal Herriaren iparraldean nahiz hegoaldean instalatutako beste multinazional batzuek ere, baita Euskal Herriko patronal batzuek ere, metodo berak baliatu dituzte. Newell, Mercedes Benz, Wolkswagen, Michelin edo Carrefour multinazionaletako langileek ere badute multinazional horien kontrako hamaika bataila kontatzeko. Beste batzuek, lotsagabekeria handiagoz, Euskal Herriko lurra utziz bukatu dute, errentagarriago baitzaizkie beste leku batzuk. Hor ditugu, itxitako beste enpresa multinazional batzuen artean, Cabot, Ericson, Winkler edo Ruwell.

Multinazional guztiek, ordea, badute ezaugarri komun bat: errentagarritasun ekonomikoak planetaren alde batetik bestera mugitzera daramatza, langabezian geratzen diren milaka familien atsekabea bost axola zaiela. Euskal Herrira etortzen dira, abantaila fiskalik handienak bereganatzen dituzte, lur-sail industrialak eta enplegua sortzeagatiko diru-laguntzak eskuratzen dituzte... Eta, beren etekinak lortutakoan, laster batean joaten dira beste leku batzuetara »Asiara, Ekialdeko Europara...», haietan etekinak are handiagoak baitira kostu laboral txikiagoengatik. Horregatik, hitzarmenak negoziatzean, instalazioak uztearekin eta produkzioa Euskal Herritik kanpora eramatearekin mehatxatzen dute beti. Zergatik? Langileak desmobilizatzeko eta, hartara, malgutasun laboral handiagoa lortzen saiatzeko, kostu laboralak gutxitzeko, prekarietatea mantentzeko eta pertsonalak murrizteko... Caballitoko langileen borroka multinazionalaren xantaien kontrako duintasunaren eta erresistentziaren adibide bat izaten ari da. Duintasun horrek, ordea, ez du administrazio publikoaren ordainik jaso, zeren, Alemaniako multinazionalari era guztietako erraztasunak eman ondoren, era guztietako galera laboralak asumitzen eta onartzen baititu, hari atsegin ematearren... eta, langileen eskariei kasu egin beharrean, bere polizia grebalarien kontra egozten du.

Administrazio publikoen eginkizuna funtsezkoa da enpresa multinazionaletan gertatzen diren gatazka laboralen tankerako edozeinen eboluziorako, bai eta haien egonkortasunerako ere. Multinazionalek Ipar Euskal Herrian duten intzidentzia bereziaz gain, ez dugu ahaztu behar Hego Euskal Herrian enpresa multinazionalen 350 filial inguru ditugula, Espainiako estatu osoan daudenen %37. Enpresa horiek fakturazio totalaren %45a dute eta enpleguaren %58a mantentzen dute, kontuan hartuz industria auxiliarrarengan duten dependentzia handia. Enpresa txiki askoren etorkizuna, zuzenean, multinazional horien erabakiei lotua dago, baina ez dute inolako kontrolik haiengan. Horrela, Hego Euskal Herriko hamar enplegutatik sei multinazionalen mende daude! Administrazio publikoek, ondorioz, ondo begiratu eta kontrolatu beharko lituzkete multinazional horien jokabideak. Gainera, euskal herritarren diru publikoei esker ere daude hemen instalatuak, haien bitartez eman baitzaizkie lur-sail industrialak, abantaila fiskalak eta enplegua sortzeagatiko diru-laguntzak.

Patronalaren lehendakaria. Langileen eta sindikalismo abertzalearen zoritxarrerako, ordea, EAEko lehendakaria "patronalaren lehendakaria" bezala ari da portatzen. Tesi hori mantentzen du, behintzat, ELA sindikatuaren Landeia aldizkarian oraindik orain ateratako editorial batek, eta bat dator Euskal Herriko gainerako sindikatuenarekin. Besteak beste, editorial horrek honela dio: "...Egia da, EAEko instituzio gorenaren jarrera bestelakoa izatea nahiko bagenu ere »ez hain partziala eta patronalari entregatua, baizik eta jende langilearen arazoen aurrean harberagoa eta sentikorragoa», klaseko terminoetan baino ezin dugula interpretatu Ibarretxek egiten eta esaten duena, lehendakaria enpresariekin dagoela ondorioztatzeko, haien artean beste bat gehiago bezala sentitzen baita, erreparorik gabe jartzen baita haien alde eta ez baitago prekarietatea edo gehiegikeria nozitzen dutenekin edo beren laneko egoera hobetzearren borrokatzen direnekin; haientzat inoiz ez du izan solidaritateko edo elkar ulertzeko keinurik, haietaz ez da oroitzen ez bada zerbitzu minimoekin mehatxatzeko edo grebalariak legez kontra ordezten dituzten enpresak babesteko". Norabide horretan bertan egotzi dituzte kritikak LABek edo Batasunak, eta Arabako herritarrei mobilizatzeko deia egin zieten, patronalaren inposizioaren kontra eta administrazio publikoaren utzikeriaren kontra protestatzeko.


Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude