Landarbaso koruak publikoaren saria jaso du Spittal hiriko Abesbatza Jaialdi sonatuan (Austria). Abesbatzek behin bakarrik parte har dezakete jaialdian haien bizitzan.
Jean Louis Davantek idatzitako Antso Handia pastorala uztailaren 25ean eta abuztuaren 1ean antzeztuko dute jende aurrean, Maulen.
Nerea Mujika izango da aurrerantzean Durangoko Gerediaga elkarteko lehendakaria. Lehendakariorde, idazkari eta diruzain karguak ere berritu dituzte, 2001ean hasitako hausnarketa prozesuaren ondorioz.
Antzerkiola Imaginarioa AEBetara joango da Yuri Sam aurkeztera. Uztailaren 22 eta 23an Chicagon izango da eta 24ean eta 30ean Alburquerquen (Mexiko Berria).
Txuma Murugarren disko berria ari da grabatzen, Templar & Birdy musikariekin koprodukzioan, Bizkaiko LRAD estudioan. Nire anaiaren kotxeko argaiak (l’homme, l’être, la maladie) titulua izango du eta irailaren bukaeran izango da kalean.