Das Baskenland in München


2021eko uztailaren 27an

Duela urtebete, uda partean, Munichetik pasatu nintzen. Tirol eta Esloveniarako bidean, egun pare bat egin nituen Bavariako hiriburuan. Aldez aurretik prestatutako biajea zenez, noiz iritsi, non akanpatu eta nortzuk gindoazen bagenekien lau aste lehenagotik. Abuztu hartan ez nuen pentsatu ere egiten sei hilabete beranduago, negu sasoian, han izango nintzenik eta neguan ez nuen imajinatzen berriro hara joateko aukera sortuko zitzaidanik. Orain hemen egonda, bihar non egongo naizen ez jakiteak badu xarma berezi bat, eta horren ondorioa da, dudarik gabe, Alemaniako hiri ezagun honetara bueltatu izana. Garagardoa gustukoa banu, Munichera behin eta berriro etortzeko arrazoia hori litzateke, baina zerbeza gustatzen ez zaidanez susmo horiek baztertuak geratzen dira.

Willkommen. Danke schon

(Ongi Etorri. Eskerrik asko)

Lagun batek deitu eta asmoaren berri eman zidan: "Hi Josu, Munichera joateko gonbidapen bat jaso diagu eta gauza batzuk eraman beharra zeuzkeagu. Gu hegazkinez goaztik, baina gure hango egonak ez dik zentzurik hemendik hara gauza batzuk eramaten ez badizkiagu...!".

Pasai Donibaneko Albaola Elkartetik telefonoz dei egin zidana Xabier laguna zen, euren ontziola tradizionalean konpontzeko daukaten Maribeltz txalupa zaharra itsasotik 1.500 kilometrora eraman beharra zegoen, harekin batera arrantzarako sare zahar batzuk ere bai. Harri-jasotzailearen harriak astunegiak dira abioiz bidaltzeko, aizkolariak moztu beharreko enborrak hobe etxetik eramatea..., kontua da, tratua egin ondoren, itsas ondarearen zati bat, harrobi puska izandako lau harritzar eta Irati basoko hiru pago egurrek osatutako kargamenduarekin abiatu nintzela Europa erdialdera.

Berrogei urte dituztenen bueltan dago batxilerrean "frantsesa" ikasitako eta "ingelesa" emandakoen arteko muga. Frantsesez moldatzeko beste ikasi genuenok gerora ingelesez defendatzeko ahaleginen bat edo beste egin izan dugu. Alderantzizkoa ez dirudi hainbeste gertatzen ari denik. Adin batetik gorakoen artean, ama hizkuntza euskara, eskolakoa gaztelania »edo frantsesa Iparraldean» eta beste bi atzerritar hizkuntzatan erdipurdi komunikatzeko jende dezente izango da Euskal Herrian. Alemana zekitenak berriz, berrogei urtetik gorakoen artean, jesuita izandakoak dira gehienak eta industriara hurbildutakoak gutxi batzuk »izango ziren, noski, arrazoi gehiago alemaniar hizkuntza ikasteko». Egun, berriz, mordoxka izango da alemana ikasten ari dena. Azken urtetan zientoka ikasle mugitzen da batetik bestera, ikasketak burutzeko bidean atzerritar herrialderen bat aukeratzen dute. Nork ez du ezagutzen ERASMUS beka batekin joandako norbait? eta beka horietako batekin joan eta bertan geratutako norbait?

Bakarren batek ORGASMUS izenez ere bataiatu ditu beka hauek... seme-alabak atzerrira zihoaztela eta pozik agertzen ziren hainbat guraso orain triste antzera sumatzen ditut. Ustez ondo hazi eta hezitako familia gertu sentitu nahi izatea normala baita!... Enfin, batetik bestera askotxo ibili arren, alemanez ez dut tutik ikasi eta belarrira ulertezina egiten zait gainera. Alemania eta Austria osoan ez ezik, Suitzako parte batean ere mintzatzen dira alemanez, baina inguru horietan beharrean aurkitu naizenen aldiro, beste hizkuntza batez baliatu izan naiz elkar ulertzeko: ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta oraingoan euskaraz ere bai.
Euskal Herriko erakusleihoa

Uztailaren lehen egunetan, interesa pizten duen zerbait baldin badago, horiek Sanferminak dira. Nafarroako hiriburuko entzierroak mundu zabalean dira ezagunak, irudi esportagarria da zezenen aurretik korrika ibiltzea. Goizeko zortziak ondorengo bizpahiru minututan, protagonista bihurtzen dira ordura arteko animalia anonimoak »beraiek ez dute jakiten». Atzerritar korrikalariak eta etxekoak egunkarietan agertzea ere normala da »ustekabeko protagonismoa izan dezaketela badakiten arren». Betiko nafar kastakoa eta turista despistatuaren artean zezen adar zorrotzak ez du bereizketarik egiten. Neu ere ez naiz hemen hasiko zer den Euskal Herrikoa eta zer Euskadikoa bereizten, baina garbi gera dadila Alemaniara zezenik ez dugula eraman!

Municheko Vökerkundemuseum-eko Künstler Galeria zen zitaleku nagusia eta hara iritsi ginen gure furgoneta eta erremolkearekin. Egun batzuk lehenago Kepa Junkera eta bere taldea beste areto batean egona zen, gastronomia ikastaro-erakustaldia eman zuen Gorka Txapartegik Hotel Hiltonen, Daniel Kalparsoro zinemagileak berriz, bere pelikuletako bat aurkeztu zuen publiko aurrean.

Zer iritzi ote dute alemaniarrek Euskal Herriarekiko? Jakingo ote dute zer garen? Ba ote dakite zehatz-mehatz non dugun bizilekua? Eta zenbat garen? Eta zer egiten dugun? Eta nola dibertitzen garen? Abestiak zioen bezala zaila da zer garen, nor garen aitortzea. Errazagoa dirudi gure estereotipoak erakustea eta horien bidez gauzak azaltzea. Hori maila kolektiboan nahiz pertsonalean gertatu ohi zaigu.

Municheko erakusleihoan, Mieltxo Saralegiren indarrak harridura sortu du, Dani Vicenteren aizkoraren prezisioak aldiz, beldurra. Arriaga markinarra, Blanka gasteiztarra eta Rosita »82 urte» sanjuandarraren esku zailduek xamurtasuna erakutsi dute, pilotarako xisterak egiten lehenak, buztinezko ontziei forma ematen bigarrenak eta sareak konpontzen azkenak. Beste txoko batean, arrantzalez jantzita, Albaolako Xabier Agote eta Oliver, egurrezko ontzi zaharrari buruzko azalpenak ematen ari dira; atzeraxeago Pukas markako hiru surf ohol. Metro gutxitan, itsas lanbide tradizionala eta olatu jolasen arteko kontrastea eskutik doaz.

Mikel Urdangarinen melodiek alemaniarren belarriak goxatu dituzte eta Kirmen Uriberen poesiak bihotzak samurtu. Markinako dantzariek ezpata dantza eskaini dutenean eta ondoren kaixarranka dantzatu, begi guztiak beraiei begira jarri dira, handik gutxira zanpantzar jantziekin jendaurrean azaldu diren arte, aluzinatu aurpegiak joaredunei arretaz so... txalaparta soinua sumatu bezain laster lepoa biratu dute gehienek. Egurrezko "xilofono" erraldoiari batek baino gehiagok afrikar kutsua hartuko zion ziurrenik, normala da, ondo pentsatzen jarrita Euskal Herritik gertuago daukagu fisikoki Afrika Alemaniako Munich baino.

Atzo iragana da eta bihar etorkizuna. Egun Etnografia museoan bezain ongi moldatu beharko dugu puntako teknologia erakusten duten makina-erreminta azoketan. Edozein lekutan zaudetela ere, aprobetxa itzazue opor hauek, geuk besteak nola ikusten (sentitzen) ditugun eta besteek gu nola ikusten (sentitzen) gaituzten jakiteko. Bakoitzak bere Euskobarometro partikularra martxan jartzeko garai aproposa da! Ongi eta onak izan!

Josu Iztueta Azkue, Munich


Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude